Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2010/07/14

Abanto-Zierbenak bere web berria aurkeztu du

Manu Tejada Abanto-Zierbenako alkateak jendaurrean egin du udalaren abanto-zierbena.org web berriaren aurkezpena, eta adierazi du ez dela "webaren irudi-aldaketa hutsa, BiscayTIK proiektuaren eskutik udalerria modernizatzeko lehenengo urratsetako bat baino. Gainera, erakunde pilotu legez Abanto-Zierbenak eman duen urrats hau ez da mugatuko udalaren egoitza elektronikoa aldatzera. Dagoeneko barruko hainbat aplikazio ere eguneratu ditu, hala nola Errolda, Sarrera/Irteeren Erregistroa edo Espedienteen Kudeaketa BiscayTIK sistemarako egokitzapena, eta hurrengo urratsa emateko aukera ahalbidetzeko tresna modernoak eskuratu ditu: Interneten bidezko tramitazio telematikoa".

BERRIA

2010/07/14

Santurtziko Itsas murruko Joan Deuna auzoko berriztatzeari ekin diote eta babespeko 24 etxebizitza egingo dira

Santurtziko Udalak eman du jadanik Itsas murruko Joan Deuna auzoan babespeko 24 etxebizitza eraikitzeko eta 2000 metro koadroko orubea urbanizatzeko lan baimena. Halaber, auzoaren birmoldatze honek osoko egitasmoan aurreikusten du babes ofizialeko 186 etxebizitza egitea.

BERRIA

2010/07/13

Leioako Udalak Basaez auzoan eliza berria eraikitzeko baimena eman du

Leioako Udalak Gotzaingoarekin akordio batera iritsi ondoren, lan baimena eman berri du Basaez auzoan, Bartolome Deuna guneko goiko aldean eliza katolikoaren tenplu berria eraiki ahal izateko. Auzotik Aita Oblatoak joan ondoren eta antzinako eliza zegoen orubearen egoera txarra kontuan harturik, Gotzaingoan akordio batera iritsi dira tenplu berria eraikitzeko baimena emateko.

BERRIA

2010/07/13

Barakaldoko EAJ-PNVk Lorategi Botanikoko espezieak seinaleztatzea eskatu dio Gobernu taldeari

Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldeak Gobernu taldeari eskatu dio Lorategi Botanikoko arbola, landare eta zuhaixkak seinalezta ditzala, gaur egun ez baita adierazten beren izen zientifikoa, izen arrunta, jatorria edo zein espezietakoak diren.

BERRIA

2010/07/12

Sasikoaren zuhaitzak beste kale batera eramango dira

Durangoko Udala ur-sarea sektoreka banatzeko lanak egiten ari da. Lanon artean aurreikusita daude Sasikoa kalea Alluitz kaleko adarrari lotzekoak, burdinurtu nodularreko hoditeria erabiliz. Kontua da zanga egiteak eta tutueria ezartzeak nahitaez ekarriko duela Sasikoa kaleko alde bikoitiko makalak erauztea, institutuaren parean. Zuhaitzok zuztarretatik moztea beste aukerarik ez dago.

BERRIA

2010/07/12

Berangoko Udalak URA erakundeari esijitu dio “berehala” ekin diezaiola Gobela bideratzeari

Berangoko Udalak URA Uraren Euskal Agentziari eskatuko dio "berehala" ekin diezaiola Gobela ibaia Berango herrian bideratzeko egitasmoari "ekainaren 16an uholde berria gertatu zen ondoren".

BERRIA

2010/07/12

Gorlizko Uri Erakundeak tokiko Alderdi Eguna ospatu zuen

Gorlizko EAJ-PNVren Uri Erakundeak larunbatean ospatu zuen tokiko Alderdi Egunaren edizio berria eta horretarako hainbat ekitaldi antolatu ziten eguerditik aurrera. Uri Buru Batzarrak antolatutako ospakizuna 13:00etan hasi zen eta  hasiera emateko ikurrina altxatu zen batzokiko terrazan , eta ondoren izan zen ekitaldi politikoa. Herri bazkariaren ostean, 18:00etatik 20:00era bitartean izan zen disko festa animatua.

BERRIA

2010/07/09

Andoni Ortuzar: “Ahaldun Nagusia iraintzea ez da elkarrizketara gonbidatzeko modurik onena”

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak adierazi duenez, "Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta bizkaitarren ordezkaririk gorena dena eta EAJ-PNVren hautagaia delarik izando dena iraintzea ez da akordioetara iristeko elkarrizketarako gonbidatzeko modurik onena". BBBren lehendakariak hitz hauekin erantzun die José Antonio Pastor PSE-EEren idazkari orokorrak egindako adierazpenei, jeltzalea gonbidatu duelarik Bizkaiko arazoak aztertzeko.

BERRIA

2010/07/09

Sabino Arana Fundazioak “Felipe Egiguren. Benetako abertzalea. Un abertzale íntegro” liburua argitaratu du

Sabino Arana Fundazioak "Felipe Egiguren. Benetako abertzalea. Un abertzale íntegro" liburua aurkeztu du Sabin Etxean. Liburu hau "Hamaika oroimen askatasunarentzat" bildumako hirugarren argitalpena da; bildumaren helburua zera da: Euskadik bizirik irauteko eta beraren askatasunaren alde dena emanda, gaur egun euskal gizartearentzat ezezagunak diren euskaldun haietako askoren bizipenak eta esperientziak ahanzturatik berreskuratzea. Aurkezpenan, Andoni Ortuzar, BBBko EAJko presidentea; Josune Ariztondo, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatua; Juan Mª Atutxa, Sabino Arana Fundazioko lehendakaria; Joseba Aguirre, Aguirre lehendakariaren semea; eta José Agustíin eta Kepa Egiguren, Felipe Egigurenen semeak, izan dira.

BERRIA

2010/07/09

Bilbaok Toki Ekimenerako Egitasmoa egiten ari da etorkinen osoko integrazioa bermatzeko

Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Hiritargo arloak Inmigrazioaren inguruko Toki Ekimenerako Egitasmoaren idazketa amaitzen ari da, bermatu egingo delarik pertsona atzerritarren integrazioa Bilboko udalerrian. Egitasmoaren marko orokorrean  inmigrazioaren inguruko kontzeptu ezberdinak aztertuko dira "gizarte, kultura eta ekonomia arloetako aberastasuna" eta "integrazioa eta kultura partekatzea" ahalbidetzen duelarik.

BERRIA

2010/07/09

Getxoko Udalak terrorismoaren biktimak omenduko ditu larunbatean instituzio-ekitaldi batean

Getxoko Udalak larunbatean, uztailaren 10ean, terrorismoaren biktimak omenduko ditu Batzar Areto Nagusian hasi eta San Inazio plazan beraien oroimenezko eskulturaren ondoan lore eskaintzarekin bukatuko den instituzio-ekitaldian. Getxon izandako atentatu terroristen ondorioz edo Getxoko auzokideen kontrako atentatuen ondorioz izandako hildakoak 18 izan dira.

BERRIA

2010/07/08

Sestaoko jeltzaleek gune publikoetan wifi sarea ezartzea eskatu dute

Sestaoko EAJ-PNVren udal taldeak Udalean aurkeztu izan duen mozioaren bidez, herriko auzo ezberdinetan doako eta kablerik gabeko internet konexioak egokitzea eskatu du. Gaur egun halako konexioak toki itxietan baino ez da eskaintzen, hau da, udal liburutegian eta Las Llanas kiroldegian.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!