Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2008/02/24

EAJk hurrengo legegintzaldirako Alderdiak dituen ingurumen-planteamenduak aurkeztu ditu Mundakan

Kongresurako eta Senaturako Bizkaitik aurkezten diren EAJren hautagaiek eguerdian Mundakan burutu den ekitaldian parte hartu dute. Kongresurako hautagai Aitor Estebanek eta Aintzane Berreteaga Senaturako hautagaiak ibilaldia egin dute itsasadarrean zehar piragua banatan eta euren harrotasuna agertu dute Euskadin natur parketan eta eremu babestutan dugun portzentajearen handiagatik, Urdaibaiko honetan legez.

BERRIA

2008/02/23

Erkorekak: “Azken lau urteotan Diputatuen Kongresuan Rajoyk eta Rodriguez Zapaterok eklipse perfektua eratu dute euskal autogobernuari dagozkion gaietan”

Areeta Getxon egindako ekitaldian Josu Erkorekak, PP eta PSOE aipatu dituelarik, zera nabarmendu du, “dioskute ez dela berdin Rajoy edo Zapatero. Eta egia da. Ez da berdin. Baina, hori esatea eta ezer ere ez esatea berdin da. Zeren politikan esaten duzuna baino garrantzitsuagoa baita egiten duzuna; are gehiago, politikan, zer egiten duzun, haxe zara. Eta azken lau urteotan Gorte Orokorretan Rajoyk eta Zapaterok berdin-berdin jokatu dute euskal autogobernuari dagokion guztian”.

BERRIA

2008/02/22

Azkuna: "Armen Araudia eguneratu eta prestatu behar da"

Bilboko Udaltzaingoaren Garellanoko Komisariaren ondoan EAJ-PNVk antolatutako ekitaldi batean, Iñaki Azkuna alkateak ondokoa esan du: “estatuko hiririk seguruenetako batean bizi garela esan dezakegu, baina segurua izaten jarraitzea nahi dugu eta horren alde lan egingo dugu”.

BERRIA

2008/02/22

Aitor Estebanek espainiar Estatuko gobernuari zatar solidoen inguruan aurrera pausuak eskatu dizkio

EAJren BBBren lehendakari Andoni Ortuzarrek eta Bizkaian alderdi jeltzalearen Kongresurako hautagaia den Aitor Estebanek hauteskunde-ekitaldi batean parte hartu dute Basauriko Garbigunean. Ingurumenarekin gutxi bezala konprometiturik, Aitor Esteban Kongresuko diputatu eta orain hautagaiak esan ez ezik egin egiten du, aldizka etortzen da-eta Basaurira, Garbigune horren erabiltzailerik leialenetako bat denez gero.

BERRIA

2008/02/21

Erkoreka: "Euskadi izango da gure iparra Gorte Nagusietan"

Hauteskunde orokorretarako hauteskunde kanpainaren hasiera ekitaldian Kongresurako Bizkaiko hautagai buru den Josu Erkorekak adierazi duenez, “Euskadin bizi naizelako hurrengo lau urteetarako nire jardun parlamentarioa Euskaditik abiatuta Euskadin izango du helburu. Euskadi izango da gure iparra Gorte Nagusietan”.

BERRIA

2008/02/21

EAJk Sabin Etxean emango dio hasiera Bizkaiko hauteskunde kanpainari

Euzko Alderdi Jeltzalea, hauteskunde kanpainaren hasiera antolatzen dagoen une honetan, Bizkai Buru Batzarraren lehendakaria den Andoni Ortuzarren bitartez adierazi du, “Euskadin herritarrek aukeratzeko ahalmena dute. Baina txarraren eta okerragoaren artean, bat bera ere ez dute hautatzen. Euskadiko herritar guztien interesak argi eta garbi, baldintzarik gabe eta morrontzarik gabe defendatzen ditugulako ari gara hazten”.

BERRIA

2008/02/19

Espainiako Gobernuak Euskal Y-aren eta Serantesko tunelaren aurrean erakutsitako “interes eza” salatu du Ortuzarrek

Andoni Ortuzar Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarraren presidenteak Espainiako Gobernuak euskal azpiegituren aurrean azaldutako “interes eza” salatu du gaur Santurtzin. Horren adibide, Euskal Y-a, Serantesko tunela, portuak eta aireportuak aipatu ditu.

BERRIA

2008/02/11

Ortuzarrek kritikatu egin du “Garzoni eta Zapaterori belarrondokoa emateko euskal herritarren aurpegia” jo izana, azken horiek direlako ezker abertzalearen haserrea pairatu dutenak

Andoni Ortuzar Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarraren presidenteak asteburuan izandako istiluak izan ditu hizpide. “Garzoni eta Zapaterori belarrondokoa emateko, euskal herritarren aurpegia jo dute, euskal herritarrak izan baikara ezker abertzalearen haserrea pairatu dugunak”, salatu du Ortuzarrek. Ildo horretan, ezker abertzaleak «kontrako jarrerei aurre egiteko erakutsitako demokratikotasun eskasa» salatu du Ortuzarrek.

BERRIA

2008/02/07

Alonsotegiko Uri Buru Batzarrak `La violencia del estado se mantiene en nuestro pueblo´ izenburuarekin zabaldu den agiriari darion intoxikazioa salatu du

EAJren Alonsotegiko Uri Buru Batzarrak adierazi duenez, “azken egunotan, Aldana tabernan gertatu zen zoritxarreko atentatu terrorista aipatzen duten zenbait kartel ikusi ditugu gure herrian. Hain zuzen ere, atentatu horretan Mª Paz Ariño, Pacífico Fika, Manuel Santacoloma eta Liborio Arana gure adiskideak hil ziren. Atentatu hori ez zuen inoiz ezein taldek bere gain hartu, baina denok jakin genuen horren erantzulea Espainiako muturreko eskuina zela”.

BERRIA

2008/01/28

Ortuzar: “Ezker abertzalea ekintzaz eta omisioz legez kanporatzeak eskaintzen ari da”

Andoni Ortuzar EAJren BBBren lehendakariak esan du ezker abertzalea ANV eta EHAKen balizko legez kanporatzea “eskaintzen ari dela, ekintzaz eta omisioz”. Bestalde kritikatu du une honetan Espainiako gobernua “arineketan ari dela egiten orain dela sei hilabete delitu ez zena”.

BERRIA

2008/01/28

Ortuzarrek BJKNri eskatu dio "euskal erakundeek esaten dutena” eta "gizartearen gehiengoaren adierazpen politikoa" errespeta ditzala

Andoni Ortuzar EAJren BBBren lehendakariak BJKNri eskatu dio “euskal erakundeek esaten dutena” eta “gizartearen gehiengoaren adierazpen politikoa” errespeta ditzala. Era berean, esan du “zaila dela pentsatzea” justiziaz erabakiko dela, hori egin behar duten pertsonak ikusita, hala nola Juan Pablo González, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kidea, orain dela gutxi idatzitako artikuluan nazionalismoarekin kritiko agertu zena, “mahai atzean toga jantzita eseri eta epaia idatzi behar dutenean”.

BERRIA

2008/01/25

Ezezagun batzuek zenbait herritako batzokiak eraso dituzte pinturaz

Goizaldeon, ezezagun batzuek gutxienez Euzko Alderdi Jeltzalearen zortzi egoitza eraso dituzte pinturarekin Euskal Herriko zenbait udalerritan. Larrabetzuko batzokian honako pintada hau agertu da: "PSOE y PNV torturadores"; Ondarretako batzokian, Getxon, panfletoak bota dituzte, eta horietan "PNV lotu zure txakurrak. Zuek atxilotzen, torturatzen eta kartzelaratzen gaituzue” irakur zitekeen.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!