Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2010/03/14

Ortuzar: “PSE eta PPren arteko akordioak 137.000 euskaldun langabetu ekarri ditu”

EAJren Bizkai Buru Batzarraren presidente den Andoni Ortuzarrek gaur Txurdinagako Europa Parkean egin dituen adierazpenetan adierazi duenez, "larunbatean José Luis Rodriguez Zapatero eta Mariano Rajoy pozik agertu ziren Euskadin dagoen akordioarekin. Akordio hau agian Espainiar estatuan poztasuna eskaintzen duen akordioa izango da baina Euskadin, batetik, errebantxa, mendekua eta kontu kitatzeak utzi ditu eta, bestetik, 137.000 euskaldun langabetu gehiago. 137.000 langabetu eta lehendakaria bere 11 sailburuekin, izan ere, horiek ere lan egin gabe baitaude. Gaur egunekoa, ekonomi arloan, guztiz geldirik dagoen Gobernua da".

BERRIA

2010/03/12

Ortuzar: “Kanpo ekintza hutsaren hurrengoa da Eusko Jaurlaritzarentzat”

Andoni Ortuzar BBBren lehendakaria eta Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak jeltzaleei Eusko Jaurlaritzak egiten duen kanpo politikarekiko sortu zaien kezka azaldu du gaur goizean Legebiltzarreko agerraldian.

BERRIA

2010/03/12

El batzoki de Gernika reabre sus puertas moderno y polivalente

El batzoki de Gernika ha reabierto sus puertas este viernes con un acto en que han estado presentes el presidente del Bizkai Buru Batzar, Andoni Ortuzar; los burukides del BBB, Xabier Sagredo y Unai Rementeria; y representantes municipales.

BERRIA

2010/03/11

Fadurako udal kiroldegiko ekipamenduen berriztatzea azken fasean sartu da

Fadurako udal kiroldegiko instalazioak zaharberritzeko, Udalak, 2008ko ekaineko uholdeek utzitako kalteen ondotik abiatutako plana azken fasean sartu da eta aurtengo lehen seihilekoan amaitzea aurreikusita dago. Lan horiek 2008ko bigarren seihilekoan hasi ziren eta 7 milioi euro inguruko inbertsioa ekarri dute. Diru-kopuru honen %90 Bizkaiko Foru Aldundiak emango du.

BERRIA

2010/03/11

Getxon 3.000 tona hondakin gutxiago batu ziren iaz krisia dela eta

Getxon iaz sortutako hondakin kopurua, 32.600 tona inguru, asko gutxitu zen krisi ekonomikoaren eraginez, 2008an baino 3.000 tona gutxiago jaso baitziren. Ingurumen udal arloak birziklapenerako gaikako material-bilketari buruz kaleratutako balantzean jasotzen denez, pasa den urteari dagokion kopurutik, 25.500 tona pasatxo hondakin ez ziren birziklatzekoak. Birziklatutako material kopurua, berriz, -besteak beste, paper, beira, ontziki, pila, aparailu elektriko-, 7 mila tonatik gorakoa izan da, aurreko ekitaldikoaren antzeko kopurua, alegia, soilik %0,36ko igoera izan baitu.

BERRIA

2010/03/10

Barakaldoko EAJk eskatu du Inguralde egitasmoan prestatuak izan diren emakumeek lan egin dezaten Barakabus herri garraioan

Barakaldoko EAJren udal taldeak osoko bilkuran aurkeztuko du Inguraldek prestatutako sei emakume gidariri babesa emateko ekimena. Honen bidez, Barakabus zerbitzua emango duen enpresari eskatuko diote emakume hauek udal zerbitzurako  kontrata ditzan.

BERRIA

2010/03/10

Ugaok euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa onartu du

Ugao herriak ekimen biziz jardungo du datozen bi urteotan, euskararen erabilera bultzatzeko eta normalizatzeko lanean. Udalak helburu horretarako onartu du Euskara sustatzeko eta erabiltzeko Plan Nagusi berria. Helburu nagusia da euskararen erabilera bultzatzea esparru pertsonal, sozial eta ofizialean.

BERRIA

2010/03/10

BFAk 600.000 euro erabiliko ditu 15.000 biztanletik beherako herrietan kirol instalazioak berriztatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Batzordeak adostu berri du 600.000 euroko kopurua erabiltzea 15.000 biztanletik beherako herrietan kirol azpiegiturak berriztatzeko edo eraberritzeko. Horretarako, Herrialdeko Udal eta Udal Erakunde Autonomoentzat zuzendutako diru laguntasunak arautzen dituen Dekretua onartu du. 2010 urterako egitasmo honen bidez, gutxienez 12 udalerrik jaso ahal izango dituzte diru laguntasunak.

BERRIA

2010/03/10

Arrigorriagako Mendikosolobarrena urtegiko urek udal erabilera izango dute udatik aurrera

Arrigorriagako Mendikosolobarrena parkeko urtegiko urek udal erabilera izango dute eta besteak beste kaleak ureztatzeko eta garbitzeko erabiliko dira udatik aurrera. Egitasmo hau errealitate bilakatzeko lanak ekainaren 1ean hasiko dira eta abuztuan amaituko dira, udalerriko 30 biztanlerentzako lana izango da eta aurrekontua 760.000 eurokoa izango da. Hau E Egitasmo barruko enplegu eta toki jasangarritasunerako Inbertsio Fondoen kontura egingo da.

BERRIA

2010/03/09

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Erandioko Udalaren arteko akordioak segurtasuna hobetuko du Lutxanako errepidean

Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Batzordeak onartu berri du foru erakundeak eta Erandioko Udalak izenpetuko duten lankidetza hitzarmena, Erandio udalerriko Lutxana auzoan BI-735 eta BI-711 errepideak lotzen diren gunean bide segurtasuna hobetzeko.

BERRIA

2010/03/09

Lekeitioko Udalak 800.000 euroko inbertsioa egingo du Aldirietako aparkalekua egiteko

Lekeitioko Udalak 800.000 euro inguru inbertituko ditu saihesbideko errotondan aldirietako aparkalekua egiteko. E Planak udalerriari ematen dion aurrekontua dela bide, Udalak egitasmoa egingo du Gernikatik hirigunera sartzeko errotondaren inguruan dituen hiru orube egokitzeko eta lana hau plataforma bakar batean egingo du. Lan hauen bidez, lana emango zaie 46 pertsonari.

BERRIA

2010/03/09

Abadiñoko EAJren udal taldeak Udalak irudi eta publizitatean egiten duen “gehiegizko gastua” salatu du

Abadiñoko EAJren udal taldeak "lotsagarri" jo du José Luis Navarro buru den Udalak 6.000 euroko kopurua erabili izana krisiaren kontra antolatutako egun erdiko jardunaldian. Aditzera eman dutenez "irudi eta publizitate arloko gehiegizko gastuetan" sartu da Talde Independenteko alkatea.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!