Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2010/05/26

Santurtzik 412.000 euro inbertituko ditu Ramón y Cajal kaleko saneamendua eta Mamarigako errotondara arteko asfaltatua hobetzeko

Fleming doktorea eta Mamariga errotondaren arteko Ramón y Cajal kalean erreforma handia egingo da datozen hilabeteotan. Udalak saneamendu sarea hobetzeko eta bide zati horren egoera hobetzeko lan batzuk egingo ditu, argiztapena eta asfaltatua barne.

BERRIA

2010/05/26

Getxolanen babesarekin, 2009 urtean 24 enpresa eratu ziren Getxon

Maiatzean ospatzen da Pertsona Ekintzailearen Europar eguna. Hori dela eta, Getxolan, Getxoko udaleko Sustapen ekonomiko eta Enplegurako Zerbitzuak bi ekimen antolatu ditu: Lego Serios Play tailerra eta "Ekimenaren inguruko panela" izeneko jokoa. Hauek biek Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta turismo Sailaren babesa jaso dute eta Algortako Gaztelekuan garatuko dira.

BERRIA

2010/05/25

“Lópezek jakin badaki krisiaren kontrako neurriak ez direla ondo hartzeko modukoak eta Aldundiekin banatu nahi ditu erruak”

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak gaur arratsaldean baieztatu duenez, López Lehendakariak "jakin badaki José Luis Rodríguez Zapatero Espainiar Gobernuaren presidenteak proposatutako egokitze neurriak ez direla ondo hartzeko modukoak, eta Euskadik bidegabekeria bikoitza jasan du Espainia baino hobeto dagoelako". Ortuzarrek iragarri duenez, Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak "ardurak eta erruak banatu nahi ditu Aldundiekin".

BERRIA

2010/05/25

Sestaoko EAJ-PNV taldeak behe alderako kamerak exijitu ditu

Sestaoko EAJ-PNVk udalerriko behe aldean zaintza kamerak ezartzea exijitu du, eta zehatzago esanda Txabarri, Karrantza eta El Sol kaleetan. Berehala, bost kamera ezartzea eskatu dute, neurri hau udal aurrekontuetan aurreikusita baitago 30.000 euroko inbertsioarekin, azaldu du Josu Bergara Sestaoko bozeramaile jeltzaleak.

BERRIA

2010/05/25

Sabino Arana Fundazioak José Antonio Agirreren egunerokoa edizio faksimilean argitaratu du

Euskadiko lehenengo lehendakaria, Jose Antonio Agirre Lekube, hil zenetik aurten 50 urte betetzen direlarik, Sabino Arana Fundazioak edizio faksimilean argitaratu du haren egunerokoa; argitalpenean transkripzio bat eta hainbeste ohar argigarri ere gehitu dira. Bost koadernok osatuta daude. Beraietan, naziek okupatutako Europatik Ameriketarantz ihesi, Lehendakaria idazten joan zen oharrak eta bizipen pertsonalak jasotzen dira; zehazki, lehenengo egunean bertan, 1941eko urtarrilaren 7an, hasi, eta idazteari utzi zion eguna, 1942ko maiatzaren 28a, bitartean idatzi zituen. Agirrek urtebete eta erdian egunez egun, egun batean ere huts egin barik, egindako erregistro pertsonal bat da. Argitalpenaren koordinazioaren ardura Iñaki Goiogana historialariaren esku egon da.

BERRIA

2010/05/25

“Arkeologia eta historioa” I. Jardunaldiak, Durangoko Museoan

Maiatzaren 27tik ekainaren 17ra bitartean, "Arkeologia eta historioa" izeneko hitzaldi zikloa burutuko da Etxezarreta Jauregian, Durangoko Museoan. Aurten, hitzaldi-zikloak "Historia lurpetik ateratzen" gaia aztertuko du.

BERRIA

2010/05/25

Traukoko eskailerak, Bilbo herrira zuzenean

Iñaki Azkuna Bilboko alkateak eskailera mekaniko berriak inauguratu ditu Trauko zeharbidean. Horien bidez, Uribarriko auzokideek hurbilago izango dute Bilboko hirigunea. Kristo kaleko arrapalarekin batera, elementu mekaniko berria izango dute Udaletxetik kale honetara joateko.

BERRIA

2010/05/24

Amaia del Campo: “Tontxu Rodríguezek Zapateroren jarduketa kopiatu du, epe laburrerako neurriak baino ez ditu hartzen”

Amaia del Campo Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldearen bozeramaileak gaurkoan adierazi duenez, "Tontxu Rodríguez alkateak Rodríguez Zapateroren jarduteko era kopiatzen du,  egiazko arazo ekonomikoei aurre egiteko zalantzagarriak diren  inprobisazio eta epe laburrerako neurriak hartuta". Del Campok adierazpen hauek egin ditu gaur Barakaldoko Udalak gastu arrunta murrizteko eta inbertsio eta zerbitzu maila mantentzeko aurkeztu duen egitasmoa aurkezteko ekitaldian. 

BERRIA

2010/05/24

Borobia plaza hobetzeko proiektuan aurreikusitako bidegorri tarteak Algortako erdigunea Azkorriko hondartzarekin lotzea ahalbidetuko du

Bidezabal auzoko Borobia plaza zaharberritzeko proiektuak jasotzen duen 400mtik gora luzerako bidegorri tarteak Algortako erdigunetik Azkorriko hondartzaraino bizikletaz joatea ahalbidetuko du. Getxoko alkateak, Imanol Landak, aipatu plazaren gaineko proiektu urbanistikoaren aurkezpen ekitaldian zehar azaldu duenez, tarte berri hau laster Telletxen egingo denarekin lotuko da eta, Jata, Sarri eta Oiz kaleak zeharkatu ondoren, Bentakoarekin ere bat egingo du Azkorriko hondartzara iristeko. Alkatearen esanetan "jauzi handi bat ematen dugu udalerri osoan bultzatu nahi dugun bidegorri sarea garatzeko, jarduera honen bitartez, Borobia Telletxen egiten ari den tartearekin eta, era berean,  Zientoetxeko errepidearen albotik Azkorriko hondartzaraino joango den Bentakoarekin lotu ahal izango dugulako".

BERRIA

2010/05/24

Altzagako XVII. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokan, igandean

50 erakusketari baino gehiago bertoko hainbat produkturekin izango dira igandean Altzagako XVII. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokan: txakolina, euskal pastela, gazta, eztia, ortuariak, fruta eta hegazti exotikoak. Era berean, gure abereen erakusketa bat ere izango da. Azokan, herri kirolen erakustaldiak, moztaileak, eta gazta, euskal pastel, ortuari eta txakolin lehiaketak ere izango dira. Gainera, burruntzian erretako haragia dastatzeko aukera egongo da.

BERRIA

2010/05/24

Deriok interkulturalitatea sustatzeko hainbat ekimen proposatu ditu

Derioko Udalak aste honetan aurkeztuko du "Deriok interkulturalitatearen alde egiten dituen proposamenak". Zehatzago esanda, bihar bertan ospatuko da lehen ekitaldia, "Derio. Gizarte interkulturalerako bidean" izeneko hitzaldia hain zuzen, gaurko gizartean interkulturalitatean ematen diren aldaketen inguruko hausnarketa.

BERRIA

2010/05/21

Santurtziko Udalak HAPN modifikatuko du ikastetxeak blindatzeko eta lurzoru horietan etxebizitzak eraikitzea eragozteko

José Luis Landaburu Santurtziko Hirigintza eta Ingurumen zinegotziak datorren astean udal bilkurara eramango den modifikazioa eman du ezagutzera. Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren 18.2  modifikazioaren hasierako onarpena da eta honek indargabetuko du "ikastetxeetan zegoen binomioa, hau da, lurzoruari hezkuntza ekipamendua eta bizitokirako erabilpena onartzen zitzaiona. Udal gisa gure buruari inposatu genion ataza izan da eta egin egingo dugu orain", azpimarratu du Landaburuk.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!