Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2010/03/02

Ortuzar larunbatean jelkide zaharrenekin burutuko den ekitaldian izango da

Basauriko EAJk datorren larunbatean "Alderdikide Eguna" ospatuko du. Bertan, jelkide zaharrenekin omenaldi bat eskainiko zaie eta Bizkaia Buru Batzarraren presidenteren Andoni Ortuzarrek parte hartuko du.

Ekitaldia goizeko hamar eta erdietan Pozokoetxeko elizan egingo den meza batekin hasiko da. Ondoren, 12:00etan, Solobarriako plazan, ekitaldi politikoa burutuko da Andoni Ortuzarren partehartzearekin.

BERRIA

2010/03/02

Barakaldoko EAJren udal taldeak salatu duenez UKFaren inguruan egiten ari den “kudeatze lan ezin okerragoak” hiritarrak kaltetzen ditu

Amaia del Campo, Barakaldoko EAJren Udal Taldearen bozeramaileak salatu duenez  Udal Kirol Institutuan egiten den kudeatze lan eskasak auzokideak kaltetzen ditu; halaber, onartezin jo du sozialistak hiritarren dirua xahutzeko duten era.

BERRIA

2010/03/01

Urduñako Udalak informazio bulegoa ireki du ziklogenesi leherkorrak eragindako kaltetuei laguntasuna emateko

Urduñako Udalak informazio bulegoa ireki du gaur asteburuko ziklogenesi leherkorrak eragindako kaltetuei informazioa emate aldera. Udala, orduko 228kmko abiadura hartu zuten eta Landatas auzoko hainbat etxebizitza desalojatzera behartu zuten haizeek eragindako kalteak neurtzen ari da.

BERRIA

2010/03/01

Sopelanako Udalak Urkoko kirol-gunea handitu eta haurreskolako matrikulazio epea luzatu du

Sopelanako Udalak 556.000 euro erabili ditu Urkoko kirol-gunea harrera, aldagela eta pista berrien bidez hobetu ditu. Horrez gain, Sopelanako haurreskolak matrikulazio epe berria ireki du toki guztien %60a bete arte.

BERRIA

2010/02/27

Erandiok Eusko Jaurlaritzari eta URA erakundeari berretsi die Astrabuduako hezegunea hobetzeko egin dien eskaria

Erandioko Udaleko Osoko Bilkurak aho batez onartu du EAJ-PNVk aurkeztu duen mozioa. Proposamen honen bidez Eusko Jaurlaritzari eta Uraren Euskal Agentziari eskatuko zaie Astrabuduako hezegunearen inguruko lurzoruan uholdeak ekiditeko berehalako ekimena martxan jar dezaten. Gobernu talde jeltzalearen eskakizunaren helburu nagusia da Astrabudua herrian gertatzen diren uholdeekin amaitzea. Horrela ba, Udondoren ubidea  eta hezegunea eraberritzea eta urari bidea eragozten dion eta Dow Chemical fabrikakoa zen uharka kentzea eskatu dute.

BERRIA

2010/02/26

Inauguratua izan da Bermeoko Egoitzalai nagusientzako egoitza berria

Bermeotarrek, atzotik bertatik daukate nagusientzako egoitza berria, Egoitzalai izenarekin 62 plaza eskaintzen dituena. Inauguratzeko ekitaldian izan ziren Xabier Legarreta, Bermeoko alkatea; Juan Mari Aburto, Gizarte Ekintza diputatua; eta udal eta instituzio ezberdinetako ordezkariak.

BERRIA

2010/02/26

Izurtzako EAJren udal taldeak HAPNren kontrataziorako pleguak egiteko orduan prozesu parte hartzailerik eza salatu du

Oskar Zarrabeitia Izurtzako EAJren udal taldearen bozeramaileak Hiri Antolamendurako Plan Nagusia kontratatzeko pleguak egiterako orduan prozesu parte hartzailerik eza alatu du. Udal Batzako talde jeltzaleak kritikatu duenez "agiria aztertzen eta ekarpenak aurkezten egin dugun lanaren ostean, ez dira kontuan hartu eta tarteko batzordeari dagokion gardentasunez ere ez dira aztertu".

BERRIA

2010/02/25

Galdakaoko Udalak salatu duenez Garraio sailak uko egin dio Metroaren inguruan informazio batzarra egiteko eskariari

Joseba Escribano Galdakaoko alkateak Ernesto Gasco Eusko Jaurlaritzaren Garraio sailburuordearekiko informazio batzarra eskatu du. Escribanok Eusko Jaurlaritzaren ordezkariari erakutsi nahi dio herrira 2016 urtean metroa ekartzeko lanen gaineko albisterik ezak sortarazten duen kezka.

BERRIA

2010/02/24

Astrabuduako osasun zentro berriak astelehenean zabalduko ditu ateak

Astrabuduako osasun zentro berriak ateak zabalduko ditu astelehenean, martxoak 1, Erandioko auzo honetako 15.000 biztanleei osasun arreta eskaintzeko. Zentroa martxan jartzeko, 1,4 milioi euroko inbertsioa behar izan da.

BERRIA

2010/02/24

Andoni Ortuzarren esanetan Euskadik Europako espainiar presidentzian “parte hartze eskasa du” eta “zuzeneko presentzia” ahalbidetzea eskatu du

Andoni Ortuzar BBBren lehendakaria eta EAJ-PNVren legebiltzarkideak aditzera eman duenez "konforme dago" Bruselako bulegoaren norabidearekin "hasieratik egindako lanari jarraipena eman zaiolako"; halaber, Marta Marín ordezkari izendatzearekin ere adostasuna erakutsi du "guztiz alderdikoiak eta politikoak diren beste ordezkaritzak ez bezalako profila duelako". Ortuzarrek Exekutiboaren egutegia "urritzat" jo du espainiar presidentziaren ekimen mapan "hutsune handia dagoelako iparraldeari dagokionez".

BERRIA

2010/02/23

Bizkaiko Foru Aldundiak kultur ekitaldietarako laguntzak eskatzeko epea ireki die 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten herriei

Bizkaiko Foru Aldundiak kultur jardunaldietarako laguntza ekonomikoak eskatzeko epea ireki du 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten herrientzat.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!