Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2009/04/14

Ortuzar: “Normala da PSEri eta PPri Aberri Eguneko mezuak gustatu ez izana, egiak min ematen duelako´

Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkaiko Buru Batzarraren lehendakari Andoni Ortuzarrek adierazi duenez, "normala" da sozialistei eta popularrei buruzagi jeltzaleek Aberri Egunean egin zituzten adierazpenak eta igorri zituzten mezuak "gustatu ez izana", "egiak min ematen baitu". Horrezaz gainera, salatu duenez, Patxi Lópezek zuzenduko duen Eusko Jaurlaritza berriak "herri honen gutxiengoa" ordezkatzen duela ere esan du.

BERRIA

2009/04/10

Ortuzar: “Gora ta Gora beti”

EAJren BBBren presidente den Andoni Ortuzarrek adierazi duenez, "Gora ta Gora beti" da  aurtengo Aberri Eguna gogoan hartzeko eta ospakizunera deitzeko, Euzko Alderdi Jeltzaleak aukeratu duen goiburua. Gogoan hartzea eta ospatzea esaten dugu Euskal Aberriaren egunari ematen diogulako aldarrikapenerako eta ospakizunerako dimentsio bikoitza. Aldarrikapena da, oraindik egon badaudelako eman beharreko urratsak, gainditu beharreko oztopoak eta irabazi beharreko autogobernu esparruak, Euskal Aberria izan dadin askeagoa, bidezkoagoa eta aberatsagoa".

BERRIA

2009/04/05

Ortuzar: ´Lopez PPren eskuetan dago´

EAJren Bizkai Buru Batzarraren presidente den Andoni Ortuzarrek gaur Gurutzetan burutu den ekitaldian adierazi duenez, "PSE-EEren lehendakari izateko hautagai den Patxi Lopez PPren eskuetan dago eta Ajuria Enearako bidea gezurretik gezurrera eraikitzen ari da". Gaineratu duenez, alderdi jeltzalea "oso lasai dago, ez dago urduri ez eta haserreturik ere". "Gu oposizio arduratsu bat egiteko prest gaude".

BERRIA

2009/04/01

Ortuzar: “Euskadik ez du grebarako garaia”

Sabin Etxean gaur  burutu den prentsaurrekoan hilak 21erako deitu duten greba orokorrari buruz galdetuta, Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarraren presidente den Andoni Ortuzarrek adierazi du "uste dugu Euskadik ez duela grebarako garairik. Krisialditik ateratzeko lan egin behar dugu. Elkarrizketa sustatu behar dugu, konponbideak bilatu ahal izateko. Eusko Legebiltzarrak ez-ohiko osaera edukitzeak beste sektore batzuk kutsatzen hasi da eta horrek kezkatzen gaitu. Gure aukera erantzukizuna eta gizarte eragileen arteko batasuna da".

BERRIA

2009/04/01

Ortuzar: “Gezurra eta koherentzia falta, politikan, garesti ordaintzen dira”

EAJren BBBren lehendakari den Andoni Ortuzarren gaur Sabin Etxean burutu den prentsaurrekoan adierazi duenez, "PP eta PSOE alderdien arteko akordio-dokumentuaren berri izan dugu, baita Alderdi Popularrak Arantza Quiroga izendatu duela Eusko Legebiltzarreko presidente izateko hautagai gisa ere. Ondorioz, horren inguruan egiten dugun lehenengo hausnarketa da haien arteko akordio arranditsuaren ustezko oinarriaren koherentziak eta filosofiak hogeita lau ordu iraun duela. Aldaketa demokratikorako ustezko akordioaren lehen asmoa Euskadin duela 30 urte hartu zen lehen adostasun handia, hau da, Legebiltzarreko presidentea boto gehien jaso dituen hautagaia izatea, haustea da".

BERRIA

2009/03/26

BBBk “zeharo gaitzetsi eta kondenatu du gaur Zornotzan jarri duten lehergaia”

Gaur goizean, Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarrak “zeharo gaitzetsi eta kondenatu du ziur aski ETAk gaur Zornotzan jarri duen lehergaia, zorionez kalte materialak baino eragin ez dituena”. Bizkai Buru Batzarrak “bere elkartasun osoa” adierazi die “enpresaburuari eta lehergailu horrek kalteak eragin dizkien Zornotzako auzotar guztiei”.

BERRIA

2009/03/23

José Luis Bilbaoren esanetan, ´akordio sendoak´ behar dira eta jendeak ´egonkortasuna´ eskatzen du

José Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak, 'El Correo' egunkariak egin dion elkarrizketan, esan du "akordio sendoak" behar direla eta jendeak "egonkortasuna" eskatzen duela eta hori "mundu abertzale demokratikoaren eta sozialistaren arteko ententearen" ondoriozkoa dela; izan ere, "gaur egun ezinezkoa da joera abertzaleen batasuna, ezker erradikalak indarkeriaren bidetik jarraitzen duen bitartean".

BERRIA

2009/03/13

Ortuzar: “PSE alderdiak ahultasun eta menekotasunaren aldeko apustua egingo du”

EAJren Bizkai Buru Batzarraren lehendakari den Andoni Ortuzarren gaur Sabin Etxean burutu den prentsaurrekoan adierazi duenez, "une honetan, hiru aukera daude Eusko Jaurlaritza osatzeko. Hauetako lehena, EAJk aurkeztu du. EAJk aurkeztu duen eta zuek ezagutzen duzuen aukera "Egonkortasun instituzionalerako Ituna"  da. Gure ustez, honek bat egiten du gizarte honek eskatzen duenarekin, hau da, akordio zabal eta sendoa da  krisialdi ekonomiko latzari aurre egin ahal izateko, ahalik eta akordio eta egonkortasun instituzionalik handienarekin"

BERRIA

2009/03/10

Ortuzar: “Hilabeteotan guztiotan izan ez duen zintzotasuna izan dezan eskatu nahi diogu PSEri”

PSEk negoziazio elkarrizketetara deitu ditu alderdi politikoak, eta Eusko Alderdi Jeltzalea ere gonbidatu du haietara.Andoni Ortuzar EAJren BBBren presidenteak adierazi duenez, «soilik itxurak egiteko deitu gaitu bilerara, dagoeneko PPrekiko akordioa zehazturik du eta. Gizarte honek ez du itxurakeria gehiagorik nahi».

BERRIA

2009/03/02

Ortuzarrek ohartarazi du Lópezek, aldaketa egiteko, fronte bat ireki beharko duela PPrekin eta UPyDrekin

BBBko presidente eta legebiltzarkide jeltzale berriak, Andoni Ortuzarrek, adierazi du PSE-EEko lehendakarigai Patxi Lópezek, kanpainan agindu duen guztiagatik ere (frentismorik gabeko aldaketa Eusko Jaurlaritzan), atzoko emaitzen ostean fronte bat ireki beharko duela PPrekin eta UPyDrekin, Lehendakaritza gidatu nahi badu.

BERRIA

2009/02/05

Ortuzar anima a la comunidad vasca en benidorm a “envejecer activamente”

El Presidente del BBB de EAJ-PNV, Andoni Ortuzar, se ha desplazado hasta Benidorm para saludar a la numerosa comunidad vasca que viaja o reside temporadas en esta localidad alicantina. A su llegada al Batzoki (situado en la céntrica calle Ruzafa), Andoni Ortuzar ha agradecido a las decenas de personas que le han recibido la "cálida acogida" que ha tenido y se ha sentido "gratamente sorprendido" y muy "emocionado" cuando ha visto entre el público asistente a los aitas del Lehendakari Juan Jose Ibarretxe.

BERRIA

2009/02/04

Txorierriko alkateak, kezkatuta zarata dela-eta

Txorierriko alkateek “La Paloma” handitzeko proiektua aurkezteko ekitaldira etorri dira gaur Loiuko aireportura. Magdalena Álvarez Sustapeneko ministroak Sustapen Ministerioaren azken planak jakinarazteko erabili duen modua kritikatu du Gorka Carro Sondikako alkateak.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!