Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2010/06/21

Jeltzaleen ordezkari talde batek omenaldia egin dio Bilbon Agirre Lehendakariari

Iñigo Urkullu EAJ-PNVren EBBren lehendakaria buru izan delarik jeltzaleen ordezkari talde bat izan da "une berezia bizitzea tokatu zitzaion gizon bereziaren" heriotzaren berrogeita hamargarren urteurrena dela eta Bilboko udalak antolatu izan duen omenaldian.

BERRIA

2010/06/21

Uda Euskadin emango duten Txernobilgo 262 umeei harrera emango zaie gaur Loiuko pilotalekuan

Loiuko udal pilotalekuan emango zaie harrera uda aldian euskal senideekin biziko diren Txernobilgo 262 umeei. Txernobil Elkarteak iragarri duenez, umeak bi hegazkinetan iritsiko dira, 13:15ean eta 18:35ean hurrenez hurren.

BERRIA

2010/06/21

Bizkaiko Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzari eskatuko dio “aurrekontu bidez zehatz ditzala” Urdaibairekiko dituen konpromisoak

Bizkaiko Foru Aldundiak baieztatu duenez, Eusko Jaurlaritzak Urdaibai eskualderako diseinatu duen egitasmoan bildu diren "ekimen batzuk"  "dagoeneko martxan egon behar ziren eskumen eta jarduerak dira". Iragarri dutenez, hartutako konpromisoak aurrekontu bidez zehaztea eskatuko da  "propagandarako egin den iragarpenetik harago, betearazpena berehala has dadin".

BERRIA

2010/06/21

Agirretxeak Bilboko itsas adarrean uholdeak ekiditeko bideratze lanen inguruko galdera egin dio Espinosari

Joseba Agirretxea Diputatuen Kongresuan Euzko Abertzaleak talde barruan Ingurumen, Nekazaritza eta Itsasoko gaietarako bozeramaileak Elena Espinosa ministroari galdetuko dio Espainiar Gobernuak 2011 urteko aurrekontuei begira aurreikusi ote duen Bilboko itsasadarra bideratzeko eta uholdeak ekiditeko lanak egiteko diru partida.

BERRIA

2010/06/21

Arrigorriagako Udala hiritarrari arreta emateko 010 linea saiatzen ari da

Arrigorriagako Udalak saiakera aldian jarri du hiritarrei arreta emateko 010 linea. Honen bidez "edozein momentutan" jaso ahal izango dute Udalaren zerbitzua eta arreta.

BERRIA

2010/06/18

Bilbaok esan du PSEk Nieves Garraioen Partzuergoko kargutik kentzen badu ´kontu-garbitze politikoa´ izango dela

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, José Luis Bilbaok, baieztatu du datorren astelehenean PSE-EE alderdiak Juan Cruz Nievesek Garraioen Partzuergoan duen zuzendari kargutik kentzen badu "kontu-garbitze politikoa" izango dela. Halaber, adierazi du sozialisten jarrera "larderiatzailea eta sektarioa" dela, gehiengoa dutenez "nahi dutena egiten dutelako".

BERRIA

2010/06/18

Ortuzarrek dio Gobernuak “nahikoa mekanismo” duela Batasunaren legalizaziorako eta espetxe-politikarako

EAJ-PNVko BBBko burua den Andoni Ortuzarrek baieztatu egin du Gobernu zentralak "nahikoa mekanismo duela" PSE-EEko burua den Jesús Eguigurenek "eskatzen dituen bi gauzak egiteko", espetxe-politikari eta Batasunaren legalizazioari dagokienez. Era berean, bere ustez, alderdiei gai horiei buruzko "iritzia eskatu baino lehen", PSEko burua "etxetik hasi" beharko litzateke eta "lehenengo bere alderdiaren barruan adostasuna" lortu beharko luke.

BERRIA

2010/06/17

Andoni Ortuzar: “Zapateroren Lan Erreforma berandu heldu da eta zuzenketak aurkeztuko dizkiogu Kongresuan”

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak baieztatu duenez,  atzokoan Estatuko Gobernuak Lege Dekretuz onartu zuen Lan Erreforma "berandu iritsi da". Ortuzarrek "zalantza asko adierazi ditu" "lanpostuak sortzeko edo mantentzeko balioko ote den gaiaren inguruan". Halaber, buruzagi jeltzaleak iragarri duenez, bere alderdiak zuzenketak aurkeztuko ditu Gorteetan Lege Egitasmo gisa igaro behar duen tramitean.

BERRIA

2010/06/17

Andoni Ortuzar: “López jolasean ari da Urdaibairen inguruan, politikoki berak ez baitu ezer han”

"López Aldundiaren kontra jarri da eta Urdaibairekin ari da jolasean, eskualde horretan berak ez baitu ezer". Hitz hauek erabili ditu EAJ-PNvren BBBren lehendakariak. Andoni  Ortuzarrek esan duenez, López Lehendakaria "eskualde oso bat jarri du jokoan, muturreko politika egiten baitu eta Aldundiak Guggenheim Museo berriaren inguruan esaten duenari edo eskualderako nahi duen garapen egitasmoari kontra egiten dio".

BERRIA

2010/06/17

Lemoak parke berria inauguratu du, aisialdi eta entretenimendurako 13.400 metro koadroko berdegunea

Javier Beobide Lemoako alkatea, Josu Madariaga Ingurumen diputatua, Aitor Sorriketa Bediako alkate eta Arratia bailarako Mankomunitateko lehendakaria eta Alberto Etxebarria Arteako alkatea izan ziren atzo Ibaizabal ondoan egin den berdegunerik handiena inauguratzeko ekitaldian.

BERRIA

2010/06/17

Basauriko EAJ-PNVren udal taldeak Udalaren eta URA erakundearen ezeraginkortasuna salatu du Nerbioi karrakatzeko orduan

Basauriko EAJ-PNVren udal taldeak salatu berri du Uraren Euskal Erakundeko arduradunek erakutsi duten ezeraginkortasuna "hirugarren aldiz urte betean, Nerbioi ibaia karrakatzeko lanen hasierarako ezarri ziren epeak urratu dituzte". Halaber, Udala ere "kudeatze lan honen arduraduna" dela esan dute "ez baita Eusko Jaurlaritzari epeak betetzera derrigortzeko gai".

BERRIA

2010/06/15

Ortuzarren esanetan “marketinga eta eduki eskasa” dago EA eta ezker abertzalearen arteko prozesuan

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariaren esanetan "marketing asko eta eduki eskasa" dago EA eta ezker abertzalearen artean ematen ari den prozesuan. Zentzu honetan adierazi du Batasunak "argi eta garbi azaldu behar du bere jarrera" , eta batez ere "ETAren ingurukoa".

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!