Prentsa Aretoa
Berriak
BERRIA
2009/09/14
Andoni Ortuzarrek jakin nahi du “orain arte zergatik mugatu ote zaion Ertzaintzari, ETAri aurre egiteko gaitasuna”
Andoni Ortuzar EAJren Bizkai Buru Batzarraren lehendakariak jakin nahi du “orain arte zergatik mugatu ote den Ertzaintzak ETAren kontra borrokatzeko duen ahalmena” eta “zer gertatu ote den orain Frantzian jarduteko gaitasuna bat batean izateko”. Ortuzarrek PSOEri alderdikeriatan jardutea egotzi dio, “jarrera honek Ertzaintzaren ahalmenak gobernuan dagoenaren arabera baldintzatzen dituelako”.
BERRIA
2009/09/08
Andoni Ortuzarren esanetan ulertzekoa da ´+ Euskadi 09´ egitasmoari oniritzia ematea, aurreko Eusko Jaurlaritzak antolatua izan zelako
Andoni Ortuzar EAJren BBBren lehendakariak gaurkoan baieztatu du ulertzekoa dela gaurkoan Patxi Lopezek iragarritako ´+Euskadi 09´ egitasmoari oniritzia ematea “hori baitzen aurreko Eusko Jaurlaritzak planifikatutakoa”. Ondorioz, Lopezi egitasmoa betetzea eskatu dio “oraingo krisi egoerak lanean ari diren instituzioak behar dituelako”.
BERRIA
2009/08/27
Andoni Ortuzarren ustez, Lópezen eta Basagoitiren arteko bileratik “hitz potoloak” besterik ez dira aterako, proposamenik eza estaltze aldera
Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarraren lehendakaria den Andoni Ortuzarren iritziz, Patxi Lópezek eta Antonio Basagoitik aurrekontuak negoziatzeko gaur egingo duten batzarretik "beste argazki bat eta hitz potoloak" baino ez dira aterako, "inolako proposamenik ez dutela ezkutatzeko". Horrezaz gainera, PSE-EEri galdegin dio ea "ekonomiaren eta aurrekontuen alorretan politika kontserbadoreari" eutsiko dion, eta erakundeen eta aurrekontuen arloetan egonkortasuna erdiesteko EAJk egin duen proposamena oraindik ere mahai gainean dagoela berretsi du.
BERRIA
2009/08/13
Ortuzarrek adierazi du Aurrekontuetan Euskadirentzako proiektu teknologikoak jasotzeko eskatuko duela EAJk
Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarraren lehendakaria den Andoni Ortuzarrek Efe Agentziak egin dion elkarrizketa batean adierazi duenez, “Estatuaren Aurrekontu Orokorretan Euskadin teknologia eta berrikuntza alorreko proiektuak garatzeko inbertsioak sartzeko” eskatuko du bere Alderdiak.
BERRIA
2009/07/12
Ortuzar: ´Begi aurrean dugun egoera honi aurre egiteko gure konpromiso proposamena berebizikoa da´
Andoni Ortuzar, Bizkai Buru Batzarraren presidenteak gaur Bilbon adierazi duenez, "EBBren lehendakariak barikuan konpromiso argi eta benetakoa eskaini zien alderdi politikoei eta, begi aurrean dugun egoera giza ekonomikoa zein den ikusita, bereziko konpromisoa dela uste dut. Akordiorako borondatea dugula azpimarratzeko unea dela uste dugu. Eta alderdi politikoei berriz adierazi nahi diegu lehen bai lehen akordio honetan lan egiten hasteko garaia dela, hobe gaur hastea bihar baino".
BERRIA
2009/07/07
Ortuzar: “Arduratsu jokatu nahi dugu eta erakundeei egonkortasuna emango dien ekimen bat aurkeztu dugu”
Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarraren presidente den Andoni Ortuzarrek EAJk euskal alderdi politiko desberdinei aurkeztu dien egonkortasun instituzionalerako akordioari buruz adierazi duenez, "Euzko Alderdi Jeltzaleak jakin badaki Euskadi egoera ekonomiko sail batean dagoela. Bestetik, kezkatuta gaude baita ere Lopezen Gobernuak ez duelako oraindik martxa hartzen, beraz, guk arduratsu eta ausart jokatu nahi dugu eta erakundeei egonkortasuna emango dien ekimen bat aurkeztu diegu alderdi politikoei".
BERRIA
2009/07/03
Gorbeiako gurutzerainoko ibilaldi mendizaleak ikurrinarekin
Ehunka pertsonek erantzungo diote bihar Euzko Alderdi Jeltzaleak Gorbeiako gurutzerainoko mendi ibilaldia ikurrinarekin egiteko zabaldu duen deiari. Mendigoizaleak Barazar, Murua, Zarate, Pagomakurre eta Murgiatik abiatuko dira eta 12:00ak aldera bilduko dira Gorbeiako Mendi tontorrean. Gailurrean bertan EAJ-PNVren EBBren Lehendakariak adierazpena irakurriko du eta ikurrina handia zabalduko da Gurutzearen ondoan
BERRIA
2009/07/01
Gorbeako Gurutzerainoko mendi ibilbidea ikurrinekin
Euzko Alderdi Jeltzaleak, Arratiko bailarako uri erakundeek plazaratutako ekimena jarraiki, datorren uztailaren 4rako Gorbeako Gurutzera arte doan mendi ibilbidea antolatu du ikurrinari omenaldi bat egiteko. Mendi martxa hau datorren larunbatean, uztailaren 4an, egingo da eta goizeko 9:00etan Barazar, Murua edo Zaratetik irtengo da.
BERRIA
2009/06/30
Bizkaiko Batzar Nagusiek Defentsa Ministerioari eskatu diote naturguneak erabil ez ditzan ariketa militarrak egiteko
Estatuko Indar Armatuetako talde batek Gorbeiako Gurutzean Espainiar banderak jartzen dituztela erakusten duten eta komunikabideetan agertutako argazkien aurrean, Aizbea Atela Euzko Abertzaleak Batzarkide Taldearen bozeramaileak Defentsa Ministerioari eskatu dio "etorkizunean Bizkaia Herrialde Historikoko naturgune babesturik erabil ez ditzan bertan ariketa militarrak egiteko".
BERRIA
2009/06/29
Ortuzar: “EAJk berriz ere erakutsi du Madrilen Euskadiren interesen alde egiten duela”
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakaria Jose Ramon Belokiren ondoan izan da Sabin Etxean eskaini den prentsa aurrekoan. Agerraldi honetan lehendakari abertzaleak Kongresuko Sustapen Batzordeak Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen inguruan egin duen bozketaren emaitzaren gaineko informazioa eman du . Ortuzarren hitzetan "Euzko Abertzaleak taldeak Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen trazatua Ortuella eta Trapagaran herrietan modifikatzea eskatzeko aurkeztu duen Ez Legezko Proposamena ekainaren 24an onartu zen PSOE alderdiak kontrako botoa eman duen arren".
BERRIA
2009/06/29
Ortuzarrek Lopezi eskatu dio “Euskadiren autogobernuaren alde” egin dezan
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak Patxi Lopezi eskatu dio "Euskadiren autogobernuaren alde egin dezan". Eusko Jaurlaritzako Presidentea datorren asteazkenean bilduko da Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiar Gobernuko Presidentearekin.
BERRIA
2009/06/18
Mungia, Bakio, Maruri eta Orozkoko EAJ-PNVren udal taldeak, pozik agertu dira miniparke eolikoen tramitazioa bertan behera uzteko erabakia ezagutu ondoren
Mungia, Bakio, Maruri eta Orozko udalerrietako EAJ-PNV udal taldeak, eta Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarra bera ere pozik agertu dira Eusko legebiltzarrak erabaki duelako bertan behera utziko direla Haize bidezko Argindarra sortzeko Egitasmo barruan aurreikusten ziren parke eolikoak eta miniparkeak. Erabaki hau atzeratuta geratuko da azken urteotan ingurumenaren gaineko araudiaren araberako Lurraldeko II. Egitasmo Sektorialaren berrikusketak emango dituen ondorioak ezagutu arte.


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












