Prentsa Aretoa
Berriak
BERRIA
2010/04/29
Sestaoko EAJ-PNVk alkateari eskatu dio gaigabetuen taldearekin bildu dadila Miguel Servet kaleari konponbiderik onena emate aldera
Sestaoko EAJ-PNVk José Luis Marcos Merino alkateari eskatu dio Miguel Servet kalean eskailera mekanikoak jartzearena hobeto pentsa dezala eta albait arinen Bizkaiko Pertsona Gaigabetuen Koordinadorarekin bildu dadila (Fekoor) izan daitekeen konponbiderik onena bilatze aldera. Elkarte honek Udala auzietara eramateko aukera aztertzen ari da, eskailera mekanikoa ez delakoan konponbiderik egokiena; bai ordea igogailuak instalatzea.
BERRIA
2010/04/28
BerriakAna Madariagak baieztatu duenez, Ezkerraldeko euskara “Patxi Lopezek ezagutzen ez duen errealitatea da”
Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak baieztatu duenez, Ezkerraldeko euskara "egunetik egunera bertan bizi garenok egiaztatzen dugun errealitatea da" Patxi Lopezek adierazitakoaren alderantzizkoa hain zuzen.
BERRIA
2010/04/28
Sestaok Aldundiak Kueto egitasmoan eginiko ahalegina eskertzen du
Sestaoko EAK-PNVren udal taldeak "gezurrezko eta asmo txarreko" jo ditu udal Gobernuak Kuetoko ur biltegiaren inguruan 141 etxebizitza babestu eta 207 aparkaleku egiteko egitasmoaren atzerapena Bizkaiko Foru Aldundiari egozteko egin diren kritikak.
BERRIA
2010/04/28
Lea Artibai eskualdeko kontserbagileak Berriatun elkartuko dira larunbatean
Lea Artibai eskualdeko kontserbagileak Berriatuko azokan elkartuko dira larunbatean. Hogeita hamar inguru izango dira Elexalde enparantzan jarriko direnak eta aukera emango die auzo-lagun eta bisitariei hainbat produktu eskuratzeko, besteak beste nekazal kontserbak, Idiazabal gazta, ogia, euskal pastela, patea. Azoka 10:00etatik 14:30etara egingo da.
BERRIA
2010/04/28
Gernikak gaur ospatuko du herriaren 644.urteurrena
Gernika herriak gaurkoan ospatuko du bere 644. urteurrena eta Gernikazarra elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu 19:30etik aurrera egingo direnak. Lehenengo eta behin, udalerri osoa zeharkatzeko ibilaldia egingo dute, Carta Puebla delakoa irakurri eta zapia jarriko diote Foru Plazan dagoen Don Tello fundatzailearen irudiari.
BERRIA
2010/04/27
Aldundiak suhiltzaile etxeen sarea eraberritu du Iurretako zentro berria abiarazita, orain arteko handiena
Bizkaiko Foru Aldundiko Suhiltzaile Foru Zerbitzuak Iurretako suhiltzaile etxe berriko lanak amaituta daude eta instalazio moderno berriak jadanik zahartuta geratuta zen eraikin zaharra ordezkatzera datoz. Azpiegitura berri hau abiarazitakoan Aldundiaren suhiltzaile etxerik handiena izango da gainerako zazpi suhiltzaile etxeren aldean eta Aldundiaren suhiltzaile etxeen sarea eraberritzeko helburuari erantzutera dator, Bizkaiko Lurralde Historikoan gerta daitezkeen ezbeharretan ahalik eta seguruen, eraginkorren eta azkarren erantzuteko gai izan daitezen.
BERRIA
2010/04/27
Durangok gaurkoan inauguratuko ditu igeritoki berriak eta Landako Kirolgunea II gimnasioa
Azkenean heldu da eguna, Durangoko bizilagunek gaurkoan inauguratuko dituzte igeritoki berriak eta Landako Kirolgunea II gimnasioa, zazpi ontzi eta kirol anitzetarako aretoak bateratzen dituen kirol gune handia hiru solairuko eraikinean eta 7422 metro koadrotan. Inaugurazio ekitaldia 19:00etan hasiko da.
BERRIA
2010/04/27
Santurtzik ideia bat negozio bihurtzen irakatsi nahi du
Santurtziko Udalak ireki du jadanik Negozio Berriak Martxan Jartzeko IX. Ikastaroa eta bertan parte hartzerik izango dute enpresa ideia duten hamabost pertsonek, nagusiki udalerrian bizi direnak edo negozioa Santurtzin ezarri nahi dutenak.
BERRIA
2010/04/26
Galdakaok Bizkaibus Elexaldera eraman dezake auzo honetan mugikortasuna hobetzeko
Galdakaoko Udalaren aburuz, Bizkaibus linea batzuk Elexalderaino eraman daitezke auzo honetako komunikabideak hobetzeko, kontuan izanik bertan daudela ikastetxeak, kirol instalazioak eta ostalaritza zerbitzuak. "Bizkaiko Foru Aldundiak aurreratu duenez litekeena da hau lortzea eta baieztapena baino ez zaigu falta", azaldu du gaurkoan Ibon Garate Herrilan eta Zerbitzu gaietarako zinegotziak.
BERRIA
2010/04/26
Belokik salatu duenez Sustapen ministerioak “arduragabeki” jardun du Basauriko trenbide gunea erabiltzeko eskariari erantzuteko orduan
Jose Ramón Beloki Diputatuen Kongresuko Sustapen Batzordean EAJ-PNVren bozeramailea denak gaurkoan salatu du Sustapen ministerioak "lan handiak" egiteari ekiten diola eta "guztiz arduragabe" jarduten du Basauriko Pozokoetxe gunea behin behineko aparkalekua egiteko erabiltzeko baimenari erantzuteko orduan.
BERRIA
2010/04/26
Barakaldoko EAJ-PNVk Udalari eskatu dio ez dezan gehiago atzeratu EELZ zerbitzuko erabiltzaileen etxeetan ke-detektagailuak instalatzea
Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldeak toki gobernuko arduradunei eskatu die ez dezatela gehiago atzeratu Etxez Etxeko Laguntasun Zerbitzuko erabiltzaileen etxeetan ke-detektagailuak instalatzeko egitasmoa.
BERRIA
2010/04/26
Jorge Oteizak Gernikako bonbardaketari buruz egindako lanen erakusketa, Euskal Herri Museoan
Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako diputatuak, Xabier Sáenz de Gorbea historialari eta arte-kritikariarekin batera, "Jorge Oteizaren Gernika" erakusketa aurkeztu du gaur Foru Jauregiko Prentsa Aretoan. Egun horretatik 2010eko uztailaren 25era arte egongo da zabalik erakusketa.


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












