Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2008/01/15

BBB berria lehen aldiz batzartu da

Andoni Ortuzar buru izan duen EAJren Bizkai Buru Batzar berria lehen aldiz bildu da gaur Sabin Etxean. Batzarrean, iazko astean Herrialde Batzarrean hautatu ziren burukide berri guztiak izan dira.

BERRIA

2008/01/15

Ortuzar: "EAE-ANV eta EHAK legezkoak diren bitartean, agendan mantendu behar dira, hitz egiteak ez duelako amore ematea esan nahi"

EAJren BBBren presidenteak, Andoni Ortuzarrek, adierazi du EAE-ANV eta EHAK legezkoak diren bitartean ezinbestekoa dela horiek agendan izatea. Alde horretatik, ohartarazi du politikoki antolatutako ezker abertzale erradikalarekin hitz egin gabe zaila dela bake giroa sortzeko adostasuna lortzea. Edonola ere, hitz egiteak ez duela amore ematea esan nahi jakinarazi du.

BERRIA

2008/01/14

Ortuzar: "Koalizioa ezinezkoa da, eta hori ez da beharrezkoa Ibarretxeren proposamena defendatzeko"

EAJren BBBren lehendakari den Andonio Ortuzarrek baieztatu duenez, “bere alderdian bultzatu nahi izan duen koalizioa ( EA, EB eta Aralar) ezin izan da egin”, eta bere ustez, ekimen hori ez da “ezinbestekoa” eta “beharrezkoa” Lehendakariaren proposamena defendatzeko. Gisa berean, biltzar autonomikoetan, “bakoitzak bere siglarekin, bere egitarauarekin jardutea”, eta, hauteskundeen ostean, “ biharamunean”, “buru-belarri” lan egitea nabarmendu du.

BERRIA

2007/11/06

Urkulluk ohartarazi du EAEANk “erabateko ospe-galtzea” izateko bidea hartu duela Ibarretxeren aurkako auzian

EAJren EBBren bozeramaile den Iñigo Urkulluk ohartarazi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak (EAEAN) “erabateko ospe-galtzea” izateko bidea hartu duela Juan Jose Ibarretxe lehendakaria eta PSE-EEren buruzagi Patxi López eta Rodolfo Ares auzipetuta. Ezker abertzalearen ordezkariekin biltzeagatik auzipetu ditu, hain zuzen. Gainera, Urkulluk zekentzat jo du EAJk kasu honi “hauteskundeei begira etekina” atera nahi diola esan izana. Bere esanetan, “inork ez du akusatuen aulkian eseri nahi”.

BERRIA

2007/10/30

Urkullu: “Honako hau Lehendakariaren kontrako epaiketa politikoa da, eta Justiziaren gizarte legitimaziorik eza areagotzen du”

EAJren EBBren bozeramaile Iñigo Urkulluk Sabin Etxean adierazi du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak areagotu egin duela Justiziaren zati batek egin duen akatsa, eta justiziaren gizarte legitimaziorik eza ere areagotu egin duela.

Iñigo Urkullu

BERRIA

2007/10/25

Urkulluk esan du gaur, Estatutuaren urteurrenean, “ez dagoela zer ospatu” eta kontsultaren “legezkotasuna” defendatu du

Iñigo Urkullu EAJren EBBren bozeramaileak esan du gaur, Gernikako Estatutuaren onarpenaren 28. urteurrenean, “ez dagoela zer ospatu”, ezin delako ospatu “betetzen ez den zerbait”. Era berean, Ibarretxe lehendakariak bere ibilbide-orrian azaldutako kontsultaren “legezkotasuna” defendatu du, eta “akordio politikoaren beharra” nabarmendu du.

BERRIA

2007/10/23

Urkullu: “Gizarte honek urteak daramatza justiziako estamentu batzuk Euskadiko normalizazio politikoa geldiarazteko tresna bihurtzen ari direla ikusten”

EAJren EBBren bozeramaile Iñigo Urkulluren ustez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak hartu duen erabakia susmatzekoa zen. Auzitegiak bertan behera utzi du lehendakaria eta beste arduradun politiko batzuk auzipetzearen aurka Eusko Jaurlaritzak jarri zuen helegitea. Bere burua ezker abertzale deitzen duen erakundeko mintzakide eta eragile politikoekin biltzeagatik auzipetu zituzten, zehazki, eta asmoa Ibarretxe lehendakaria, euskal gizartearen ordezkari instituzional nagusia eta elkarrizketaren zein negoziazioaren defendatzaile eta bultzatzaile nagusietakoa, akusatuen aulkian esertzea da.

BERRIA

2007/10/18

Urkullu: “PSOEk eta PPk elkarren aurkako lehian jardungo dute hauteskunde orokorretara arte, harik eta espainolagoa nor den jakin arte"

Euzko Alderdi Jeltzalearen Euzkadi Buru Batzarraren bozeramaile Iñigo Urkulluk adierazi duenez, PSOEren eta PPren arteko polarizazioa gertatuko da berriro, eta esan du bi alderdiok “lehian” arituko direla 2008ko martxoko hauteskundeetara arte, “nor den espainolagoa” jakite aldera.

BERRIA

2007/10/17

Urkullu: «Zapatero ez litzateke hain irmoa izango hauteskunde orokorrak ez baleude»

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak eta Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak atzo izandako bilera izan du hizpide gaur goizean Iñigo Urkullu EAJko bozeramaileak. «Zapatero ez litzateke hain irmoa izango hauteskunde orokorrak hain gertu ez baleude», nabarmendu du Urkulluk. Era berean, uztaila baino lehen Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak akordio politikoa lortzeko lanean jarraituko dutela aurreratu du.

BERRIA

2007/10/16

Urkullu: “Ibarretxeri ezetz esaten badiote, akordioa lortzeko ahaleginetan jardungo dugu, kontsulta egiteko ahaleginetan aritu baino areago"

Euzko Alderdi Jeltzalearen Euzkadi Buru Batzarraren bozeramaile Iñigo Urkulluk adierazi duenez, baldin José Luís Rodríguez Zapatero Gobernuaren Presidenteak Moncloan gaur egingo duten bileran "ezezkoa" ematen badie Juan José Ibarretxe lehendakariak aurkeztuko dizkion planteamenduei, Lehendakariak aurrera egingo du bere planekin "akordioa lortzeko ahaleginetan, kontsulta egiteko ahaleginetan aritu baino areago".

BERRIA

2007/10/15

Urkullu: «Lehendakariak zabalik eramango ditu eskuak, eta Zapaterok aprobetxatu egin beharko luke aukera berri hori»

Euzkadi Buru Batzarraren bozeramaile Iñigo Urkulluk gaur bertan Iruñean adierazi du Juan Jose Ibarretxe lehendakaria eskuak zabalik dituela joango dela bihar Rodríguez Zapaterorengana, arazo politikoa konpontzeko behin betiko apustuarekin. Hori dela eta, Urkulluk adierazi du Kongresuak Euskadirako Estatutu politiko berria baztertu egin zuenez, Rodríguez Zapatero presidenteak aprobetxatu egin beharko lukeela aukera berria.

BERRIA

2007/10/12

Euskal herritarrek beren “festa nazionala jai-giroan" ospatzearen aldekoa da Iñigo Urkullu, eta ez "aldarrikapen-giroan"

EAJren EBBren bozeramaile Iñigo Urkullu euskal herritarrek beren «festa nazionala jai-giroan» ospatzearen aldekoa da, eta ez «aldarrikapen-giroan». Gainera, adierazi du Espainia gero eta estatu uninazionalagoa dela, trantsizio amaierako plurinazionaltasunetik aldentzen ari dena.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!