Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2010/05/21

Andra Mariko kiroldegiak bere ateak zabalduko ditu berriro larunbatean

Andra Mari auzoko kiroldegiak larunbat honetan, hilaren 22an, zabalduko ditu berriro bere ateak, bertako teilatua konpontzeko lanak amaitu eta gero. Kiroldegia zaharberritzeko lanak urtebete inguruz luzatu dira eta 560.000 euroko inbertsioa ekarri dute, Toki Inbertsiorako Estatu Funtsaren kontura.

BERRIA

2010/05/20

“EAJren poza agertu nahi dut PSE-EE alderdiak Bizkaia eta Castro arteko loturen gainekoa zuzendu duelako”

Andoni Ortuzar EAJren Bizkai Buru Batzarraren lehendakariak bere "poza" agertu du Euskal Sozialistak taldeak Eusko Legebiltzarrean Bizkaia eta Castro arteko trenbide loturaren inguruan zuen jarrera aldatu duelako.

BERRIA

2010/05/20

Arrigorriaga da un paso más adelante en la integración de los inmigrantes

El área municipal de Acción Social de Arrigorriaga ha editado una guía de recursos para ayudar a los inmigrantes en su integración en la localidad. El manual contiene información de los servicios que se presentan en el municipio en cuatro idiomas y se reparten en las dependencias locales.

BERRIA

2010/05/20

Imanol Landa Eusko Jaurlaritzarekin batzartuko da asteazkenean Gobela ibairako duen proiektu orokorrarekiko konpromisoa berrestea eskatzeko

Getxoko alkatea, Imanol Landa, datorren maiatzaren 26an batzartuko da Eusko Jaurlaritzarekin Gobela ibairako proiektu orokorrarekiko duen konpromisoa berretsi dezan eskatzeko. Hain zuzen ere, Landa Lurralde Plangintzako eta Uren sailburuorde Ignacio Achucarrorekin bilduko da.

BERRIA

2010/05/19

Santurtziko EAJ-PNVren esanetan, “prebentziorako diru laguntasunak epe barruan tramitatu ziren baina administrazio akatsa izan zen”

Aintzane Cordón Santurtziko Udalean Gizarte Ekintza eta Berdintasun zinegotziak argitu duenez, droga mendekotasuna prebenitzeko egitasmoetarako 2009 urteko diru laguntasunak "epe barruan tramitatu ziren arren, izan zen huts egite administratiboagatik aurkezpena epea amaitu eta egun bat beranduago egin zen".

BERRIA

2010/05/19

Trapagarango EAJ-PNV: “Egoitzarako urratsak gure ekimenari esker eman dira”

Trapagarango EAJ-PNVren udal taldea pozik dago herrirako egoitza egiteko eman diren urratsak direla eta. Azaldu dutenez, "gure ahaleginari esker" lortu izan da zerbitzuaren garapena.

BERRIA

2010/05/19

“Abadiño 2012” egitasmo politiko jeltzalea aurkeztu dute

Abadiñoko EAJ-PNVren udal taldeak "Abadiño 2012" egitasmo politikoa aurkeztu du, honen buru delarik Eneko Etxebarria 2011ko maiatzeko hauteskundeetarako EAJ-PNVren hautagaia dena. Egitasmo honek bederatzi ardatz nagusi ditu: etxebizitza, hezkuntza, osasuna, aparkalekuak eta trafikoa, besteak beste.

BERRIA

2010/05/19

Singapurrek Bilbori eman dio hirien ‘Nobel’ saria

Singapurrek berretsi egin du Lee Kuan Yew World City Prize izeneko saria BIlbori ematen zaiola, hau da, mundu mailan hirien 'Nobel' saritzat jotzen dena. Bere lehen edizioan eta hiriaren "eraldaketa integratu eta holistikoa" aldarrikatzeko, Ibon Areso Bilbo hiriak azken 15 urteotan bizi izan duen garapena ondo ezagutzen duen alkate ordea delarik, Singapurren dago egunotan epaimahaiaren ebazpenaren ondoko prentsa aurrekoa emateko. "Ohore handia da halako saria jasotzea, batez ere  Singapurren; asko dugu ikasteko berrikuntza arloan, orain dugun erronka hain zuzen".

BERRIA

2010/05/18

Azkuna: “Alhóndiga Bilbao bilbotarrena da beren aurrekontuekin egin delako”

Iñaki Azkuna Bilboko alkateak gaurkoan baieztatu duenez, Bilboko Alhóndiga berria "bilbotarrena da, beren aurrekontuekin egin delako". Azaldu duenez, "Ardura nagusia Udalarena izan da, 71 milioi euro inbertitu dituelako".

BERRIA

2010/05/18

Santurtziko Udalak PSEri argitu dionez “ez da egia” langabezi tasa apirilean handitu dela

Santurtziko Udalak baieztatu duenez, INEM erakundeak emaniko datuen arabera "ez da egia" langabezi tasa apirilean handitu dela. Halaber,  iragarri egin ditu udalerriko 550 langabeturi lan munduratzea ahalbidetzeko xedez martxan jarriko diren ekimen  ezberdinak.

BERRIA

2010/05/18

Güeñesek “Jar ezazu argazkia kalean” mundu ekimenean parte hartuko du

Gueñes herriko bizilagunek parte hartuko dute "Jar ezazu argazkia kalean" mundu mailako ekimenean. Eta horretarako aukera izango dute Sodupeko Herriko Plazan jarriko diren panelen bidez. 

BERRIA

2010/05/18

Ortuzar: “Euskadik egokitzapenak eta neurriak behar ditu, baina Euskadirako propioak eta egokiak”

Andoni Ortuzarrek, EAJ-PNVren BBBren lehendakariak, baieztatu duenez, oraingo egoera ekonomikoaren aurrean, "Euskadik egokitzapenak eta neurriak behar ditu, baina propioak eta EAEra egokituak".

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!