Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2008/06/25

Guggenheimek espazio berria izango du Urdaibain, artea eta natura uztartzeko

Bilboko Guggenheim museoak beste zentro bat izango du Urdaibain, artea eta natura uztartzeko espazio batean. Atzo jakinarazi zuen Bizkaiko ahaldun nagusi José Luis Bilbaok, Europa Forumeko Euskadi Tribunan. Bertan, desazelerazio ekonomikoari edota krisialdiari aurre egiteko neurri sorta aurkeztu zuen; horien artean, Guggenheim museo berria.

BERRIA

2008/06/25

Ortuzar: "Ostiralean Kontsulta Legearen inguruan Legebiltzarrean egingo den bozketa galtzeko aukera ez dugu kontuan hartzen"

EAJren BBBren presidente Andoni Ortuzarrek adierazi du ez dutela kontuan hartzen datorren ostiralean Legebiltzarrean Kontsulta Legearen bozketa galtzeko aukera. Hilaren 27ko bozketa irabazteko deia egin du Ortuzarrek. “Guk, oraingoz, ez dugu ostiralean galtzeko aukera aintzat hartu. Galduko bagenu, egoera horretan egongo bagina, hausnartu egin beharko genuke gure estrategia politikoa”, adierazi du.

BERRIA

2008/05/29

Ortuzar: “EAJ-PNV pozik dago Ibarretxek aurkeztu duen proiektuarekin”

EAJren Bizkai Buru Batzarraren lehendakariak, Andoni Ortuzar, esan du bere alderdia “pozik dagoela, noski”, Juan José Ibarretxe lehendakariak aurkeztu duen Herri Kontsulta Deitzeko eta Arautzeko Lege proiektua dela-eta.

BERRIA

2008/05/16

Euzko Alderdi Jeltzaleko alkate batzuek Alkate Liberal eta Demokraten Lehen Topaketan parte hartu dute Bruselan

Laudioko alkate Jon Karla Menoyok, Santurtziko alkate Ricardo Ituartek eta Azkoitiko alkate Asier Aranbarrik Alkate Liberal eta Demokraten Lehen Topaketan parte hartu dute Bruselan, maiatzaren 14an eta 15ean; jardunaldi horiek Europako Parlamentuko eta Eskualdeetako Lantaldeko Europaren Aldeko Demokraten eta Liberalen Aliantzako taldeak antolatu ditu.

BERRIA

2008/05/15

Bizkai Buru Batzarrak solidaritatea adierazi du Gorka Agirrerekin, Audientzia Nazionalaren aurrean agertu behar izatean

EAJren Bizkai Buru Batzarrak solidaritatea agertu du eta Gorka Agirreren erabateko errugabetasunean sinesten duela adierazi du. Hura EBBko burukide ohia da eta bihar, maiatzak 16, Madrilgo Audientzia Nazionalaren Instrukzioko 5. Epaitegira bertaratu behar da.

BERRIA

2008/05/14

Ortuzarrek “gutxieneko adostasunak” bilatzeko eskatu die alderdi politikoei, “ETAk baldintzatu ez gaitzan eta bere ekintzek politikan eraginik izan ez dezaten”

EAJren BBBren presidente Andoni Ortuzarrek bere gaitzespenik irmo eta biribilena adierazi dio ETAri gaur goizaldean egindako atentatuarengatik, eta ETAren tranpan erortzerik ez dagoela ohartarazi du. “ETAk baldintzatu egin nahi gaitu, baina indar politiko guztiok buruarekin jokatu behar dugu, gutxiengo etiko eta politikoak finkatuz adostasunera hurbil gaitezen eta ETAren ekintzek, min egin arren, politikan eraginik izan ez dezaten”.

BERRIA

2008/05/09

Aitziber Irigoras, Durangoko alkate hautatu dute

Durangok alkatea du berriz ere. Bost urte igaro dira Pilar Ardanzak Juan José Ziarrustari kargua utzi zionetik. Apirilaren 24an, ordea, Juan José Ziarrusta hil egin zen, infekzio koronario baten ondorioz. Atzo, udaletxean egin ziren bi bilkuretan izan ziren guztiek izan zuten gogoan Ziarrusta. Alkate berriak berak, Aitziber Irigorasek, honela amaitu zuen inbestidurako hitzaldia: "estés donde estés, no olvides a tu grupo, que nosotros no te olvidaremos nunca" (zauden lekuan zaudela ere, ez ezazu zure taldea ahaztu, guk ez zaitugu inoiz ahaztuko).

BERRIA

2008/04/30

Ibarrangeluko Udalak EAJk bultzatutako mozio etikoa onartu egin du

Ibarrangeluko Udalak gaur EAJk bultzatutako mozio etikoa onartu du Euzko Alderdi Jeltzalearen botoei esker, izan ere, alderdi jeltzaleak baino ez du mozio honen alde bozkatu. Beraz, mozioa, EAJ-PNVren hiru zinegotzien aldeko botoekin eta Armendu taldeko hiru zinegotzien abstentzio eta Leire Saitua zinegotziaren abstentzioekin onartu da.

BERRIA

2008/04/29

EAJ-l El Correo egunkariari egindako zuzenketa, EAJ-ren barneko auzien inguruan

El Correo Español - El Pueblo Vasco egunkarian apirilaren 29an, asteartea, agertutako albistea eta editoriala irakurri ostean («EAJ-PNV ratifica la expulsión de sus electos de Ondarroa que renunciaron por miedo» eta «Determinación peneuvista»), EAJren prentsa bulegoak testu horietan argitaratutako hainbat datu oker zuzentzeko beharra dauka.

BERRIA

2008/04/22

Ortuzar: “Auzitegiek Javier Uriarteri izen ona itzuli diote”

Durangoko instrukzioko 1. zenbakiko epaitegiak Javier Uriarteren, Abadiñoko alkate ohiaren, aurka eginiko prebarikazio eta funtzionario-eroskeriagatiko salaketak largestea eta artxibatzea erabaki du. Hala jakinarazi du EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak, Andoni Ortuzarrek.

BERRIA

2008/04/21

Ortuzar: "ETAk lehendakariaren egitasmoa zapuztu nahi du bere ekintzekin"

EAJren Bizkai Buru Batzarraren presidente Andoni Ortuzarrek jakinarazi du ETAk lehendakariaren egitasmoa zapuztu nahi duela bere ekintzekin, Euskadiko eta Espainiako politika ez-egonkortuta.

BERRIA

2008/04/17

Ortuzarrek esan du Batzoki baten kontra egindako erasoa balitz bezala hartu duela, eta EAE-ANVren ahotsa entzun dadin nahi duela

EAJren EBBren presidente Andoni Ortuzarrek adierazi du bere alderdiak La Peña auzoko herriko etxeari ETAk egindako erasoa batzoki baten aurkakoa izan balitz bezala hartu duela, eta eskatu du EAE-ANVren ahotsa entzun dadila, «euskal gatazkaren aitzakiarekin beren burua babestu gabe».

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!