Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2010/06/03

Bilboko Udalak “hondartza berde” bat estreinako du Errekalden

Bilboko Udalak gaur inauguratuko du Errekalde, Larraskitu eta Iturrigorriaga-Peñascal auzoen artean aurkitzen den San Antonio Parkea. Bilbotarren gozamenerako egindako berdegune berriak 135.000 metro kuadro ditu, eta horrekin gehitzen joango dira Bilboko Eraztun Berdea eta hirian berdegune gisa jarritako milaka metro karratu.

BERRIA

2010/06/03

Azkorrik, Ereagak eta Arrigunagak bandera urdina lortzen dute

Bandera urdina Euskal Autonomi erkidegoko hiru hondartzetan baino ez da izango aurtengo udan, hirurak Getxokoak: Azkorri-Gorrondatxe, Ereaga eta Arrigunaga. Bigarren aldia da hiru hondartza hauei ingurumen arloko sari hau ematen zaiela, aurrenekoa 2007an izan zelarik. ADEAC-FEE, Ingurugiroko Hezkuntzako eta Kontsumitzaileen Elkarteak Estatuko hondartza eta portu jasangarriei emandako ikur hauek zeintzuk jaso duten gaur eman dute ezagutzera Madrilen. Izan ere, ingurugiroa eta natura errespetatuz hondartza gestionatzeko egindako esfortzu berezia aitortzeko saria da.

BERRIA

2010/06/02

Maruri-Jatabeko Udalak “Praktika onak” zabaltzeko buletinak banatu ditu auzokide eta bisitarien artean

Maruri-Jatabeko Udalak bizikidetza eta hiri heziketaren garrantziaren inguruko sentsibilizazio kanpaina jarri du abian Uribe-Butroeko udalerriak hainbat bisitari hartuko dituen uda aldiari begira. Iragan den larunbatean "Badator uda" jaian banatu ziren buletin bidez egindako irudi bidezko kanpainaren bitartez, Udalak hiritarren lankidetzarako deia egiten du, jolasteko eta gozatzeko berdegunea, autoa aparkatzeko leku erosoa eta egun ona igarotzeko toki atsegina ez baitira berez zaintzen.

BERRIA

2010/06/02

Berangok 2011n kirol pabilioi berria izango du futbol zelaiaren ondoan

Berangok 2011 urtean kirol eraikin berria izango du herriko futbol zelaiaren eta  ikastetxe publikoaren ondoan. Eraikinak erabilera anitzeko kantxa, aldagelak eta maileria izango ditu. Lanak egiteko lehen aldian 600.00 euro inbertituko dira eta E Planaren bigarren edizioan hartutako diruaz finantzatuko da. Udalak bere aldetik, 2011n ekipamendua erosteko partida jarriko du.

BERRIA

2010/06/02

Barakaldoko EAJ-PNVren esanetan ausarkeria da Udalak antzerkirako gerente berria kontratatzea

Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldearen esanetan "ausarkeria" da Udalak Barakaldoko Antzerkirako gerente berria kontratatzea. Halaber, PSE alderdiak eta ezker abertzaleak aretorako zuzendari berria presaka kontratatu izana  gaitzetsi du.

BERRIA

2010/06/01

Sondikak “Kirolari ate irekia” jardunaldiak antolatzen ditu

Datorren ekainaren 6an, igandea, Sondikak "Kirolari Ate Irekia" jardunaldia, Bizkaiko Foru Aldundiaren bitartez burutzen den ekimena, ospatuko du Artebe polikiroldegian.

BERRIA

2010/06/01

Sestaoko EAJ-PNVren udal taldeak gizarte laguntasunen murrizketak salatu ditu

Josu Bergara Sestaoko EAJ-PNVren udal taldearen bozeramaileak salatu duenez, Udalak kopuruen murrizketa onartu du Eusko Jaurlaritzak udalerriari hiritarren beharrizanei aurre egiteko diru gutxiago transferitu ostean.

BERRIA

2010/06/01

A vueltas con el saneamiento en la Reserva de la Biosfera de Urdaibai... (por Unai Remeteria, parlamentario de EAJ-PNV)

En fechas recientes leía unos comentarios del responsable en materia de Aguas del Gobierno de Patxi López. Ciertamente eran comentarios que pretenden echar balones fuera y realizados a la defensiva respecto a exigencias concretas que se han dirigido a este Gobierno. Leía el artículo en mi silla del Parlamento, tras el discurso del lehendakari en el que determinaba las medidas contra el déficit que iba a aplicar su Gobierno tras el conocido zapaterazo en Madrid. Por cierto, el discurso del lehendakari en su integridad se publicitó en un medio de prensa afín al Gobierno antes que se trasladara a los parlamentarios desde la tribuna.

BERRIA

2010/06/01

Mundakako Udalak hil honetan hasiko ditu 355.600 euroko aurrekontua duten Itxaropena parkeko lanak

Mundakako Udalak hil honetan hasiko ditu Itxaropena parkeko lanak, horretan 355.600euroko kopurua inbertituko delarik. Egitasmo honen bidez, jolas gunea egingo da kanpo aldean eta horren ondoan egongo da gune estalia; halaber, izen bereko aparkalekuaren goiko aldearen irazgaizteari ekingo zaio.

BERRIA

2010/05/31

Barrika eta Lemoizko udalek osasun larrialdi zerbitzuak mantentzea exijitu dute

Barrika eta Lemoizko udalek gaur bertan exijitu dute osasun larrialdi zerbitzuak mantentzea, "orain arte funtzionatu izan duten baldintza beretan" eta "gaueko zerbitzua barne". Argitara atera duten adierazpenean "eskualdeko osasun prestazioak murriztea ekarriko duen edonolako aldaketaren kontrako jarrera" adierazi dute. Halaber, azaldu dutenez oposizio hau "ahoz eta idatziz jakinarazi zaie Osakidetzako Uribe Kostako  arduradunei".

BERRIA

2010/05/31

Udalak 50.000 euro banatuko ditu udalerriko 275 familia ugariren artean

Getxoko Udalak udalerriko 275 familia ugariren artean 50.000 euro banatzea onartu berri du, iaz baino 32.000 euro gehiago. Diru-laguntza jasoko duten familien kopurua ere areagotu da, aurten iaz baino 75 familia gehiagok jasoko baitute dirua.

BERRIA

2010/05/31

“Udaltzain-tutoreak” ikasleen segurtasunaren alde egingo du eta absentismoa ekiditeko ahalegina egingo du Santurtzin

Santurtziko Udalak "udaltzain-tutore" figura jarri du abian, honek ikasleen segurtasunaren alde egingo du eta eskolako absentismoa ekiditeko ahalegina egingo du. Unitate berri honetan sei udaltzain izango dira eta ikastetxeetako zuzendaritzekiko harreman zuzena mantenduko dute "ikastetxeek konfiantzako pertsona izango dute segurtasunarekin harremana duten gaiak aztertzeko orduan", azaldu du Ricardo Ituarte Santurtziko alkateak.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!