Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2010/02/23

Ortuellak alokatzeko 52 aparkaleku eskainiko ditu Otxartaga egoitzan

Ortuellako Udalak 52 aparkaleku hartu ditu Otxartaga auzoan dagoen egoitza berrian. Oskar Martínez herriko alkateak azaldu duenez "era honetan, udal gobernuak bere auzokideek azaldutako kezkei erantzuten die".

BERRIA

2010/02/23

Gordexolak eta Zallak tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei laguntasuna emateko protokoloaren gaineko informazio orria egin dute

Gordexola eta Zallako udalek informazio orria atera dute herri biotako gobernu taldeek duela urte bete tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei laguntasuna emateko izenpetu zuten protokoloaren gaineko informazioa emateko. Osakidetza, Ertzaintza eta Enkarterrietako Mankomunitatearekin batera, udal korporazioek akordioa izenpetu zuten tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei arreta emateko  protokolo bateratua ezartzeko eta hiru hilabetera egiten den jarraipen batzordea eratzeko.

BERRIA

2010/02/17

Lezamako udalak udalerriko auzokideek adierazitako beharrizanei erantzun die

Lezamako Udalak ezagun ditu jadanik Lezama udalerriko kezka, kexa eta iritziak, 2009 urte osoan udalerriko auzokideekin auzoz auzo  eta herri osoa hartu harte egin izan  dituen bilerei esker.

BERRIA

2010/02/16

Txorierriko alkateek Loiuko aireportuaren ondoko herrietako udaletxeekiko lankidetza sistema eskatzen dute

Gorka Carro Bizkaiko Sondika udalerriko alkatea EAJ-PNVren  Euzko Abertzaleak taldeak eginiko eskariari erantzuteko izan da gaur goizean Airezko Nabigazioaren gaineko Legearen erreforma aztertzen ari den Diputatuen Kongresuko Sustapen Batzordean.

BERRIA

2010/02/16

Ortuzar: “Ezker abertzaleak azaldu behar du zer egingo duen bortxakeria ekiditeko”

EAJren BBBren presidente den Andoni Ortuzarrek gaur Onda Cero irratsaioan egin dioten elkarrizketan ezker abertzalearen adierazpenari buruz azaldu duenez, "adierazpen hau, teorikoki, bide egokian doa. Baina ez da mota honetako iragarkiak entzuten ditugun lehen aldian. Gogora dezagun 1999. urteko deklarazioa edo-eta Andoetako adierazpena. Hauek guztiak ezerezean gelditu ziren".

BERRIA

2010/02/13

Pintura gorria jaurtiz eraso dute Igorreko batzokiaren fatxada

Bart, joan den goizaldean, zenbait pertsonak Igorreko batzokia eraso dute. Ezezagunek pintura gorria jaurti dute fatxadaren eta pertsianen kontra, eta zenbait pintada egin dituzte.

BERRIA

2010/02/11

BBBk Jose Luis Bilbao, Iñaki Azkuna eta Ana Madariaga proposatuko ditu 2011ko udal eta foru hauteskundeei begira

EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarrak Ahaldun Nagusia eta Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakaria  izatek hautagaiak aukeratzeko barne hauteskunde prozesua deitu du. Halaber, Bilboko Batzar Artekoak ere egin du Bizkaiko hiriburuko Uri Erakundeei zuzendutako proposamena. Proposatzen diren izenak hauek dira: José Luis Bilbao, Ahaldun Nagusi izateko hautagaia; Iñaki Azkuna, Bilboko alkate izateko hautagaia; eta Ana Madariaga, Bizkaiko Batzar Nagusietako Burua izateko hautagaia.

BERRIA

2010/02/10

Santurtziko udala Haurreskolak partzuergoan atxikita, bost aldiz biderkatuko ditu 0-2 urtekoentzako plazak

Santurtziko Udalak iragan den azaroan iragarri duenez, Haurreskolak partzuergo barruan atxikita dago jadanik, Atxikimendu hau 0 eta 2 urte bitarteko umeentzako plazak sustatzeko udal egitasmoaren markoan egin da eta bost aldiz biderkatuko dira une honetan aldi honetarako eskaintzen diren tokiak. Horrela ba, gaur egungo 39 plazetatik 200 plaza izatera helduko dira urte beteko epean.   

BERRIA

2010/02/10

Iberdrolak eta Bizkaiko Foru Aldundiak auto elektrikoaren elikadura sistema garatzeko protokoloa izenpetu dute

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Iberdrolak lankidetza akordioa izenpetu berri dute  Boroako AIC zentro teknologikoan auto elektrikoa  elikatzeko eta " gasolindegi" sarea egokitzeko  lana bultzatze aldera. Mercedes eta Toyota moduko enpresa handiek Boroako zentroan ikertzea eta teknologia garatzea lortu ondoren, oraingo honetan  egitasmo honetako beste zutabearen txanda da, hau da, auto ekologikoari energia emango dieten  eragileak tartean sartzea. Zirkulua ia itxita dago eta arrakastarako bermea diren atal irmoek osatzen dute.

BERRIA

2010/02/09

Bizkaiko Foru Aldundiak Medicos del Mundo eta UNICEF erakundeen eskuetan jarriko ditu larrialdi egitasmoak garatzeko 140.000 euro

Bizkaiko Foru Aldundiak Gobernu Batzordeak 140.000 euroko kopurua  Haitirako bideratzea  onartu berri du Karibeko irla  lurrikara izugarriak suntsitu ostean. Diru kopuru hau zuzeneko diru-laguntasun gisa emango  zaie Medicos del Mundo eta UNICEF  erakundeei , larrialdi egitasmoak egin ditzaten. 

BERRIA

2010/02/08

José Luis Bilbaok Lopezi “ezkutaketan aritu gabe” hitz egiteko eskaria luzatu dio Guggenheim Urdaibairen inguruko akordioa erdieste aldera

Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusiak "argi eta garbi hitz egiteko esertzea" eskatzeko gutuna idatzi dio Patxi Lopezi, Urdaibaiko Guggenheim egitasmoaren inguruko akordioa erdieste aldera. Ahaldun Nagusiak aditzera eman duenez "amaitu behar dira deskalifikazio zatarrak nagusi diren aldi hauek" eta Guggenheimen patronatuan ordezkatuta dauden erakundeek -Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Guggenheim Fundazioa - parte hartuko duten mahaia eratu beharra dagoela dio, adostasun batera heltzeko xedez.

BERRIA

2010/02/08

Andoni Ortuzarrek Eusko Jaurlaritzaren “egiteko eskasa” kritikatu du, Donostiako gailurrean “afaria ordaintzea” baino ez duelako egin

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak salatu duenez "Eusko jaurlaritzak egiteko eskasa izan du Donostia hirian ospatzen ari den lehiakortasun gailurrean". Ortuzarren esanetan Patxi Lopezen gobernuak ez du indarrik ezta erabaki esparruetan botoa emateko eskubiderik ere, eta  Industria eta Berrikuntza Ministroei emandako afaria ordaintzea izan zen bere egiteko bakarra.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!