Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2010/03/30

Balmasedako Udalak 107 lanpostu sortuko ditu

Balmasedako Udalak enplegua bultzatu nahi du eta 107 lanpostu sortuko ditu egitarau ezberdin batzuen bitartez. Ekimen hau martxan jartzeko, Udalak 826.200 euroko diru laguntasuna eskatuko dio INEM erakundeari.

BERRIA

2010/03/29

Urduñako Udalak %100ean lagunduko ditu ziklogenesi leherkorrak eragindako kalteengatiko lan baimenak

Urduñako Udalak %100ean lagunduko ditu otsailaren 27an ziklogenesi leherkorrak kaltetutako eraikinetarako eraikitzeko baimenak. Gertakari honek 895.979 euroko kalteak eragin zituen udalerrian.

BERRIA

2010/03/29

Ortuzar: “PP eta PSE arteko ezbaia hitzartutako antzerkia da, beren arteko akordioa sendoa baita”

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak baieztatu duenez PP eta PSEalderdiaren artean Estatuko Gobernuak ETArekin negoziatzearen inguruan mantentzen dituzten ezbaiak "itxurakoak" dira eta "hitzartuta" daude, bien arteko hitzarmena "oso sendoa" delako.

BERRIA

2010/03/28

Ortuzar: “Zapatero maldan behera doan Gobernua zuzentzen du. Zurbano ezereztu du eta inork ez du beragan konfiantzarik”

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak gaur goizean esan du José Luis Rodríguez Zapaterok "maldan beheran doan Gobernua" zuzentzen duela, "Zurbano ezerezean utzi du eta inork ez du beragan konfiantzarik". Ortuzarrek berba hauek erabili ditu Iñaki Azkuna, José Luis Bilbao eta Ana Madariaga EAJ-PNVk hurrenez hurren Bilboko alkatetzarako, Bizkaiko Aldundi Nagusirako eta Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakarirako aukeratu dituen hautagaiak aurkezteko ekitaldian.

BERRIA

2010/03/26

Andoni Ortuzar: “Udalak eta auzokideek ez dituzte Sestaoko Casa del Puebloko plater apurtuak ordaindu behar”

Andoni Ortuzar EAJren BBBren lehendakariak eta Sestaoko udalerriko zortzi zinegotzi jeltzaleek gaurkoan salatu dute Marcos Merino sozialistak zuzentzen duen Udalak bizi duen gelditze egoera. Eta ez dira hitz soiletara mugatu. "Udalak eta auzokideek ez dituzte Sestaoko Casa del Puebloko plater apurtuak ordaindu behar" esan du Ortuzarren. Sestaoko EAJren udal taldeak 40 neurriz osatutako proposamena aurkeztu dute legegintzaldia amaitu arte, Udalaren egiazko egonkortasuna bermatze aldera.

BERRIA

2010/03/25

Txorierriko EAJren alkate eta zinegotziek beren intereseko gaiak aztertu dituzte Lezaman

Txorierriko EAJko alkate eta zinegotziek gaur goizean Lezaman izan dute lan bilera  Bizkaiko eskualde honetako herrien intereseko gaien inguruan aurrerako pausuak emate aldera. Topaketan izan da Andoni Ortuzar Bizkai Buru Batzarraren lehendakaria. Une honetan EAJren uri erakundeek egiaztatu egin dituzte 2011ko hauteskundeetan alkatetzarako hautagaiak izango direnak, hau da: Joseba Goikouria (Erandio), Lander Aiarza (Derio), Alaitz Etxeandia (Lezama), Sorkunde Aiarza (Zamudio), Vicente Arteagoitia (Loiu) eta Gorka Carro (Sondika).

BERRIA

2010/03/25

Getxoko Gobernu Batzordeak onartu egin du Getxo Antzokia egitasmoaren bigarren fasean San Nikolasen azpian aparkalekua eraikitzea

Getxoko Gobernu Batzordeak onartu berri du Getxo Antzokia egiteko egitasmoaren bigarren aldia, Algortako Nikolas Deuna Enparantza azpian lurrazpiko aparkalekua eraikitzekoa dena hain zuzen. Aldi honetan 105 aparkaleku eraikiko dira egoiliarrentzat eta gainerako beste aparkaleku bat Getxo Antzokiarekin lotuko dena ikuskizunak muntatzeko eta desmuntatzeko lana errazteko.

BERRIA

2010/03/25

Barakaldoko EAJk salatu duenez PSEk ez die bere ekimenei erantzuten eta eztabaidatik kanpo utzi du

Barakaldoko EAJk salatu egin du PSE-EE alderdiak zuzentzen duen gobernu taldearen jarrera. Azaldu duenez  "ez diete erantzunik eman" udal osoko bilkuran aurkezten diren ekimenei, "erruak besteei leporatzen dizkiete" eta "beren jarrerak prentsaren bidez azaltzen dituzte, auzokideak eta gainerako alderdi politikoak eztabaida demokratikotik baztertzeko".

BERRIA

2010/03/25

Epaiak Etxebarriako udaleko alkatea, zinegotzia eta teknikaria ustezko prebarikazio delitutik errugabe jo ditu

Bilboko Zigor Arloko 4. Epaitegiak ustezko hirigintza prebarikazio delitutik  errugabe jo ditu Etxebarria Bizkaiko alkate den Karmelo Gisasola jeltzalea, Jesus Mari Iriondo EAJ-PNVren zinegotzia, udal arkitektoa eta aurreko alkatea izan zen eta  zendutako Iñaki Sodupe. Prozesu hau 1997 urtean sortu zen eta HBren zinegotziek udal Gobernuaren kontra aurkeztu zuten salaketarekin. Salaketaren zioa izan zen Udalak orduko zinegotzi baten senarrari baimena eman ziola nekazal eta abeltzaintza ustiategi bati lotutako etxebizitza eraikitzeko baimena.

BERRIA

2010/03/24

GuBai sortu da, Urdaibaiko Guggenheim egitasmoa babesteko herri plataforma

Kultura eta gizarte munduko ordezkariek eta hainbat tokitako hiritarrek bultzatu eta sustatu dute GuBai, Urdaibaiko Guggenheim egitasmoari babesa emateko plataforma. Egunetik egunera aldeko gehiago dago eskualderako ekipamendu kulturala eta  motorea izango den egitasmo honen inguruan.

BERRIA

2010/03/24

Athletic-eko jokalariak Galdakaoko ikastetxeetan euskararen erabilera bultzatzeko

Athletic-eko hainbat jokalarik hasiera eman diote Galdakao herrian  udaleko Euskara zerbitzuak eskolako umeen artean euskararen erabilera bultzatzeko abian jarri duen ekimenari. Gorka Iraizoz, Koikili, Mikel San Jose eta Iñigo Diaz de Cerio izan dira Lehen Hezkuntzako eskola umeekin, telebistan ikustera ohituta dauden neska mutilek hurbiletik ezagutzerik izan dezaten eta beren bizipenak euskaraz azalduta entzun ditzaten.

BERRIA

2010/03/24

TXORIERRI: Aberri Egunaren bezperan Txorierriko abertzaleak Bizkargira igoko dira.

Apirilaren 3an Txorierriko, Morgako eta Zornotzako abertzaleak Bizkargira igoko dira. 12:00ean lotu dira mendi tontorrean Ikurriñaren igoera egiteko.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!