Prentsa Aretoa
Berriak
BERRIA
2010/01/15
Basauriko EAJ-PNVren Udal Taldeak bideragarri jotzen du Pozokoetxeko trenbide gunean 160-200 autoentzako behin behineko aparkalekua egitea
Basauri hobetzeko proposamenen barruan, Euzko Alderdi Jeltzalearen Udal Taldeak bideragarri jotzen du Pozokoetxe auzoan Renferen trenbide gunea erabiltzea 160- 200 autoentzako aparkaleku gisa.
BERRIA
2010/01/11
Ortuzarrek ETAren inguruan “gutxi hitz egitea eta gutxi espekulatzea” eskatu du
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak baieztatu duenez ETAren inguruan "hobe da gutxi hitz egitea eta espekulatzea", oso erakunde "itxia" delako, "bortitza eta terrorista" izateaz gainera. "Ez dugu horren inguruko informazio gehiegi, hobe da arduratsua izatea eta gertakizunei arreta ematea" gaineratu du.
BERRIA
2010/01/07
Basauriko EAJ-PNVk toki inbertsiorako estatu fondoko diruarekin egingo diren lanetarako lan poltsa sortzea exijitu du
Basauriko EAJ-PNVren Udal Taldeak udaleko azken Osoko Bilkuran eskatu zuen herriko langabeek osatutako lan poltsa sortzea, toki inbertsiorako estatu fondoko diruarekin egingo diren lanetarako. Ideiaren oinarria da udalerriko langabeekin datu basea egitea eta hau herri lanak egiteko ardurak hartzen dituzten enpresen eskutan jartzea.
BERRIA
2010/01/05
Dimako gazteek biltzeko toki berria izango dute
Dimako udalak Udaletxeko beheko solairua eraberritu du udalerriko gazteentzako biltzeko toki berria ezartzeko. Gune berri honek bilerak edo kontzertu txikiak egiteko balio izango du.
BERRIA
2010/01/04
Basauriko EAJ-PNVk Loly de Juanen jarrera manipulatzailea salatu nahi du
Basauriko EAJ-PNVren Uri Buru Batzarrak Loly de Juan alkate andrearen eta bere gobernu taldearen jarrera salatu du. EAJ-PNVk aditzera eman duenez gobernu taldea metroa egiteko lanen eta gainerako azpiegituren inguruko manipulazio nabaria gauzatzen ari da.
BERRIA
2009/12/29
Lemoak etxebizitzetan igogailuak jarri daitezen bultzatuko du
Lemoako Udalak igogailurik ez duten etxebizitzetan eta lokaletan horiek jartzeko araudi bat onartu du. Izapide horren bidez udalak udalerriko bizilagun guztiei, eta batez ere pertsona ezinduei edo mugitzeko arazoak dituztenei, etxeetara erraz heltzeko "aukera" eman nahi die. Xede hori betetze aldera, hain zuzen, udalak beretzat gorde du igogailua jartzeko behar diren lurren jabetza kentzeko eskubidea, baldin eta lurren jabeak lurra igogailua jartzeko laga nahi ez badu.
BERRIA
2009/12/20
Ortuzar: “Lopezi eskatzen diogu Gobernu hau behingo lan egiteari ekin diezaiola”
EAJren Bizkai Buru Batzarraren presidente den Andoni Ortuzarrek gaur Portugaleteko batzokian burutu den ekitaldian adierazi duenez, "Euskobarometroan argi eta garbi geratu da Euskal gizarteak ez duela nahi Lopez-en Gobernua. PSOEk eta PPek Legebiltzarrean duten gehiengo parlamentarioa ez da kalean isladatzen. Benetazko gehiengo politiko eta sozialen kontra gobernatzen ari dira eta jendeak ez du hori gogoko".
BERRIA
2009/12/16
Ortuzar: “Beldur gara Elizan dauden joera berriek ez ote duten euskal barrutiek egindako lanarekin amaituko”
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak adierazi duenez "beldur gara Elizan agintarien bidez sartu den joera berriek ez ote duten euskal barrutiek egindako lanarekin amaituko". Bere iritziz Jose Ignacio Munilla Donostiako Gotzain izendatzearekin "Gipuzkoar Elizaren norabidea" aldatu nahi dutela ematen du, hau da, ematen du "Gipuzkoar eliza, berak joan nahi ez duen tokira eraman nahi dutela".
BERRIA
2009/12/16
Berangoko emakumeak: atzo, gaur eta bihar
Emakumeek udalerriaren historian eta eguneroko bizitzan izan duten egiteko garrantzitsua ezagutzea, estereotipo sexistak ezabatzeko trukaketarako eta harremanetarako sareak eratzea, horiexek dira Berangoko Berdintasun Sailak antolatu dituen ekitaldi eta ikastaroek dauzkaten helburuak.
BERRIA
2009/12/11
Ortuzar Patxi Lopezi: “Europarako bokazioa edukitzeko erakutsi behar da”
BBBren presidente eta Euzko Abertzaleak taldeko parlamentari den Andoni Ortuzarrek galdera egin dio Patxi Lopezi, Espainiak Europar Batasuneko lehendakaritza hartzearen gainean. Ortuzarrek Lopezi esan dio "Europarako bokazioa edukitzeko erakutsi behar da". Sei hilabete joan dira gobernua osatu zenetik, eta oraindik ez dute Bruselako delegaturik izendatu, "eta Europak egun bizi duen bilakaeran, hori ez da inolaz ere pozgarria".
BERRIA
2009/12/09
Galdakaoko Udala auzokideekin bilduko da laster egingo diren hirigintza lanak azaltzeko
Galdakaoko udala udalerriko hainbat auzoetako bizilagun elkarteekin bilduko da inguru hauetan 7.6 milioi euroko aurrekontuarekin garatuko diren hirigintza egitasmoak azaltzeko. Lan hauek datorren urtearen hasieran hasiko dira Urtebieta, San Inazio, Olabarrieta eta Gorosibai auzoetan.
BERRIA
2009/12/04
EAJ-PNVk salatu du Abadiñoko alkateak, beti egiten duen bezala, oraingoan ere inori egotzi dizkiola erruak, akatsak berak egin arren
Abadiñoko EAJ-PNVko taldeak salatu du "berriz ere ikusten ari garela nola José Luis Navarro alkateak beste organismo edo erakunde batzuei egozten diela errua etenik gabe, berak egin dituen akatsak izan arren. Zortea dagoenean eta udalerriarentzat gauzak ondo ateratzen direnean, inolako lotsa edo apaltasunik gabe, alkateak bere burua jartzen du hobekuntza horien eragile moduan, gainerako alderdiei gaitziritziz. Ordea, zerbait bere gustura ateratzen ez denean, nagusikeriaz eta larderiaz jokatzen du, harrokeriaz beteta, organismo, pertsona, erakunde, udaleko aurreko gobernu eta abarren aurka. Azken adibidean alkatea Uraren Euskal Agentziaren aurka azaldu da, Abadiñoko egoitzazko garapena eta garapen industriala ekiditen dituelako".


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












