Prentsa Aretoa
Berriak
BERRIA
2008/03/02
Ortuzarrek boto baliagarria eskatu du Rut Martinezen alde eta Marisa Arrueren aitzi
EAJren Bizkai Buru Batzarreko lehendakari Andoni Ortuzarrek gaur, alderdi jeltzaleak Bilbon egindako ekitaldi batean, hautesleei gogorarazi die, gaur egun hauteskunde-barrutiak diputatu bat gutxiago duenez — Kongresuan 9 jesarleku edukitzetik 8ra igaro gara—, horrek ekarri duela orain diputatu bat egotea jokoan.
BERRIA
2008/03/01
EAJk kirolaren jaia ospatu du euskal selekzioen ofizialtasuna errebindikatzeko
EAJren Kongresurako eta Senaturako zenbait hautagaik eta beraren ordezkari instituzional batzuek kirolaren jai batean parte hartu dute gaur goizean Bilboko Euskalduna zubiaren azpiko ingurunean, euskal selekzioen ofizialtasuna galdatzeko.
BERRIA
2008/02/29
Ortuzarrek atentatuak eta astakeriak gaitzesten ere abstentzioa egingo ote duen galdetu dio ezker abertzaleari
EAJren Bizkai Buru Batzarreraren presidenteak, Andoni Ortuzarrek, ezker abertzaleari galdetu dio ea gaur ere abstenitu egingo den ETAk atzo Derioko PSOEren herriko etxearen kontra egindako atentatua gaitzesteko orduan. Era berean, galdetu dio ea euskal gizarteari bere ordezkariekin solidarizatzeko eta oposizioa ulertzeko eskatuko al dion geroago.
BERRIA
2008/02/29
Ortuzar: “Ez da gauza bera Euskadin egon, Euskadin bizi edo Euskaditik pasa eta Euskaditik paso egitea”
EAJren BBBren buru den Andoni Ortuzarrek gaitzetsi egin du bart Derioko Herriaren Etxearen aurka egindako atentatua eta esan du "ETAk, beti legez, hausteskunde kanpainan muturra sartu duela, eta, beti legez, ETAk egiten dakien gauza bakarra egin duela, lehergailuak jarri. Beraiei, Alderdi Sozialistakoei, egin die min, eta, batez ere, auzokoei, inondik inora lehergailuak jartzea justifikatzen duen ustezko gatazkarekin zerikusirik ez dutenei. Hori dela eta, gure elkartasuna adierazi nahi diegu Alderdi Sozialistakoei, eta baita ere, gaua zerua goian eta lurra behean dutela igaro behar izan duten eta, gainera, bizitza arruntera eta etxera noiz itzuliko diren ez dakiten Derioko auzokoei".
BERRIA
2008/02/28
Urkullu: "Gure indarrak bakarrik lortuko du Zapatero ausarta izatea eta bera den moduan agertzea"
Kanpainaren ekuadorrean, EAJ-PNVk ekitaldia egin du Basaurin. Bertan, Iñigo Urkullu alderdi jeltzaleko EBBko lehendakariak esan duenez, “lortu behar dugu Euskadin planteatzen den guztiari Madriletik uko egitea bukatzea. Beste Estatu bat posiblea da eta posible egin behar dugu. Hartara, ezinbestekoa da Madrilen euskal talde indartsua izatea. Madrilen indarra duen euskal talde baten bidez bakarrik lortuko dugu benetako Zapatero agertzea, bere benetako aurpegia erakustea”.
BERRIA
2008/02/27
Erkorekak euskal herritarrei eskatu die ez uzteko ETAk beraiengan eragina izaten, kanpainan modu berezian nabarmendu nahiko baitu
EAJren Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak, Josu Erkorekak, herritarrei eskatu die ez dezatela utzi ETAren ekintza terrorista posibleek beraiengan eragina izaten. «Izan ere, talde armatuak hauteskunde kanpainan bereziki nabarmendu nahiko du, botere frogak erakusteko beharrean baitago», adierazi du.
BERRIA
2008/02/27
Bilbao: “Kontzertu Ekonomikoaren aurkako eraso politikoak Europako erakundeetaraino eraman gaitu hazteko dugun gaitasuna defendatzera”
EAJ alderdiak ekitaldi bat egin du gaur goizean Bilboko Nazioarteko Erakustazoka zaharrean, hiriaren bigarren eraldaketa gauzatuko duten proiektuei buruz hitz egiteko. Aurreko eraldaketatik hona hamabi urte igaro dira, eta orduko hiru proiektuek (metroak, Guggenheim Museoak eta Itsasadarraren garbiketak) aro berri bati eman zioten hasiera. Inguru horri begira, hurrengo urteetan unibertsitate-campusa zabaltzea eta San Mames estadio berria eraikitzea daude aurreikusita.
BERRIA
2008/02/26
Ortuzarrek autokritika egin du eta diskriminazioaren aurkako politikekin duten konpromiso aktiboa sendotu du
EAJren hainbat ordezkari, hala nola, Josu Erkoreka, Kongresurako EAJren Bizkaiko zerrendaburua, eta Margarita Uria, Senaturako hautagaia, gaur goizean gay, lesbianen eta transexualen kolektiboekin bildu dira Sabin Etxean, haien arazoez mintzatzeko. Andoni Ortuzar EAJren BBBren buruak honakoa aitortu du gai honen inguruan: “EAJn argi daukagu autokritika egin behar dugula ez dugulako jakin gure planteamenduak sozializatzen”.
BERRIA
2008/02/26
Ortuzarrek autokritika egin du eta diskriminazioaren aurkako politikekin duten konpromiso aktiboa sendotu du
EAJren hainbat ordezkari, hala nola, Josu Erkoreka, Kongresurako EAJ-PNVren Bizkaiko zerrendaburua, eta Margarita Uria, Senaturako hautagaia, gaur goizean gay, lesbianen eta transexualen kolektiboekin bildu dira Sabin Etxean, haien arazoez mintzatzeko. Andoni Ortuzar EAJren BBBren buruak honakoa aitortu du gai honen inguruan: “EAJ-PNVn argi daukagu autokritika egin behar dugula ez dugulako jakin gure planteamenduak sozializatzen”.
BERRIA
2008/02/26
Urkullu: “Gure zortea da Euskadin bizi garela eta gizarteak PP eta PSOE ez diren beste aukera batzuk hautatu ditzakeela”
Gaur arratsaldean, EAJk Bilboko Zabalguneko Merkatuan egin duen ekitaldian, EAJren EBBko lehendakari Iñigo Urkulluk honakoa nabarmendu du “atzoko debatearen ondoren, biek erakutsi zuten maila ikusita…, uste dut gure zortea dela Euskadin bizi garela eta gizarteak PP eta PSOE ez diren beste aukera batzuk hautatu ditzakeela, eta beste aukera garbi bat dagoela: Euzko Alderdi Jeltzalea.
BERRIA
2008/02/25
Urkulluk ezker abertzaleari esan dio onar daitekeen abstentzio bakarra ETArena dela
Itsasoaren sektoreko bilera baten Kongresu eta Senatuko EAJren Bizkaiko hautagaiak Bermeon bildu dira sektoreko eskuordeekin. Bilera horretan euskal gizartearen ardura diren arazo errealei buruz hitz egin dute, besteak beste arrantzaleen arazoei buruz.
BERRIA
2008/02/25
Margarita Uriak dio PSOEk demagogiaz ekiten diola mendekotasun-legeari
Bizkaian Senaturako EAJren hautagai den Margarita Uriak, “lurralde historikoetan instituzioak egiten ari diren gizarte-zeregin itzela” azpimarratu du Loiun, Gurena Zahar Egoitzara egindako bisita batean.


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












