Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2010/06/09

Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldeak IKT sektoreko 240 langabe kontratatzea proposatu du

Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldeak Bizkaiko Udalari proposatu dio Eusko Jaurlaritzari Informazio eta Komunikazio Teknologien sektoreko lanbide heziketa programa garatzeko diru laguntasuna eska diezaion. Programa honekin, langabezi egoeran dauden 240 pertsona izango lirateke onuradunak.

BERRIA

2010/06/09

Santurtziko Udala hiritarrengandik hurbil

Santurtziko Udalak barne antolaketa prozesuari eman dio hasiera, hiritarrarengandik hurbilago egoteko eta eraginkorragoa izateko. Erabakia hartzeko behar izan diren barne azterketari ekin ondoren "eguneratze hau Udala handitu arte gehiago ez atzeratzea erabaki dugu; hori gertatu baino lehen ere Administrazioa gure bizilagunengana hurbiltzea bilatu nahi izan dugu", azaldu du Ricardo Ituarte Santurtziko alkateak.

BERRIA

2010/06/09

Leioako Udalak osasun zentroak larunbat goizetan ez ixteko mozioa onartu du

Leioako Udalak gobernu taldeak aurkeztu duen mozioa onartu berri du eta horretan udalerrikoa barne den 45 osasun zentroak larunbat goizetan ez ixtea eskatzen du "lehen uneko osasun arretaren kalitatea beheratuko litzatekeelakoan".

BERRIA

2010/06/09

Lezamak Kolonbiaren garapenarekiko duen konpromisoa berretsi du

Lezamako Udalak berretsi egin du Behar Bidasoa GKEarekin hitzartuta izan duen lankidetza hitzarmena. Honen bidez, Pereirako udalerrian egingo da 7.000 euroko aurrekontua duen garapen egitasmoa.

BERRIA

2010/06/09

EAJk Ikasleen Gurasoen Elkarteei zuzendutako Hezkuntza jardunaldia ospatuko du larunbatean

Euzko Alderdi Jeltzaleak datorren larunbat honetarako, ekainak 12, Ikasleen Gurasoen Elkarteei zuzendutako hezkuntza sektoreko jardunaldia egingo du. Honakoa, Euzko Alderdi Jeltzaleak hezkuntzaren inguruan egiten duen hirugarren jardunaldia da eta aurrekoetan bezala Sabin Etxean egingo da 10:00etatik aurrera.

BERRIA

2010/06/09

Gaztelugatxen BI-3101 Bakio-Bermeo errepidearen saihesbidea egiteko lanak adjudikatu dira

Bizkaiko Foru Aldundiak egin du BI-3101 Bakio-Bermeo errepidearen saihesbidea -Gaztelugatxeren parean- eraikitzeko adjudikazioa. Lanen zenbatekoa 9,6 milioi eurokoa izango da, eta egiteko epea 15 hilabetekoa.

BERRIA

2010/06/09

Durangok bihar inauguratuko du Kurutzesantu Museoa

Bihar izango da Durangon Kurutzesantu Museoaren inaugurazioa, hiru ekimenen inguruan garatuko den markoak: ostegunean, 19:30ean Jesús María González de Zarate EHUko katedradunaren "Kurutziaga Gurutzearen Ikonografia" liburuaren aurkezpen ekitaldia izango da; Iñaki Bazán EHUko irakasleak "Durangoko heretikoak: legenda eta historiaren artean" izenburupean eskainiko duen hitzaldia eta Kanthoriaren kontzertua ekainaren 13an, 20:00etan.

BERRIA

2010/06/08

José Luis Bilbaok argitu duenez, aldundiek ez dute Lópezen Gobernuaren kontrako botererik eragiten

José Luis Bilbao Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusiak argitu du diputazioek ez dutela Lópezen Gobernuaren kontrako botererik eragiten eta gaineratu duenez "bakoitza da bere Gobernu esparruaren eta eskumen esparruen arduraduna".

BERRIA

2010/06/08

Sabino Arana Fundazioak “Bake bila baikor. Erronka gaindigarria” mahaingurua antolatzen du gaur

Sabino Arana Fundazioak, bere Gogoeta eta Elkarrizketarako Mintzagunearen barruan, "Bake bila baikor" izenburuko mahaingurua antolatu du. Jardunaldia datorren asteartean, ekainaren 8an, egingo da Bilboko Euskalduna jauregian, 19:30etatik aurrera.

BERRIA

2010/06/08

Bi igogailuk Lutxana auzoa lotzea lortu dute

Metroko bideak gainditzen dituzten igogailu bik ahalbidetu izan dute Lutxana Erandio herrigunearekin lotzea. Garraio Partzuergoaren eta Erandioko Udalaren artean finantzatutako lanak iresgarritasuna eman dio gune honi. Auzoko gunea eta Jose Deuna aldea  metroak banatzen ditu eta tartean dituzte trenbideak eta oinezkoentzako bideak. Orain arte, auzo-lagunek plataforma luze honetatik ibili behar zuten edo eskailerak igo, toki batetik bestera joateko.

BERRIA

2010/06/07

Mendikosolobarrena urtegia udal erabilerarako egokitzeko lanak uztailean hasiko dira

Arrigorriagako Udalak uztailean bertan hasiko ditu Mendikosolobarrena urtegiko urak parkeak ureztatzeko eta kaleen garbiketarako erabili ahal izateko lanak. Lan hauek 81 eguneko gehienezko epean amaituko dira, Arrigorriagako 30 pertsonentzako lana izango da eta aurrekontua 760.000eurotan ezarri da, II. E Planaren  inbertsio bidez finantzatuko delarik.

BERRIA

2010/06/07

Airearen kalitateaz herritarrak sentsibilizatu eta informatzeko kanpaina, gaurtik Durangon

Aste Berdearen barruan, ekainaren 7tik 12ra arte, Durangoko Udalak kanpaina egingo du, Ezkurdi plazan, airearen kalitateaz eta mugikortasun iraunkorraz herritarrak sentsibilizatu eta informatzeko.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!