Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2010/05/30

Ortuzar: “Urte honetan,Euskeraren egoera ahuldu egin da Jaurlaritzaren politikagatik”

EAJren Bizkai Buru Batzarraren presidente den Andoni Ortuzar gaur Bermioko udalerrian burutu den 2010. urteko Ibilaldian izan da. Bertan azaldu duenez, "Euskera eta Ikastolen mugimendua babestera etorri gara gaur honetara". "Indartzera eta bultzada bat ematera etorri gara Bermiora. Beharrezkoa delako. Eusko Jaurlaritzak egiten ez duelako".

BERRIA

2010/05/28

Sopelanako Udalak Metroaren ordutegiak eta maiztasunak zabaltzea eskatu dio Urdulizen egingo den erietxea dela eta

Sopelanako Udalak Metro Bilbori metro zerbitzuaren maiztasunak zabaltzea eskatuko dio, Urdulizen eraikiko den eskualde erietxea dela eta. Atzoko udal bilkuran onartu zen mozioan adierazten zenez, Uribe Kosta eskualdean metro bidezko garraioak ugarituko direlako susmoa dago.

BERRIA

2010/05/28

Hitzaldia: “Immigrazioa eta abertzaletasuna: alderdien agendetarako gaiak”

Sabino Arana Fundazioak "Immigrazioa eta abertzaletasuna: alderdien agendetarako gaiak" izenburuko hitzaldia antolatu du datorren ostegunerako, ekainak 3. Ekitaldia arratsaldeko 19:30etan izango da Euskalduna jauregian (E aretoa) eta Ricard Zapata-Barrero GRITIM-UPFko (Pompeu Fabra Unibertsitateko Immigrazioari buruzko Diziplinarteko Ikerketa Taldea) zuzendariak emango du.

BERRIA

2010/05/28

Gorlizko EAJ-PNVren udal taldeak Osasun sailari eskatu dio kostaldeko erietxeko Larrialdi zerbitzua ixteko erabakia alda dezala

Gorlizko EAJ-PNVren udal taldeak Osasun sailak kostaldeko herri honetako erietxeko Larrialdi zerbitzua uda aurretik ixteko aurkeztu duen planteamenduaren aurrean duen jarrera azaldu nahi du. Zentro honek ez baititu soilik bere herriko gaixoei arreta ematen, baizik eta inguru esanguratsu honetako hainbat herritako gaixoei. Gorlizko udaleko talde jeltzaleak osoko bilkuran aurkeztuko duen mozioaren bidez, jeltzaleek Patxi Lópezen Gobernuari eskatuko diote bere planteamendua alda dezala eta Gorlizko erietxeko Larrialdi zerbitzua irekita manten dezala, gutxienez uda aldian.

BERRIA

2010/05/28

Santurtziko osoko bilkurak Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Garraio Partzuergoari eskatu die Mamarigako metrorako sarbidea doakoa izan dadila

Santurtziko Osoko Bilkurak EAJ-PNVk aurkeztutako mozioa onartu berri du. Honen bidez, Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Garraio Partzuergoari eskatu die Mamarigako metrorako sarbidea doakoa izan dadila. "Adierazpen hau egiten dugu Eusko Jaurlaritzak Mamarigako sarbidea soilik eta metroan sartu barik erabili nahi dutenei kobratzeko makinak jarri ostean", azaldu du Ricardo Ituarte alkateak.

BERRIA

2010/05/27

Barakaldoko EAJ-PNVk kritikatu duenez, Gobernu taldeak ez du Udal Hezkuntza Kontseilua deitu

Amaia del Campo Barakaldoko EAJ-PNVren bozeramaileak gaur goizean kritikatu duenez, "Gobernu taldeak ez du Udal Hezkuntza Kontseilua deitu". Del Campok adierazi duenez, PSE alderdiak uko egin dio gaurko osoko bilkurak  Udal Hezkuntza Kontseilua "berandutu gabe" martxan jartzea eskatzeko EAJ-PNVk aurkeztu duen mozioa bozkatzeari.

BERRIA

2010/05/27

Galdakaoko Udalak Eusko Jaurlaritzari exijitu dio metroa 2016an Usansolora eramatea eta lanzadera sustatzea

Galdakaoko Udal Bilkurak metroaren eta lanzaderaren inguruko bi mozio onartu ditu, biak EAJ-PNVk aurkeztuak. Mozio hauen bidez, Eusko Jaurlaritzari eskatu zaio metroa 2016an Usansolora heltzea eta lanzadera arintzea.

BERRIA

2010/05/27

“Badator uda!” jaiak uda aldiari emango dio hasiera Maruri-Jataben

Maruri-Jatabeko auzolagun guztiak uda aldiari hasiera emateko ekimena noiz hasiko zain daude eta Udalak itxaron aldia entretenigarri egin nahi die.  Datorren larunbatean, maiatzak 29, Udaletxeak eta Mailukik "Badator uda!" jaialdia egingo du, uda aldiari hasiera emateko ekitaldia. Besteak beste, goiz eta arratsaldez puzgarriak, herri kirolak eta  indaba-jana antolatu dute bestelako hainbat ekimenekin batera. Jai honek ere bidea emango die igeritokiak zabaltzeari. 200 bat pertsonek izena eman dute kanpo aldean izango den indaba-janerako. Eguraldiak okerrera egiten badu, jaia hurrengo egun baterako utziko da.

BERRIA

2010/05/26

EAJ-PNVk aurkeztutako mozioa onartua izan da sestaoarrek zergak zatika ordaintzerik izan dezaten

Sestaoko Osoko Bilkurak EAJ-PNVk aurkeztutako mozioa onartu du, Udalari zergen ordainketa zatikatua eskatzen diona eta behar besteko guztia egin dezala auzolagunek beren zerga derrigorrak on line sistemaren bidez  betetzerik izan dezaten. Josu Bergara talde jeltzalearen bozeramailearen esanetan, ekimen honen bidez erreziboen ordainketa erraztea bilatzen da.

BERRIA

2010/05/26

Muskizko EAJ-PNVren udal taldeak esleipen bat salatu du

Muskizko EAJ-PNVren udal taldeak EA eta PSE alderdiek zuzentzen duten Gobernu taldeari egotzi dio teknikariek egindako oharrei kasurik egin ez izana eta udalerriko saneamendu sareen kartografia lanak (126.000 euroko aurrekontuarekin) esleitzerako orduan aurkeztutako izenpeak era okerrean baloratu izana.

BERRIA

2010/05/26

Areatza, Garapen Energetiko Jasangarria Europar egitasmoari atxikitzen den lehen Bizkaiko herria

Josu Basozabal  Areatzako alkate jeltzaleak gaur goizean izenpetu du Alkateen Ituna izeneko Europar ekimenean sartzeko atxikimendu agiria. Egitasmo honekin toki administrazioen inplikazioa bilatzen du garapen energetiko jasangarrian. Atxikimendu hau izenpetu duen lehen Bizkaiko herria izan da.

BERRIA

2010/05/26

Ortuzar: “Dena bide onetik joanda” uda baino lehenago deituko da Guggenheim Urdaibairen inguruko ideia lehiaketa

Andoni Ortuzar Bizkaiko EAJ-PNVren lehendakariak berretsi egin du Guggenheim Urdaibai egitasmoa defendatzen duela eta baieztatu du "dena bide onetik joanda" Guggenheim Fundazioak uda baino lehen  ideia leihaketa deituko duela, artista eta arkitektoek arte gunearen inguruan dituzten proposamenak aurkez ditzaten.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!