Prentsa Aretoa
Berriak
BERRIA
2009/06/17
Abadiñoko EAJ ustetan herriko alkatea kristalezko burbuilan bizi da, herriak bizi duen errealitatetik kanpo
Abadiñoko Euzko Alderdi Jeltzalearen iritziz Jose Luis Navarro Donaire alkateak egin dituen azken adierazpenak herriak bizi duen errealitatetik kanpo daude. “Kristalezko burbuilan bizi da, egia absolutua bere eskuetan dagoea uste du”.
BERRIA
2009/06/06
EAJk Zornotzako ertzain baten kotxearen kontra burututako erasoa gaitzetsi du
Euzko Alderdi Jeltzaleak Zornotzako ertzain baten kotxearen kontra gaur goizaldean burutu den erasoa gaitzetsi du. Alderdi jeltzaleak "irrazionala den bortxa eraso berri hau gaitzetsi du". Alderdi abertzaleak kaltea jaso duen ertzainari eta Ertzaintzaren gorputz osoari baita bere "laguntasun" guztia adierazi nahi izan dio.
BERRIA
2009/06/05
EAJk Barakaldoko ertzain baten kontra burututako erasoa gaitzetsi du
Euzko Alderdi Jeltzaleak Barakaldon ertzain baten etxebizitzaren kontra burututako erasoa gaitzetsi du. Alderdi jeltzaleak "irrazionala den bortxa eraso berri hau gaitzetsi du". Alderdi abertzaleak ertzainari eta Ertzaintzaren gorputz osoari baita bere "laguntasun" guztia adierazi nahi izan dio,
BERRIA
2009/06/05
Igorreko batzokia erasotu dute gaur gauean
Gaur gauean Igorreko batzokia erasotu dute. Eraso honen egileek pintura gorria eta horia jaurti dute egoitza jeltzalearen ate eta hormen kontra eta “Herriaren hitza errespetatu” eta “Faxistak” hitzak idatzi dituzte bertan.
BERRIA
2009/06/02
Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Garmendia Ministroari leporatu dio Espalazio bidezko neutroi iturriaren gaineko erabakia
Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusiak bere etsipena erakutsi du Espalazio bidezko Neutroi Iturria azkenean Suedian egingo delako. Bere hitzetan " porrota izan da " eta ardura leporatu dio Cristina Garmendia Zientzia eta Berrikuntza Ministroari. Esan duenez " ez da Euskadiren interesak nazioarte mailan defendatzeko gai izan"
BERRIA
2009/06/02
Igorreko EAJ-PNVrentzat aberrazioa da Txiki Marañon herriko jaietako pregoilari izendatzea
Igorreko EAJ-PNVk salatu egin du "kultura zinegotzi eta Jai Batzordeko presidentea denaren oniritziarekin, ekainaren 5an hasiko diren San Antonio Jaietarako pregoilari Txiki Marañon izendatzeak suposatzen duen etikarik eza eta aberrazioa".
BERRIA
2009/05/27
Ortuzarren esanetan oposiziotik gobernatuko dute “ atzerako pausurik ” eman ez dadin
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak iragarri duenez, bere alderdiak Aldundietan gobernutik eta Legebiltzarrean "oposiziotik " gobernatuko du eraikitzeko borondatea argi izanda, lan eta esfortzu handiz eginikoa ezabatzerik egon ez dadin eta atzera pausurik eman ez dadin.
BERRIA
2009/05/26
Ortuzarrek dio PSEk orain artekoa atzean utzi nahi duela, guztia martxoaren 1ean hasi izan balitz bezala, eta EAJrekin zituen ´zubi guztiak´ apurtu dituela
Andoni Ortuzarrek, Bizkai Buru Batzarraren (BBB) buruak, PSEri leporatu dio "orain artekoa atzean utzi nahi duela, guztia martxoaren 1ean hasi izan balitz bezala" eta EAJrekin zituen "zubi guztiak" apurtu dituela; izan ere, "sozialistek ez dute dei bakar bat ere egin" hauteskunde egunetik. Horrez gain, gogoratu du Arabako Aldundia jeltzaleek gobernatzen dutela PSEk babestutako "aurrekontuei esker". Hortaz, sozialistek EAJri gobernuan lekua kentzeko mozioaren alde egingo balute, euren burua zentsuratuko lukete.
BERRIA
2009/05/11
Bizkaiko Batzarretako EAJ-PNV taldeak eskaria egin du, Gernikako osoko bilkuren aretoan segurtasun eta indar kidegoetako uniformedun kideak sartzea galarazi dadin
Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos batzar taldeko bozeramaile Aizbea Atelak, arauz besteko proposamena aurkeztu du osoko bilkuran eztabaidatu eta botoak eman daitezen. Prosamenak hizpide dauka Gernikako osoko bilkuren aretoan segurtasun eta indar kidegoetako unirformedun kideak sartzea, baita indar armatutakoak ere.
BERRIA
2009/05/03
Ortuzarrek ETAren estrategia EAJrekin nahastu nahi izatearen joko zikina gaitzetsi du
EAJren BBBren lehendakari den Andoni Ortuzarrek "Euzko Alderdi Jeltzalearen kontra batzuek darabiltzaten joko zikina kritikatu du", hau da, "ETAren estrategia eta etorkizuneko Eusko Jaurlaritzaren kritikak nahastuz, batzuek darabiltzaten joku zikina" gaitzesti egin du. "Joko honekin, jeltzaleek dugun oposaketarako ahalmena baliogabetu nahi dute" gaineratu du.
BERRIA
2009/04/28
Ortuzarrek Lópezi azken 30 urteetako Eusko Jaurlaritzarik “alderdikoiena” osatzea leporatu dio
Andoni Ortuzar EAJren Bizkaia Buru Batzarraren lehendakariak etorkizuneko Patxi López lehendakari sozialistari azken 30 urteetako Eusko Jaurlaritzarik "alderdikoiena" osatzea leporatu dio.
BERRIA
2009/04/18
Ortuzar: “Instituzio golpearen aurreikuspena bete egin da”
Andoni Ortuzar EAJren EBBren lehendakariak PSE-EEri eskatu dio "argi dezala behingoz" PPrekin adostu duen akordioa eta gaineratu duenez, "zoritxarrez, Euzko Alderdi Jeltzaleak egin zuen aurreikuspena, hau da, Euskadin instituzio golpe bat emango zela, bete egin da".


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












