Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2007/10/10

Urkullu: "Kendutako paperak itzultzea exijentzia bat da"

Iñigo Urkullu EAJren EBBren bozeramaileak esan du frankismo garaian euskal erakundeei kendutako paperak itzultzea bere alderdiaren eta Eusko Jaurlaritzaren “exijentzia” dela. Esan du Espainiako Gobernuaren planteamendua zentzu honetan “ez dela batere positiboa”. Halere, adierazi du EAJ-PNVk aztertu egingo duela Oroimen Historikoaren Lege Proiektuari eginiko hogeita hamar zuzenketekin gertatzen dena.

BERRIA

2007/10/10

Urkulluk Batasunari eskatu dio atentatua “salatzeko”, baina uste du ez duela egingo, haren diskurtsoa ETAren “menpe” dagoelako

Iñigo Urkullu EAJren EBBren bozeramaileak espero du Batasunak datozen urteetan atzo Bilbon izandako atentatua “sala dezala”. Halere onartu du “zinez” ez duela uste hori gertatuko denik, “azken egunotan entzundako hitzek ez dutelako itxaropenerako lekurik uzten”. “Gaur, berriro ere, diskurtso hori sufrimendua gizarteratzearen menpe dago”, ETAk nahi duenez.

BERRIA

2007/10/09

Iñigo Urkulluk adierazi du ez duela ulertzen euskal kutxen fusioan “geldialdiak” izatea “interes politikoak egoteagatik”

EAJren EBBren bozeramaile den Iñigo Urkulluk adierazi du ez duela “ulertzen” hiru euskal kutxen fusio prozesuan “geldialdiak” izatea “interes politikoak egoteagatik”, eta eragiketa horren “komenigarritasuna" defendatu du Euskadiren garapen sozioekonomikorako.

BERRIA

2007/10/09

Urkulluk Gobernuaren "bultzada politikoa" igartzen du Batasunaren eragiketan eta "mendeku-politikaK" gaitzetsi ditu.

EAJren EBBren bozeramailea den Iñigo Urkulluk baieztatu du gobernu zentralaren "bultzada politikoa" dagoela Batasunako kideen atxiloketa eta espetxeratzeko eragiketan eta “hauteskundeetako estrategiak” kontuan hartuta burutzen diren “mehatxu-politikak” gaitzetsi behar direla esan du.

BERRIA

2007/10/08

Urkulluk adierazi du eroso sentitzen dela erreferendumarekin, erabakitzeko eskubidea aitortzea esan nahi duelako, hitzarmen batean oinarrituta

EAJren EBBren bozeramaileak, Iñigo Urkulluk, esan du «eroso» sentitzen dela Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren erreferendum proposamenarekin, euskaldunen erabakitzeko eskubidea aitortzea esan nahi duelako, formazio politikoen arteko hitzarmen batean oinarriturik.

BERRIA

2007/10/01

Urkullu: "EAJren txostenak babestu egiten ditu lehendakariaren urratsak"

EAJren EBBren bozeramaile Iñigo Urkulluk esan duenez, EBBk Batzar Nagusian onesteko proposatu duen txosten politikoak “babestu egiten ditu Juan José Ibarretxe lehendakariak herritarrei kontsulta egiteko bere proposamenarekin egin nahi dituen urratsak”.

BERRIA

2007/10/01

Urkulluk baieztatu du EAJren txostenak “babestu” egiten dituela “lehendakariak egin nahi dituen urratsak”

EAJren EBBren bozeramaile Iñigo Urkulluk esan duenez, EBBk Batzar Nagusian onesteko proposatu duen txosten politikoak “babestu egiten ditu lehendakariak egin nahi dituen urratsak”.

BERRIA

2007/08/28

Urkullu: “Ildo ideologiko nagusia eta printzipioak komunean ditugu”

Iñigo Urkullu Euzkadi Buru Batzarraren bozeramaileak elkarrizketa eskaini dio Euskadi Irratiari eta egun EAJren barruan eta Eusko Jaurlaritzan dituzten gai nagusiei buruz azalpenak eman ditu. Urkulluk azpimarratu duenez, EAJren buruzagitzak bilera egin zuen atzo Donostian eta bertan, alderdiaren ponentzia lantzen hasi ziren, baina "10 bat egun barrura arte ez da prest egongo".

BERRIA

2007/08/24

Pintadas contra EAJ/PNV en Bilbao.

Un grupo de encapuchados atacó está pasada madrugada con globos de pintura el Batzoki Bilbao-Larrabal. Además realizaron varias pintadas contra EAJ-PNV y a favor de ETA.

BERRIA

2007/08/22

Euzko Gaztedi: “Erabat harro gaude pentsatzen dugu moduan pentsatzeaz eta jarduten dugun moduan jarduteaz”

Eusko Gaztedik, EGIk, Gogorregiren txosnaren kontra atzo gauean egindako erasoa salatu du. EAJko gazteek esan dute Aste Nagusiak ez duela merezi horrelako gertakaririk, eta Gogorregi Konpartsak eskatu du ideologia guztientzako adierazpen askatasuna errespetatzea. «Era berean, Aste Nagusia antolatzen duten erakunde eta parte-hartzaile guztiek, guk geuk barne, salatu egiten dugu aipatutako erasoa», jakinarazi dute

BERRIA

2007/08/21

Urkullu: “EAJren ekintza politikoa ez dute alderdi politikoek edota iritzi-taldeek markatuko”

EBBren bozeramaileak, Iñigo Urkulluk, hauxe adierazi du gaur Joseba Azkarragaren azken adierazpenen inguruan: “Ezin daiteke desleialagoa izan lehendakariarekin uztailean EAren eta EB-Berdeaken buruek egindako adierazpenekin sortutako polemika eztabaida publiko gisa erabilita baino. Adierazpen horiek +erreminta+ bat, hau da kontsulta, zuten ardatz, eta hurrengo hiletako ekimen politikoa baldintzatzea zuten helburu”.

BERRIA

2007/07/26

Urkullu printzipio moralen gainean gizartea eraikitzearen aldeko da, legealdi honetan negoziatzeari eta erabakitzeari uko egin gabe, ordea

EAJren EBBren bozeramaile den Iñigo Urkullu euskal gizartea “printzipio moralen gainean” eraikitzearen aldeko agertu da, legealdi honetan bertan “negoziatzeari eta erabakitzeari” uko egin gabe, ordea. Gainera, azpimarratu du Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren eta alderdi jeltzalearen presidente den Josu Jon Imazen artean ez dagoela “inolako kontraesanik”, eta bat datorrela kontsulta indarkeria ezeko egoeran egin behar izatearen iritziarekin. Halaber, esparru juridiko-politiko berriak sortzearen aldeko hausnarketa egitea iradoki du.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!