Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2010/06/07

Basauriko EAJ-PNVren udal taldeak PSE-EEk Pozokoetxe, Fausto Deuna eta Bidebietako eragiketaren inguruan darabilen ilunkeria salatu du

Basauriko EAJren udal taldeak  PSE-EE alderdiak  Pozokoetxe, Fausto Deuna eta Bidebieta auzoetako hirigintza eragiketaren inguruan darabilen ilunkeria salatu du. Zentzu honetan gaitzetsi dutenez, "alderdi politikoek, Antolamendurako Aholku Batzordeak eta elkarteek" ez dute jaso "Plan Nagusiaren ildo nagusien inguruko informaziorik".

BERRIA

2010/06/07

EAJ-PNVk Lekeitioko portua berehala karrakatzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari

EAJ-PNVren legebiltzar taldeak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Lekeitioko portuko itsasartearen oraingo egoeraren gaineko informazioa. Azken hilabeteotan "etxea" Bizkaiko portu honetan duten itsasontzi handien egoera "kili kolo" dago eta portua berehala karrakatzea eskatu dute.

BERRIA

2010/06/04

Ortuzar: “López ez da atzerriko Euskal Etxeetaz arduratzen, eta ez du gobernu egitasmorik”

Andoni Ortuzar EAJren eusko legebiltzarkideak salatu egin du Lopezen Exekutiboak atzerriko euskal elkarteen inguruan erakusten duen interes eta kezkarik eza. Ortuzarrek agerian utzi du ez duela gai honen inguruko inolako gobernu egitasmorik.

BERRIA

2010/06/04

Igandean, Txakoli Eguna Lezaman

Igandean bertan ospatuko da Lezama herrian Txakoli Eguna, eta horretarako jarriko dira berrogeita lau postu, nekazal inguruko produkturik onenak eskaintzeko eta bereziki bertoko txakolinari arreta emateko. 44 postuetatik hamar izango dira eskualdeko txakolin egileentzat.

BERRIA

2010/06/04

Kortezubik aisialdirako gunea inauguratuko du Omako antzinako eskolan

Kortezubiko Udalak aurtengo udan inauguratuko du aisialdirako gune berria Omako antzinako eskolan. Bertan izango dira txoko bat eta erabilera anitzeko gunea. "Auzoko harreman kulturalak eta sozialak biziberritzea" helburu duen egitasmoa azken fasean dago, hau da, 148.000 euroko inbertsioa suposatzen duen  eraikinaren ingurua egokitzea.

BERRIA

2010/06/04

“Bilbao-Bizkaia Open Mind” ekimenak harrera ona lortu du Kopenhageko gay kolektiboan

Bilbao eta Bizkaia turismorako sustatzeko xedez Danimarkan izan den ekitaldia  ospe onarekin amaitu da, turismo eta gastronomia alorreko profesionalek erakutsi izan duten interesagatik eta Kopenhage hirian kokatuta dagoen europar kontinente osoko gay  kolektiboaren aldetik ere izan den harreragatik.  Gizarte talde honek Bilbo eta Bizkaia  herrialdea ezagutzen du eta erreferentea da Europan interes bizia sortarazten duten gaietan, hala nola kultura, arkitektura edo gastronomia. Halaber, turistak ere izan ahal dira ahalmen ekonomiko garrantzitsua dutelako eta Bilbao-Bizkaiak eskaintzen duen kalitatezko turismoaren kontsumitzaile izan daitezkeelako.

BERRIA

2010/06/04

Mungiak Butroi ibaiaren ubideratzea eragin duen urmaela bisitatzeko gonbitea zabaldu du

Ume, gazte eta nagusi izango dira larunbatean, ekainak 5, Butroi ibaiaren ubideratze berria eragin duen urmaelaren inguruko jardueran. Irteera 13:30ean izango da udaletxean eta bisita honetan liliak landatuko dira.

BERRIA

2010/06/04

Udan hasiko dira Arratzun tasatutako hamasei etxebizitza berri eraikitzen

Arratzuko Udalak tasatutako etxebizitzak egitearen aldeko apustuari ekin dio, herriko belaunaldi berriak udalerrian bizitzen gera daitezen. Guztira, hamasei etxebizitza eraikiko dira eta eraikuntza lanak udan hastekoak dira.

BERRIA

2010/06/04

Arrankudiagak bere lehen haurreskola izango du datorren ikasturte berrirako

Arrankudiaga eskualdeko haurtzaindegi eskaintzan sartu da, datorren ikasturtean, irailean bertan  estreinatuko duen zerbitzuarekin. Duela bi hilabete, Arrigorriagak berea inauguratu zuen eta Etxebarrin ere ireki berri dute Patxi Bengoa kalean. 

BERRIA

2010/06/03

EAJ-PNVk gobernatutako erakundeak ez dira izango gaur Euskadiko Aire Bideen Batzordearen bileran

EAJ-PNVk gobernatutako erakundeek erabaki berri dutenez, ez dira joango gaurko Eusko Jaurlaritzaren Garraio sailak Euskadiko Aire Bideen Batzordearen inguruan eztabaidatzeko antolatu duen bilerara.

 

BERRIA

2010/06/03

Barakaldoko EAJ-PNVk PSEri deitoratu dio euskara Amaia del Campori aurka egiteko armatzat erabili izana

EAJ-PNVren udal taldeak kritikatu duenez, PSE-EEren Gobernuak euskara erabili du Amaia del Campo bozeramaile jeltzalearen kontra egiteko. Halaber, salatu egin du Carlos Fernández Kultura zinegotzia "errealitatea manipulatzen saiatu dela", gaur egun euskara ikasteko ematen diren diru laguntasunak "unibertsalak" direlako eta jeltzaleek seme alabak B edo D ereduetan dituzten gurasoentzako diru laguntasunak eskatzen dituztelako.

BERRIA

2010/06/03

El Bullón guneko 1.084 pisuetatik %74 babes ofizialekoak izango dira

Santurtziko Udalak hasiera batean onartu du El Bullón auzorako Hiri Antolamendurako Plan Berezia. 1.084 etxebizitza egingo dira eta %74 izango dira babes ofizialekoak. José Luis Landaburu Hirigintza arloko zinegotziak azaldu duenez, onarpen honen bidez Bizkaiko herriak "funtsezko urrats berria ematen du auzoaren etorkizuna hobetzeko", 2010 urterako ezarri den egutegiaren barruan.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!