Prentsa Aretoa
Berriak
BERRIA
2010/04/15
Ortuzarrek Bizikidetza Demokratikorako Plana mendekurako edo ikastetxeetan ideologia zabaltzeko tresna gisa ez erabiltzea eskatu du
Andoni Ortuzar EAJren BBBren lehendakariak Bizikidetza Demokratikorako eta Bortxakeria deslegitimatzeko Plana “mendekurako arma” gisa edo ikastetxeetan ideologia zehatz bat zabaltzeko tresna gisa ez erabiltzea eskatu du. Zentzu honetan azpimarratu duenez Planaren “funtsezko helburua” ez da biktimei kalte ordaina ematea.“hori beste era batean egin daitekeelako”, baizik eta neska-mutilak heztea bortxakeriarik erabil ez dezaten.
BERRIA
2010/04/15
EAJ-PNVk Eusko Jaurlaritzari pertsona nagusien etxebizitzak egokitzeko “egitasmo autonomikoa” egitea eskatu dio
Euzko Abertzaleak Legebiltzar taldeak gaurkoan aurkeztu duen proposamenaren bidez EAJ-PNVk Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio "adineko pertsonen etxebizitzak egokitzeko egitasmo autonomikoa" egin dezala, egokitzapenaren gastua ordaintzerik ez duten adinekoentzako diru laguntasunak ahalbidetzeko eta horrela beren etxeetan bizitzen jarraitzerik izan dezaten.
BERRIA
2010/04/14
Galdakaoko Udalak, Aldundiak eta Bilbo Bizkaia Kutxak Behargintza mantentzeko hitzarmena izenpetu dute
Galdakaoko Udalak hitzarmena izenpetu berri du Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Bilbo Bizkaia Kutxarekin Behargintza Toki Enplegu eta Garapenerako zentroaren funtzionamendua ahalbidetuko duena.
BERRIA
2010/04/14
1000 baino gehiago dira Guggenheim Urdaibai egitasmoaren alde GuBai plataformarekiko atxikimendua izenpetu dutenak
Mila bat pertsona baino gehiago atxiki dira Guggenheim Urdaibairen aldeko plataforman. GuBai Guggenheim Urdaibai izeneko taldea iragan den martxoaren 25an eratu zen egitasmo kulturalari babesa emateko xedez. Taldearen bozeramaileek aditzera eman dutenez, atxikimenduen artean gizarte sektore guztietako pertsonak dira: artistak, unibertsitateko irakasleak, kirolariak, ikasleak, osagileak,ingeniariak, profesional askeak, autonomoak eta erretiratuak.
BERRIA
2010/04/14
Del Campok salatu duenez, “Barakaldoko PSE Aldundiak egingo duen bidegorriaren ardura bereganatzen saiatu da”
Barakaldoko EAJren udal taldeak salatu duenez, PSE-EEren Gobernu taldeak bere esku hartu nahi du herria ezkerraldeko bidegorriekin batera lotzeko egingo den bidegorriaren eraikuntza "eta hau Bizkaiko Foru Aldundiaren ardurako lana da".
BERRIA
2010/04/14
Enkarterrietako EAJk alegazioak aurkeztu dizkio Eusko Jaurlaritzaren Herrialdeko Plan Partzialari
Enkarterrietako EAJren ordezkariek hainbat alegazio aurkeztu dizkiote Eusko Jaurlaritzak iragan den urriaren 15ean onartu zuen Herrialdeko Plan Partzialari. "Gure ekarpenen bidez, Plan Partzialak Enkarterrietako bizilagunen bizitza kalitatea hobetu ahal du eta horrela urratsak eman daitezke eskualdearen ongizatean eta aurrerapenean" adierazi dute jeltzaleek.
BERRIA
2010/04/14
Durangok Berdintasun Plana aurkeztu du
Durangoko Udalak jakinarazi du hemendik gutxira udalerrirako prestatu den Berdintasun Plana aurkeztuko dela. Plana garatzeko, Udaleko Berdintasunerako sailak Eusko Jaurlaritzaren IV. Planaren egitura jarraitu du -batez ere, lau ardatz- eta indarrean jartzeari dagokionez zortzi jarduera esparru garatu dira: serbitzu orokorrak, euskara eta kultura, kirola, hezkuntza, enplegua, gizarteratzea, osasuna eta hirigintza, garraio publikoa eta ingurumena.
BERRIA
2010/04/13
Irakasleak eta hezitzaileak gatazkei aurre egiten Astrabuduan
Joseba Goikouria Zarraga, Erandioko alkateak, eta Josebiñe Aranaga Etxebarria, Hezkuntza gaietarako zinegotzi arduraduna, gaurkoan elkartu dira Astrabuduako BHIn “Gatazkei nola aurre egin?” egitasmo hezitzaile berriaren bigarren aldiari hasiera emateko. Egitasmoaren bigarren aldian ikastetxeetako irakasleei baliabideak emango zaizkie gazteen heziketa bizikidetza eta gatazka konponketa esparruan garatzerik izan dezaten.
BERRIA
2010/04/13
Udalak 650 santurtziarren lan merkaturatzea ahalbidetuko du
Ricardo Ituarte Santurtziko alkateak bere kezka azaldu du udalerrian langabezi tasaren hazkundearen aurrean. Lehen agintariak adierazi duenez, "ahalegin guztiak gutxi dira une hauetako kezkarik nagusienari irtenbidea emateko", horren gain urtean zehar gauzatuko diren jardueren berri eman du eta "bultzada garrantzitsua" suposatuko dutenak, 650 santurtziar lanpostua eskuratzerik izango dutelako, neurri hauei esker.
BERRIA
2010/04/13
Urdaibaiko Biosfera Erreserba hartuko da oinarritzat Euskadiko geodibertsitatearen estrategia diseinatzeko
Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen eta Nekazaritza sailek parte hartuko dute Euskadiko geodibertsitateari buruzko lehenengo jardunaldi hauetan, honako hauekin batera: Araba eta Gipuzkoako aldundiak, Eusko Jaurlaritza, Colegio de Geólogos, eta Aranzadi Zientzia Elkartea. Jardunaldiak maiatzaren 12 eta 14a bitartean izango dira, Bilboko Euskalduna Jauregian.
BERRIA
2010/04/13
Erandioztarrek mediku kontsultategi berria estreinatu dute Goikoan
Erandioztarrek Goikoan mediku kontsultategi berria estreinatu dute. Atzotik, herritarrek osasun zerbitzua eraikin berrian dute. Atzean geratu dira udaletxe zaharrean ziren hezetasun arazoak eta leku epelagoa izango dute erabilgarri gaurtik aurrera.
BERRIA
2010/04/12
Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldeak Bozeramaileen Bilkura eskatu du eguneko zentroen kudeatzea argitzeko
Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldeak, oposizioko taldeen babesarekin, Bozeramaileen Bilkura egiteko eskari ofiziala aurkeztu du Tontxu Rodríguez Barakaldoko alkateak argi dezala udalerriko eguneko zentroen kudeaketa.


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












