Prentsa Aretoa
Berriak
BERRIA
2010/05/11
Maruri-Jatabeko liburutegiak bere blog-a sortu du IKTak zerbitzu-kudeaketan aplikatzeko markoan
Maruri-Jatabeko udal liburutegiak bere blog propioa sortu du. IKTak zerbitzu-kudeaketan aplikatzeko marko barruan, kulturarako leiho gisa zabaltzen da, bereziki liburuak, irakurzaletasuna eta euskararen mundua zabaltzeko. Liburuzainak http://txelo-marur-jatabekoliburutegia.blogspot.com/ jarri du abian.
BERRIA
2010/05/11
Ana Otaduik etengabeko atzerapenak salatu ditu erantzun gabeko 250 alegazio erantzun gabe dituen HAPNren garapenean
Ana Otadui, Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkidea eta Elorrioko Udalean EAJ-PNVren bozeramaileak, Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren garapenean ematen ari diren etengabeko atzerapenak salatu ditu. Udal talde jeltzaleak Gobernu taldeari deitoratu ditu HAPNri aurkeztutako 250 alegaziori erantzuna eman ez izana.
BERRIA
2010/05/11
Muskizeko EAJ-PNVren udal taldeak uren sare kartografikoa egiteko “kontratazio akastuna” salatu du
Muskiz herriko EAJ-PNVren Udal Taldeak tokiko uren sarea kartografiatzeko lanak egiteko "kontratazio akastuna" salatu du. Borja Liaño bozeramaile jeltzaleak adierazi duenez, "hobekuntza gutxien eskaini duen enpresari eman zaio lan hau egiteko ardura".
BERRIA
2010/05/10
Basauriko talde jeltzaleak herri lanetan dagoen segurtasunik eza salatu du
Basauriko EAJ-PNVk udal Gobernu taldeak udalerrian garatzen ari diren herri lan batzuetako segurtasunaren inguruan mantentzen duen kontrolik eza salatu du "beste behin ere, ohituta gauden inprobisazio eta planifikaziorik ezaren fruitua da".
BERRIA
2010/05/10
Barakaldoko EAJ-PNVk Anaien parkearen inguruko kanpaina jarri du martxan
Barakaldoko EAJ-PNV taldeak martxan jarri duen kanpainaren bidez bizilagunek Anaien parkea zer nolakoa izatea nahi ote duten jakin nahi du. Horretarako, jeltzaleek hainbat ekimen antolatu dituzte eta Udaleko arduradunei jakinaraziko zaizkie, kontuan hartuak izan daitezen. Larunbatean bertan auzokideekiko topaketa ospatuko dute, beren ekarpen eta iradokizunak ezagutzeko.
BERRIA
2010/05/10
Sopelbusek gaurtik aurrera herrigunera zabaldu du bere ibilbidea
Sopelanako Sopelbus zerbitzua gaurkoan hasi da martxan, herrigunea hondartzekin lotzen duen ibilbide luzea egingo duelarik. Prezioa 0,50 eurokoa izango da aldiko bidaiarako eta 12 bidaietarako txartelak 5 euroko prezioa izango du.
BERRIA
2010/05/10
Trapagarango jeltzaleek herriko enparantza bati Ismael Fidalgoren izena ematea eskatu diote Udalari
Trapagarango EAJ-PNVren udal taldeak Udalari Ismael Fidalgo zendu berri den pintorea gogoratzeko, herriko enparantza bati bere izena ematea eskatu dio. Herriko artistaren lanaz eta pertsonaz esan da Ezkerralde eta Meatzaldeko paisaiak ondoen islatu dituenetakoa izan dela.
BERRIA
2010/05/07
José Luis Bilbao: “Guk eraiki behar dugu Bizkaia eta Euskadi”
Burukide bizkaitarrarekin batera Txorierriko Alderdikide Egunean José Luis Bilbao Ahaldun Nagusia izan da baita. Azken honek adierazi duenez, "Gobernua astebete darama Euskadi duela urte bete baino hobeto dagoela esanez baina hori ez da egia. Beraiek ere ez dute hori sinesten. Langabezi gehiago dugu. Zorra gehiago. Inbertsio gutxiago".
BERRIA
2010/05/07
Andoni Ortuzar: “Ez dezatela hogeitamar urteetako lana, hogeitamar hilabeteetan desagerrarazi”
Bizkai Buru Batzarraren presidente den Andoni Ortuzarrek gaur jendez gainezka zegoen eta Astrabuduan burutu den Txorierriko Alderdikide Egunean adierazi duenez, "guri dagokigu Bizkaia eta Euskadi aurrera ateratzea. Gure gainean dugu PP eta PSEren arteko paktua. Euskadin bakarrik balio duena. Zergaitik eta Espainia bat eta bakarra nahi dutelako. PP eta PSOEren lehentasuna ez dago hemen".
BERRIA
2010/05/07
“Metroak dituen konpromisoak lehenetsi behar dira, Bilbo Castrorekin lotu baino lehen”
"Lehenetsi beharrekoa, Metroarekiko konpromisoak betetzea da Bilbo eta Castro arteko trenbide lotuneari ekin baino lehenago". Iñaki Azkuna Bilboko alkateak gaur goizean adierazi duenez, azpiegitura alorrean egin beharreko "lehenengo gauza" da Metroaren 3. linea eta hori "ordaindu behar da", gero Errekalderako 4. lineari ekin ahal izateko. Amaitzeko gogoratu du "Galdakaorako 5. linea egiteko agindua dagoela".
BERRIA
2010/05/07
Bilboko alkateak Lópezek egoera okerraren aurrean bere buruarekiko erakusten duen atsegina gaitzetsi du
Iñaki Azkuna, Bilboko alkateak, Patxi Lópezek bere Gobernuaren lehen urtearen ondoren bere buruarekiko erakusten duen "atsegina" kritikatu du, batez ere egoera "bat ere ona" ez den garai honetan. Azkunak iragarri duenez, "egun batean arrakasta gertatzen den arren, hurrengo egunean porrota etor daiteke". Halaber, adierazi du bere alderdiak PSErekin batera adostu beharko duela Bizikidetza Egitasmoa, "PSE horretarako prest agertzen baldin bada", EAJren borondatea "oposizio lan arduratsua" egitea baita.
BERRIA
2010/05/07
Zamudioko auzokideek 8ko nota eman diote beren herriko bizitza kalitateari
Zamudioko auzo-lagunek 10etik 7,8 a eman diote Txorrierriko udalerrian daukaten bizitza kalitateari. Honakoa, Udalak telefono bidez egiteko agindu zuen inkestaren ondorioetako bat da. Horrekin batera, egiaztatu da hiru zamudiotarretatik bik uste dutela beren herriak onerako garapena bizi izan duela azken bi urteotan.


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












