Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2010/06/28

Bermeoko Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatuko dio Busturialderako duen egitasmoaren inguruko informazio “formala” eman dezan

Bermeoko Udalak Lehendakaritzari Eusko Jaurlaritzak Busturialderako duen egitasmoaren inguruko informazio zehatza eskatuko dio eta zehatzago, "medioetan esandakotik harago" doan informazioa. Ezinbesteko jotzen dute Patxi Lópezen Exekutiboak aurreikusitako jarduerak "hobeto ezagutzea" "egitasmo hauek eskualdeari eragiten diotelako eta proposatzen diren inbertsioak, lehenagoko aurreikuspenak baino askoz txikiagoak direlako".

BERRIA

2010/06/28

Santurtzik bi milioi inguru erabiliko ditu Arrantzaleen Kofradian kultura, turismo eta itsasoko erabilera anitzerako gunea egokitzeko

Santurtziko Udalak hasi ditu jadanik Arrantzaleen Kofradia konpontzeko eta egokitzeko lanak. Eraikin hau, hainbat erabilera izango ditu lanak egin ostean, besteak beste, kultura, turismo eta itsas jarduerak egin ahal izango dira. Udalak aurreikusi duen diru partida bi milioi ingurukoa izango da hiru solairutan banatuta dagoen 1.136 metro koadroko zabalera duen eraikina konpontzeko.

BERRIA

2010/06/25

Erandioko Udalak aho batez exijitu du Anton Fernández frankismo garaiko biktimatzat hartua izan dadila

Erandioko Udalak aho batez eskatu du Anton Fernández Elorriaga frankismo garaiko biktimatzat hartua izan dadila eta zentzu horretan dagozkion eskubideak aplikatuak izan zaizkiola. Zentzu honetan ere, aho batez exijitu du  "Oroimen Historikoaren gaineko Legea aplikatzeko Ebaluazio Batzordeak emandako ebazpena berrausnartua izan dadila".

BERRIA

2010/06/24

Gorlizko jeltzaleen esanetan, Udalak ez ditu hauteskundeetako konpromisoak bultzatzen

Gorlizko EAJ-PNVren udal taldeak Talde Independenteari egotzi dio hauteskundeetako konpromisoak bultzatu ez izana, Astondoko kirol portua, metroa Gorlizeraino eramatea edo kiroldegia eraikitzea kasu.

BERRIA

2010/06/24

Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldeak Portuko kaian piraguak uzteko zerbitzua proposatu du

Barakaldoko EAJ-PNV taldeak Udaleko arduradunei Portuko kaian laket-piraguak doan uzteko zerbitzua uda aldian martxan jartzea eskatu die. Udal talde jeltzalearen esanetan ibaiko uren egoera gero eta hobea da, eta Udalak aukera hori eman beharko luke.

BERRIA

2010/06/24

Arrigorriagak Berbalagun eta Berban-Berban egitasmoak errepikatuko ditu

Arrigorriagako Udalak datorren ikasturtean errepikatuko ditu Berbalagun eta Berban-Berban egitasmoak, ikasle heldu eta nerabeei euskararen ezagutza eta erabilpena sustatzeko egin ohi direnak. Halaber, bekak eskuratzeko aukerak ere izango dituzte.

BERRIA

2010/06/23

Gu Bai taldeak Guggenheim Urdaibai egitasmoa “aukera bat ematea” eskatu du

Gu Bai plataformak 2.500tik gorako atxikimendu lortu ditu jadanik eta   Guggenheim-Urdaibai Museoa egiteko egitasmoari "aukera bat ematea  eskatu du, "bateragarria" delakoan Eusko Jaurlaritzak eskualde honetarako diseinatu duen egitasmoarekin.

BERRIA

2010/06/23

Abanto-Zierbenak urtean 31.000 euro emango ditu Meatzaritza Museoarentzat

Abanto-Zierbenako Udalak eta Euskadiko Meatzaritza Museoaren Fundazioak izenpetu duten lankidetza hitzarmenak, aurrerantzean erakunde biek mantenduko dituzten harreman oinarriak ezartzen ditu. Udalak urteko 31.000 eurotan ezarriko du fundazioarentzako diru ekarpena, orain arte baino 13.000 euro gehiago.

BERRIA

2010/06/23

Getxoko XXXIV. Nazioarteko Jazzaldia, uztailaren 1etik 5era

Urtero bezala, eta honezkero hogeita hamalau dira, Getxoko Nazioarteko Jazzaldiak Euskadiko jazz zirkuitua zabalduko du. Uztailaren 1etik 5era, Getxo Jazzek askotariko eta kalitatezko programa hurbiltzen digu nazioarteko ospea duten artista aipagarriak eta Europako banda gazteak bilduta.

BERRIA

2010/06/22

Aldundiak Guggenheim Urdaibairi “ez inposatzea eta ideiak ez eragoztea eta betorik ez jartzea” eskatu du

Juan Mari Aburto Bizkaiko Foru Aldundiaren bozeramaileak gaurkoan eskatu du Urdaibaiko Guggenheimi "ez inposatzea eta ideiak ez eragoztea". Aburtok eskari hau egin du Eusko Jaurlaritzak Urdaibai alderako aurreikusten den museo berrirako ideia lehiaketari "betoa" jarri nahi diola jakin ostean.

BERRIA

2010/06/22

Santurtziko Udalak ordenantza berria onartuko du tasatutako etxebizitzak arautzeko

Santurtziko Udalak etxebizitza tasatua arautuko du, aste honetako osoko bilkuran onartuko den ordenantza berri baten bidez eta udalerriko etxebizitza tasatu guztiak arautuko dituena.

BERRIA

2010/06/22

Ortuzarren esanetan “arduragabekeria” eta “Eusko Jaurlaritzaren mendeku pertsonal eta politikoa da” Juan Cruz Nieves kargutik kendu izana

"Arriola eta Gasco dira kanpoan izan beharko liratekeenak Bizkairako garraio inbertsioak geldiarazteko politika praktikan jarri dutelako"

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!