Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2010/08/31

“Gure ateak itxita egongo dira, baldin eta enpleguaren arloko transferentzia Estatutuari doitzen ez bazaio”

Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarraren lehendakari Andoni Ortuzarrek Estatuaren aurrekontu orokorren negoziazioari dagokionez Gobernu sozialistari ohartarazi dionez, "beste ate bati deika hastea dauka", zeren eta EAJren "atea itxita" egongo baita, baldin eta enpleguaren arloko politika aktiboak Euskadiri transferitzen ez bazaizkio, Autonomia Estatutuan ezarririk dagoenaren arabera. 

BERRIA

2010/08/31

Bizkaiak energia aurrezten du

Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak diru-laguntzak eman ditu Bizkaian energi eragingarritasunaren eta energia berriztagarrien arloko 14 proiektu garatze aldera. Diru-laguntzok Tokiko Agenda 21 agirietan jasotzen diren Ekintza Planak burutzea sustatzeko xedatzen diren laguntzen egitarauaren barruan sartzen dira. Ondokoak dira horietako batzuk:  

BERRIA

2010/08/31

EAJren Barakaldoko udal taldeak dio A-8an, Errekaortun, ezarririk dagoenaren arabera instalatzen ari direla holtzak

Euzko Alderdi Jeltzaleak Barakaldoko Udalean duen taldeak adierazi duenez, A-8an, Errekaortu parean, holtzak instalatzen ari dira, ezarrita dagoenaren arabera. Alderdi Jeltzaleak azaldu du Errekaortuko auzotar batzuen deiak jaso dituela, Alderdiaren inplikazioa eskatze aldera; izan ere, auzotarrok "beldur ziren holtz hosgabetuak instalatzeko prozesuan atzerapena gertatuko ez ote zen".  

BERRIA

2010/08/24

Udalak eta konpartsek zeroan jarri nahi dute eraso sexisten kontagailua

Eraso sexisten kontagailua zeroan jartzea: horra hor Bilboko Udalak eta Bilboko Konpartsek batera planteatu duten helburua; izan ere, bosgarren urtez jarraian, xede berarekin batu dira: eraso sexistak saihestea eta begirunea oinarri duten harremanak sustatzea.

BERRIA

2010/08/24

Gure Señeak, Gogorregiren barraren atzean astearte honetan

Bilboko Aste Nagusiko jaiegun hauetan jende gehien hartzen dituzten txosnetako bat da Gogorregi. Pio Baroja plazan dago, eta 11.00etatik dago irekita. Datorren asteartean, abuztuaren 24an, Gure Señeak elkarteko kideek txosnako barran lagunduko dute; trukean, egun horretan lortutako irabaziak Derioko elkartearentzat izango dira. Halaber, hurrengo egunean, asteazkenean, EAJ-PNVko BBBko kideek, Bilboko Udaleko zinegotzi jeltzaleek eta Bizkaiko Foru Aldundiko kideek aterako dizkiete edariak Gogorregiko bezeroei.

BERRIA

2010/08/24

XXVI Nazioarteko Folk Jaialdia Getxon

Getxoko jaialdiek aurrera egiten dihardute eta, oraingo honetan, Getxo Folk Getxo BBK jaialdiaren txanda iritsi da. Hura, irailaren 9tik 12ra arte, udalerriko kultur panoramaren protagonista nagusia izango da. Lau egun horietan, Munduko Musiken eskutik, beste herrialdeak, kulturak eta jendea ezagutu ahal izango dira.

BERRIA

2010/08/23

Andoni Ortuzar: “EA ezker abertzalearen heldulekua da, harik eta berriro legezkoa izan arte”

Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarraren lehendakari Andoni Ortuzar burukideak adierazi du ez duela egungo EA ezagutzen, eta uste duenez, "EA ezker abertzalearen helduleku bilakatu da, harik eta azken alderdi hau berriro legezkoa izan arte". Horrezaz gainera, "sinesgarritzat" jotzen du José Luis Rodríguez Zapatero Madrilgo Gobernuko presidenteak, "krisiak estuturik", ETAren amaiera bilatzen ahalegintzea, gero amaiera hori "lorpen modura aurkezteko". 

BERRIA

2010/08/22

Iñaki Azkunak jaso du 2010eko Gogorregi Saria

Bilboko alkatea, Iñaki Azkuna, zorioneko dago Aste Nagusiaren hasiera honetan. Bizkaiko hiriburuko alkateak 2010eko Gogorregi Saria jaso du. Sari hori gaur eguerdian eman diote, 13.00etan, Pio Baroja plazan dagoen Gogorregi txosnan bertan. Ekitaldean EAJ-PNVren BBBren burukideak eta presidentea, Andoni Ortuzar, egon dira ere bai.

BERRIA

2010/08/20

Azkunak edukiontzien erreketa salatzen du eta “pertsona horiek jai baketsuak nahi ez dituztela” adierazi du

Zorrozaurre Plana hizpide duen ezohiko bileraren ondoren, Bilboko alkateak, Iñaki Azkunak, ahobatezko adierazpena irakurri du. Horren bidez, osoko bilerak Bilbon bart jazotako edukiontzien erreketa "irmotasun osoz" salatu du eta lehenengo zinegotziak esan du "pertsona horiek ez dituztela jai baketsuak nahi".

BERRIA

2010/08/20

Barakaldoko EAJ-PNV udal taldeak udalari Konturri kalean neurketa akustikoa egin dezan eskatu dio

Barakaldoko EAJ-PNV udal taldeak udalari Konturri kalean zarata-maila neur dezan eskatu dio, hurbil dagoen enpresa batek eragindako zaratak salatzen dituzten auzotarren kexak egiaztatzeko.

BERRIA

2010/08/19

Urdaibai kezkatuta dago Lópezek eremurako dituen planak gutxi zehaztu dituelako

Urdaibaiko eskualdeko erakunde eta elkarteak kezkatuta daude López lehendakariak eremurako dituen planak gutxi zehaztu dituztelako. Gaurko Deiak adierazi duenaren arabera, bertako arduradunek ez dute horien inguruko informazio osagarririk jaso, "ongi hartuko ditugun inbertsioak dira, baina nola zehaztuko dituzten jakin behar dugu", azaldu du Bermeoko alkateak, Xabier Legarreta jeltzaleak, egunkariari egindako adierazpenetan.

BERRIA

2010/08/19

Ortuzar-ek ezker abertzaleko buruei eskatu die azaltzeko kale borrokako erasoek nola eragiten dioten euren estrategia politikoari

EAJ-PNVko BBBko buruak, Andoni Ortuzar-ek, uste du kale borrokako erasoak ezker abertzalearen lidergoari eginiko "pultsua" direla.  Horrela, bizkaitarren burukide jeltzaleak ezker abertzaleko buruei eskatu die azaltzeko ekintza horiek nola eragiten dioten euren estrategia politikoari; izan ere, Ortuzar-en ustez, "ustekabean harrapatu dituzte".

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!