Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2008/09/19

EAJ, EA, EB eta Aralar alderdiek Euskadin bakeari eta normalkuntza politikoari buruzko herri kontsulta egitearen aldeko agiria plazaratu dute

Euzko Alderdi Jeltzalea, Eusko Alkartasuna, Ezker Batua-Berdeak eta Aralar alderdi politikoek hurrengo hilabeteetan Europako eta nazioarteko erakundeetan Euskadin bakeari eta normalkuntza politikoari buruzko herri kontsulta egitearen aldeko ekimenak babesteko agiria jarriko dute herritarren esku gaurtik aurrera. Lau alderdi politikoek adostutako agiriarekin bat egin nahi duten herritarrek alderdien webguneetara jo dezakete (www.eaj-pnv.eu) baita hurrengo atarira ere: www.kontsulta.eu. (gaurko arratsaldetik aurrera erabilgarri izango da)

(Dokumentuarekiko atxikimendua)

BERRIA

2008/09/16

Ortuzarrek uste du “ikaragarri larria” dela ANV legez kanpo uztea, eta Auzitegi Gorenak “oso ondo justifikatu” behar duela esan du

Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarraren lehendakari Andoni Ortuzarren ustez, "izugarri larria" da ANV legez kanpo uztea, eta esan du Auzitegi Gorenak “oso ondo justifikatu” behar duela “Europako esparruan aurrekaririk ez duen erabaki hori”.

BERRIA

2008/08/27

Erradikalek pintura gorria eta horia bota dute Lemoako batzokira eta EAJren aurkako pintadak egin dituzte

Erradikalek Lemoako batzokia eraso zuten atzo. Pintura gorria eta horia isuri zuten, eta hainbat pintada egin zituzten fatxadan: «PNV español», «Herriak ez du barkatuko» eta «Jo ta ke».

BERRIA

2008/07/29

Ortuzar: “Agerikoak dira Mendexako eta Ondarroako batzordeen fruituak”

EAJren EBBren presidente Andoni Ortuzarrek Ondarroako eta Mendexako batzordeen urtebeteko lanaren balantzeari buruzko prentsaurreko bat eman du, eta adierazi hilabete hauetan gogor egin dutela lan, «batzuek onartu ez arren». «Fruituak agerikoak dira. Mendexako eta Ondarroako herritar guztiek ikus ditzakete emaitzak», adierazi du.

BERRIA

2008/07/29

Ortuzar: “Zapatero ez da fidatzekoa”

EAJren BBBren buru Andoni Ortuzarrek adierazi du Gobernuko presidente José Luis Rodríguez Zapaterok ez dela fidatzekoa erakutsi duela, eta terrorismoaren aurkako hitzarmenean parte hartuz gero, bere alderdia «harrizko gonbidatua» izango ez denaren bermeak eskatu ditu.

BERRIA

2008/07/22

Ortuzar: "Autogobernuak aurrera egiteko euskal abertzaletasunak duen galgarik handiena erakunde armatua da"

EAJren BBBren presidenteak, Andoni Ortuzarrek, ETAren Bizkaia komandoa desartikulatu duen polizia operazioaren inguruan jakinarazi du «satisfazio» handia dela atentatuak egiten dituzten pertsonak atxilotu izana, «herriari sufriarazi egiten diotelako». «Autogobernuak aurrera egiteko euskal abertzaletasunak duen galgarik handiena erakunde armatua da», gaineratu du buruzagi jeltzaleak.

BERRIA

2008/07/21

Ortuzarrek bazterrak nahasi izana egotzi dio PPri, atzoko atentatuak eta Kontsulta Legea lotzeagatik

EAJren BBBren presidente Andoni Ortuzarrek adierazi du Euskadiko PPren presidente Antonio Basagoitik bazterrak nahasi dituela ETAk atzo Kantabrian jarritako lau bonbak Kontsulta Legearekin uztartzean.

BERRIA

2008/07/19

Ortuzar: "Urdaibaien aukera berriak eskainiko dizkiguten eremuak sortu behar dira"

Gernika-Lumon burutu den eta Urdaibai bultzatzeko EAJren egitasmoak zeintzuk diren argitu duen prentsaurrekoan, BBBren lehendakari den Andoni Ortuzarrek zera adierazi du: "Urdaibaik ezin du izan natura hila biltzen duen koadro bat. Aukera berriak eskainiko dizkiguten eremuak sortu behar dira, hemen bizi direnen eta bertan bizitzen jarraitu nahi dutenen etorkizuna bermatzeko".

BERRIA

2008/07/19

Bilbao: "Urdaibairen ordua heldu da"

Bizkaiko Ahaldun Nagusi den Jose Luis Bilbaok eta EAJren BBBren lehendakari den Andoni Ortuzarrek gaur prentsaurrekoa izan dute Gernika-Lumon. Bertan, EAJk Urdaibaiko ekonomia garatu ahal izateko martxan jarri nahi dituen egitasmoen berri eman da. Bilbaok azaldu duenez, "Urdaibairen ordua heldu da".

BERRIA

2008/07/15

Ortuzar: "Auzitegi Konstituzionala ez dizkiogu gauzak erraz jarriko, argudio garrantzitsuak aurkeztuko ditugu"

EAJren BBBren lehendakari den Andoni Ortuzarrek esan du Auzitegi Konstituzionalari "ez dizkiotela gauzak erraz jarriko" eta "argudio garrantzitsu asko emango zaizkiola", horrela "harentzat ez da hain erraza izango" kontsulta eten dadin erabakitzea. Horrez gain esan du "buruz hotz" mantenduko dutela eta ez dituztela "mendira eramango, Madrilen egin nahi duten bezala".

BERRIA

2008/07/07

EAJ: "ETAren estortsioa jasan duten enpresaburuak ez dira atxilotu behar; aitzitik, babesa eta goxotasuna eskaini behar zaie"

EAJren BBBren presidente Andoni Ortuzarrek adierazi du ETAren estortsioa jasaten duten enpresaburuak ez direla atxilotu behar, baizik eta “babesa eta goxotasuna! eskaini behar dietela epaileek, agintariek eta poliziak.

BERRIA

2008/06/30

Ortuzar: “Ez irainek ezta gure egoitzei egiten dizkieten erasoek ere, ez dute gure ekintza politikoa bermatuko”

EAJren EBBren lehendakari den Andoni Ortuzarrek goizaldean Gordexolako, Santurtziko eta Lezamako batzokien kontra burutu diren erasoak gaitzetsi ditu. Buruzagi jeltzalearen ustez, “Gordexolako batzokiak jasan duen erasoa izan da guztietarik larriena, izan ere, ezbeharren bat gertatzeko arriskua egon da. Batzoki hori erasotzeko erabili dituzten bi lehergailuek eta bota duten gasolina Gordexolako batzokiaren gainean dauden etxebizitzak erretzeko arriskua sortu dute”.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!