Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2010/05/17

11.000 pertsona baino gehiagok bisitatu dute “Getxo Dinosauro Parkea” lehenengo 15 egunetan

11.039 pertsonek bisitatu dute, orain arte, maiatzaren 1ean zabaldu zen "Getxo Dinosauro Parkea" izeneko erakusketa, Areetako moilan kokatuta dagoena. Pasa den asteburuan, 2.124 bisitari joan ziren erakusketa ikustera, Kretazikoan eta Jurasikoan bizi ziren izaki ikusgarrienetako batzuen tamaina errealeko 16 erreprodukzioz osatutakoa.

BERRIA

2010/05/17

“Durango. 800 urte historian. Durangoko Arte eta Historia Museoko Historia Jardunaldietako 10 urte”

Maiatzaren 20an, iluntzeko 19:00etan, "Durango. 800 urte historian. Durangoko Arte eta Historia Museoko Historia Jardunaldietako 10 urte" izeneko liburuaren aurkezpena. Liburuan, Durangoko Museoan eman diren 12 hitzaldi batzen dira. Parte hartuko dute: Durangoko alkatesak, Aitziber Irigoras; Erdi Aroko Historian katedradunak José Ramón Díaz de Durana; eta publikazioaren koordinatzaileak, Belén Bengoetxeak.

 

BERRIA

2010/05/14

José Luis Bilbao: “Bertan bizi garenon pertsonen interesak defendatu behar ditugu”

José Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusia gaur goizean izan da Sabin Etxea EAJ-PNVren Egoitza Nagusian, Iñigo Urkullu EBBren lehendakaria, Andoni Ortuzar BBBren lehendakaria, Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria eta Bizkaiko hautagai eta alkate direnekin izan den bileran.

BERRIA

2010/05/14

Aldundiak eta Durangoko Udalak 1,8 milioi euroko inbertsioa eskatuko duen ur sare berrirako hitzarmena izenpetu dute

Iosu Madariaga Ingurumen diputatua eta Aitziber Irigoras Durangoko alkatesak ur hornikuntza sare berria egitea ahalbidetzen duen hitzarmena izenpetu berri dute. Akordio honek 1,8 milioi euroko inbertsioa eta lanak egiteko urte beteko epea aurreikusten du.

BERRIA

2010/05/13

Sestaoko EAJ-PNVk 1.000 aparkaleku egiteko egitasmoa aurkeztu du

Sestaoko EAJ-PNVren udal taldeak aurkeztu berri duen planaren bidez, udalerrian dagoen aparkaleku arazoa konpontzea bilatzen du. Laburbilduz zoru gaineko bost aparkaleku berri egitea eta jadanik dauden bi egokitzea aurreikusten da. Guztira,  aparkatzeko 1000 toki  berri. .

BERRIA

2010/05/13

Barakaldoko talde jeltzaleak Udal Hezkuntza Kontseilua batzea eskatu du eskola mapa diseinatzeari ekiteko

Barakaldoko EAJ-PNVk gaur goizean aurkeztu du Gobernu taldeari Udal Hezkuntza Kontseilua martxan jartzea eskatzeko mozioa, honen bidez, eskola mapa diseinatzeari ekiteko.

BERRIA

2010/05/13

XXX. Bizkaiko Dantzari Eguna, datorren igandean Sondikan

Datorren maiatzaren 16an, igandea, Sondikak XXX. Bizkaiko Dantzari Eguna ospatuko du.  Bizkaiko dantzarien artean jai nagusia da, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak bultzatzutako eta ekoiztutako proiektua. Ez da lehenengo aldia Sondikak jaia hau ospatzen duenik, duela 11 urte udalerriak Bizkaiko Dantzari Eguna hartu zuen. 1999. urteko edizio horrek, harrera eta partehartze ona izan zuen. Sondikoztarrek erantzun ezin hobea emon zuten eta Bizkaiko dantzari gehienek ere ez zuten hutsik egin.

BERRIA

2010/05/12

Gorlizko EAJ-PNVren udal taldeak udal Gobernu taldeari “ezkutukerian aritzea” egotzi dio 15.000 euroko kostea izan duen azterketa argitaratu ez duelako

Gorlizko EAJ-PNVren udal taldeak toki Gobernuak udal kudeaketaren inguruko datuak ezagutzeko enkargatu duen auditoriaren inguruko informazioa eskatu du. Jeltzaleek "ezkutukeriatan jardutea" egotzi diote Talde Independenteak zuzentzen duen udal Gobernuari. Azterketak 15.000 euroko kostea izan du. 

BERRIA

2010/05/12

Bermeok Bizkaiko errepideen maketak erakusten ditu

Bermeo herrian izango da maiatzetik aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiak apirilaren 16tik aurrera Gernikako Batzar Etxean erakusten duen errepide berrien maketen erakusketa. Honen bidez, ezagutzera emango da Busturialde eta Mungialdean komunikabideak hobetzearren egingo diren errepide egitasmo berriak, besteak beste hauen artean daude Bermeoko saihesbidea eta Mungia-Bermeo errepide ardatza, Sollubeko tunela hartzen duena.

BERRIA

2010/05/12

Andoni Ortuzar: “Bizkaiko arazoak albo batera utzi eta Eusko Jaurlaritzak Castrora metro bat egiteko lanak hasi ditu”

Bizkai Buru Batzarraren presidente den Andoni Ortuzarrek, Ricardo Ituarte, Santurtziko alkateak; Boja Liaño, Muskizko zerrenda buruak; Oskar Martinez, Ortuellako alkateak; Xabier Cuellar, Trapagako zerrenda buruak; Jon Andoni Etxebarria Abantoko zinegotziak; Juan Olea, Urdulizko alkateak eta Aitziber Irigoras Durangoko alkateak Sabin Etxean gaur prentsaurrekoa egin dute Bizkaiko garraio publikoei buruz hausnarketa egiteko.

BERRIA

2010/05/11

Barakaldoko EAJ-PNVk “argitu beharreko hainbat zalantza” ikusi ditu eta abstentzioa eman dio Ansioko HAPNa aldatzeari

"Gobernu taldearen jarrera ilunak" derrigortu du gaur goizean Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldea Ansioko Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren modifikazioari abstentzioa ematera. Jeltzaleak ados egon dira Auzitegi Gorenak emandako ebazpena betetzearekin, hau da, HAPNren modifikazioa ahalbidetzen duen argudioarekin. Ebazpenak arrazoia eman dio Ansioren birmoldatzeagatik kaltetutako familietako batek planteatutakoari, eta ondorioz Udala derrigortzen du HAPN aldatzera eta lurzoru hau urbanizagarri jotzea.

BERRIA

2010/05/11

Imanol Landa: “Gobela ibaiaren proiektu orokorrak lehentasuna izan behar du Eusko Jaurlaritzaren datozen urteotako inbertsioetan”

"Ezin dezakegu eman bizitza osoa zerura begira eta uste izanik 2008ko ekaineko egoera berriro ez dela gertatuko, eta horregatik Gobela errekaren jarduera proiektu orokorrak lehentasuna izan behar du Eusko Jaurlaritzak datozen urteotarako inbertsioak finkatzerako orduan", nabarmendu du gaur Getxoko alkate, Imanol Landak.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!