Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2010/07/23

Enkarterrietako EAJ-PNV pozik dago Customer Works enpresari ERE espedientea ukatu zaiolako

Enkarterrietako EAJ-PNV pozik agertu da Customer Works enpresari ERE espedientea ukatu egin zaiolako. Jeltzaleek beren zorion mezua adierazi nahi die zentraleko langile guztiei eta eskaria egiten dute langileen eskariak kontuan hartu daitezen. 

BERRIA

2010/07/22

Bilbo, Estatuko hiribururik gardenena

Iñaki Azkuna Bilboko alkateak bere poztasuna adierazi du Udalak hirugarren urtez kokatu delako udal gardentasun indizearen burua. Bilbo da puntuaketa gorena (100 puntu) aztertutako gardentasun bost arlotan erdietsi duen Estatu osoko hiriburu bakarra.

BERRIA

2010/07/22

Galdakaoko Udalak metroaren 5. Linearen inguruko zalantza guztiak argitzea exijitu dio Eusko Jaurlaritzari

Galdakaoko Udalak Eusko Jaurlaritzari azken aukera eman dio Metroaren 5. Linearen inguruan sortu diren zalantza guztiak argitzeko informazio txostena  aurkez dezan. Hain zuzen ere, honen inguruan dagoen informazio eskasak babesa eman dio  toki administrazioari   presioa eragiteko edonolako ekimena egiteko orduan.

BERRIA

2010/07/22

Ortuzarrek Pastorri erantzun dio “hitz egiten hasteko, Bizkaia zigortzeko politikarekin amaitu behar da”

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak José Antonio Pastor PSE-EEren Bizkaiko idazkari orokorrari iragarri dionez  hitz egiten hastea nahi badu, ezer baino lehenago Eusko Jaurlaritzak "Bizkaia zigortzeko politikarekin" amaitu behar du. Ortuzarrek hitz hauekin erantzun dio Pastorrek duela egun batzuk biltzeko egin  zion eskariari. 

BERRIA

2010/07/21

Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldeak bizilagunen arteko inkesta egitea eskatu dio Udalari

Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldeak Udalari eskatu dio bizilagunen arteko inkesta egin dezala Udaleko festa ereduari buruzko iritzia ematerik izan dezaten.

BERRIA

2010/07/21

Ortuzarrek Zapaterok EAJ-PNVri eginiko “itsusikeriak” salatu ditu: “Baldintza horiekin, ezinezkoa da akordioa lortzea”

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak José Luis Rodríguez Zapatero Estatuko Gobernuko presidenteak bere alderdiari eginiko "itsusikeriak" salatu ditu. Era berean, gaitzetsi du aurkeztu diren ebazpen proposamenei egindako "garbiketa". Ortuzarrek baieztatu duenez "baldintza horiekin ezinezko gertatzen da akordioa".

BERRIA

2010/07/20

Ana Otaduik Elorrion jarduera bandalikoekin amaitzeko beharra azpimarratu du

Elorrioko EAJ-PNVren udal taldeak ezinbesteko jotzen du jarduera bandaliko jotzen dituenekin amaitzeko udal egitasmoa martxan jartzea, besteak beste urte hasieran udal eskola publikoetan izan ziren gertakariak edo duela gutxi izan diren kristal apurketak. Jarduera hauek milaka euroko kostea eragin izan dute.

BERRIA

2010/07/20

Basauriko EAJ-PNVk Mercabilbaoko oinezkoentzako bidea inauguratu ostean itxita egotea kritikatu du

Basauriko EAJ-PNVren udal taldeak kritikatu duenez, Udalak Mercabilbaoko oinezkoentzako bidea "dardarengatik" itxi du duela egun batzuk inauguratu egin zelarik. Talde jeltzalearen esanetan, "sinestezina" da lan bat halako egoera batean inauguratzea, eta adierazi duenez  "oker egite honen azalpen bakarra. hauteskundeak hurbil egotea litzateke".

BERRIA

2010/07/16

Agirretxeak ministroari galdetuko dio Bilboko itsasadarraren uholdeak ekiditeko lanen inguruan

Joseba Agirretxea Diputatuen Kongresuan Ingurumen eta Landa eta Itsas ingurune arlorako EAJ-PNVren diputatuak Elena Espinosa ministroari galdetuko dio Espainiar Gobernuak aurreikusita ote duen 2011 urterako aurrekontuetan sartzea Bilboko itsasadarra bideratzeko eta uholde berriak ekiditeko lanak. Agirretxeak galdera hau aurkeztuko du datorren asteazkenean, uztailak 21, Gobernuari Kontrola egiteko ospatuko den bilkuran.

BERRIA

2010/07/16

Imanol Landa: “Getxo Antzokia faseka egitea legearen barrukoa da guztiz”

Getxo Atzokia faseka egiteari lotuta PPek gaur Fiskaltzan aurkeztutako salaketari lotuta, Imanol Landak, Getxoko alkateak, orain arte egin duen bezala defendatu du "Getxo Antzokia faseka egitea egungo legearen barrukoa izatea, Udaleko Idazkaritza Orokorraren txosten batek egiaztatzen duenez (PPek berak eskatuta, kopia du nahiz eta Fiskaltzan ez eman) eta legeak aurreikusten dituen publizitate betebeharrak eta kontratazio sistema guztiak betetzen ditu. Gure jokabidearekin guztiz lasai gaude".

BERRIA

2010/07/15

Muskizeko EAJ-PNVk “irreal” jo ditu aurtengo aurrekontuak

Muskizeko EAJ-PNVren udal taldeak aste honetan aurkeztu du 2010eko aurrekontu proiektuaren inguruko alegazioa. Muskizeko EAJ-PNVren esanetan   ekainaren hasieran onartu ziren aurtengo kontuak "irrealak" dira.

BERRIA

2010/07/15

Ondarroak URA eta Kosten Demarkazio erakundeei Errenteria auzoan uholdeak ekiditeko berehalako neurriak hartzea eskatu die

Ondarroako Udaleko Udal Gestorak URA Uraren Euskal Agentziari eta Kosten Demarkazio erakundeari eskatu die berehalako neurriak har ditzaten eta karrakatze lanari ekin diezaioten Errenteria auzoan Artibai ibaiaren etengabeko gainezka egitea eta uholde arriskuak ekiditeko.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!