Prentsa Aretoa
Berriak
BERRIA
2008/04/16
Iñigo Urkulluk Ajuria Eneko Itunaren bidea berreskuratu nahi du, ezker abertzalea politikan sartzeko
EAJren EBBren presidente Iñigo Urkulluk Ajuria Eneko Itunaren bidea berreskuratzearen alde egin du, hala, “ezker abertzalea politikan sartzeko”. Gainera, indarkeria elkarrizketaren bidez amaitzearen “balioa” aldarrikatu du, PSOEren “amaiera polizial eta judizial”arekin kontrajarriaz.
BERRIA
2008/04/02
Urkullu: "EAJk, ANVren hautetsiei, gai larri honen inguruan, adierazpen garbia eta berehalakoa egin dezaten eskatzen diegu"
EAJren EBBren lehendakari den Iñigo Urkulluk, Sabin Etxean burutu den prentsaurrekoan adierazi duenez, “Euzko Alderdi Jeltzaletik, ANVren kargu politiko eta hautetsiei, gai larri honen inguruan adierazpen publikoa, garbia eta berehalakoa egin dezaten eskatzen diegu. Izan ere, ETAk atzo argitaratutako agirian bere burua bozeramaile eta jarrera politikoen defendatzaile izendatzen baitu”.
BERRIA
2008/03/31
EAJk Durangoko bonbardaketaren biktimen omenaldian parte hartu du
EAJren hainbat agintarik gaur goizean Gerra Zibileko biktimen omenaldian parte hartu dute, Durangoko bonbardaketaren 71. urteurrena dela-eta. Omenaldia Bizkaiko herri horretako hilerrian egin da.
BERRIA
2008/03/26
Ortuzar: "Euskal autogobernuaren aldeko urratsa emateko akordioa lortzea da gure apustua"
EAJren EBBren presidenteak, Andoni Ortuzarrek, SER irrati kateak egindako elkarrizketan adierazi du hauteskundeen aurretik ere egin zutela euskal autogobernuaren aldeko urratsa emateko akordioaren aldeko apustua. “Hori izango da gure ardatza. Lortzen baldin badugu, izango da hitzarmena; bestela, nekez”.
BERRIA
2008/03/23
Urkullu: "Maiuskulekin egindako politikaren garaia da"
EAJren EBBren lehendakari den Iñigo Urkulluk Aberri Egunean adierazi duenez, “gu geureari eutsi behar diogu. Herrialde honetako gizon-emakumeen alde lan eginez. Akordiorako aukerak baldin badaude, PSOEk eta Zapaterok Herrialde honek Akordio berezi baterako eskubidea duela onartzen baldin badute, denbora larregi irauten ari den blokeo politikoa apurtzeko aukera baldin badugu, burujabetzaren alde urrats erraldoia emateko aukera baldin badugu, hor izango gaituzue. Nahiz eta ETAk oztopoak jartzen saiatu, nahiz eta ELAk edo Eak oztopoak jartzen saiatu, inoren oztopoak albo batera utzirik; gu han izango gaituzue!”.
BERRIA
2008/03/07
Ortuzar: "EAJk demokraziak gero eta partaidetza handiagoa izan behar duela uste du"
Bizkaiko EAJren alkateek eta zerrendetako buruek laneko bilera egin dute Sabin Etxean. «Euskal autogobernuaren, gure erakundeen eta Eusko Alderdi Jeltzalearen indarra oinarrizko bi alorretan dago jokoan: gardentasuna, sakrifizioa, zerbitzu publikoa eta zintzotasunak gure zeregin politikoaren ezaugarri izaten jarraitzea eta gure jardun politikoa gero parte-hartzaileagoa izatea», adierazi du EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek.
BERRIA
2008/03/05
Urkullu: "Euskadik boto eraginkorra behar du eta hori hobetuen bideratu dezakeena EAJ da"
EAJren Euzkadi Buru Batzarraren lehendakari den iñigo Urkulluk Barakaldon adierazi duenez, “demokrazian boto guztiak erabilgarriak dira eta beraien balioa dute. Baina, orain, Euskadik boto eraginkorra behar du gure ahotsa eta Euskadiko proposamenak Madrilen entzunarazi ahal izateko. Boto eraginkor horiek hobetuen bideratu ditzakeena EAJ da, hau da, 1977. urtetik hona egin duten legez, EAJren diputatuek eta senatariek”.
BERRIA
2008/03/05
EAJk ijitoen elkarteek egiten duten lan gogorra azpimarratu du, eta erakundeen aurrean elkarrizketak egiteko bitartekotza eskaini die
EAJren Kongresuko eta Senatuko Bizkaiko hautagaiak eta EAJren buruzagiak Iniciativa Gitana elkarteko ordezkariekin bildu dira. Beste gai batzuen artean, talde hori gehien kezkatzen duten auziak jorratu dituzte, baita egiten duten lana eta epe laburrera izango dituzten beharrak ere.
BERRIA
2008/03/04
Urkullu: "Rouco Varela aukeratu izana sektore kontserbatzaileenen hiru urteko lanaren emaitza da"
EAJren Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak, Iñigo Urkulluk, baieztatu du Muskizen Antonio María Rouco Varela Gotzainen Konferentziako presidente aukeratu izana Elizako sektore kontserbatzaileenen hiru urteko lanaren emaitza dela. Gainera, baieztatu du Elizak atzerapausoa egin duela, “elitetik politika munduan eragiteko asmoarekin” ari delako.
BERRIA
2008/03/04
Urkullu: “Asko dagoelako egiteko, boto erabilgarria, euskal botoa, EAJrena da”
EAJren Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak, Iñigo Urkulluk, Muskizen jakinarazi du euskal herritarrek hemendik igandera bitartean ikusiko dutela boto erabilgarria, praktikoa, euskal botoa, EAJ dela.
BERRIA
2008/03/03
Juan Ajuriagerra, euskal abertzaletasunaren gertakari garrantzitsuei lotutako bizitza bat.
Juan Ajuriaguerra (1903-1978) XX. mendeko pertsonarik nabarmenenetako bat izan zen euskal abertzaletasuneko historian. Berak markatu zituen Euzko Alderdi Jeltzaleak eta haren ordezkariek Herri honen eraikuntzan eta garabidean bizi izandako une garrantzitsu batzuk.
BERRIA
2008/03/03
Agirre: “Apustu handia egin dugu I+G-b arloan, eta hori behin eta berriz ukatu diguten arren horren transferentzia”
EAJren Kongresurako eta Senaturako hautagai-zerrendaren ordezkari batzuk eta alderdi jeltzalearen beste kargu instituzional zenbait Bizkaiko Teknologi Parkean izan dira bisitan gaur parkearen Zamudioko egoitzan.


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












