Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2009/12/02

Bilboko Udalak Madrilen jaso du Udak Gardentasunaren II. saria

Bilboko Udalak Madrilen jaso berri du Udal Gardentasunaren II. Saria, Transparency International erakundearen espainiar taldeak eman ohi duen saria.  Bilboko udala saritua izan da  hiritargoarekiko hurbila den kalitatezko administrazioa izateko apustu sendoa egiten duelako.

BERRIA

2009/11/18

Ortuzarren ustetan Zapateroren Gobernuak “oker baino okerrago” egin du eta Eusko Jaurlaritza “Madril defendatzera mugatu da”

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariaren ustetan Zapateroren Gobernuak "oker baino okerrago" jardun du "Alakranaren" bahiketaren kasuan eta Eusko Jaurlaritza "Madril" defendatu du arrantzaleen alde egin beharrean. Gaineratu duenez "gehiegitan erori dira zulo berean" eta  militarren babesa "Estatu batek konpromisoa hartzeko  bidea da".

BERRIA

2009/11/17

EAJ-PNV Alakranaren arrantzaleen askatasunaren aurrean

EAJ-PNV quiere mostrar su satisfacción por la liberación  de los tripulantes del atunero vasco Alakrana secuestrado hace ya 47 días en aguas de Somalia. EAJ-PNV, y todos sus responsables públicos, se ponen a disposición de los tripulantes y sus familias para apoyarles  en todo aquello que  esté en su mano.

BERRIA

2009/10/09

Ortuzar: “Lopezen gobernu ahula ikusgai gelditu da”

EAJren Bizkai Buru Batzarraren presidente den Andoni Ortuzarrek Santurtzin, bertako alkate den Rikardo Ituarterekin batera, burutu duen prentsaurrekoan adierazi duenez, "Euzko Alderdi Jeltzaleak azpimarratu nahi du bere konpromisoa Santurtzirekiko eta, batez ere, Santurtziko Udala eta Hijas de la Cruz Ikastetxearen jarreraren aldeko konpromisoa. Atzo gauean Eusko Legebiltzarrean ikusi zen moduan, guk Ikastetxearen etorkizunaren alde egin genuen eta PSE, bitartean, konstruktoreen interes ilunen alde egin zuen".

BERRIA

2009/10/08

Barakaldoko EAJ-PNVk alkateari galdetu dio zer duen ezkutatzeko EELZ zerbitzua esleitzeko prozesuan

Amaia del Campo Barakaldoko EAJ-PNVren udal bozeramaileak Tontxu Campos alkate sozialistari galdetu dio "oposizioari zer ezkutatu nahi dion "EELZ esleitzeko prozesuan. Del Campok adierazi duenez  "demokrazia ezarri zenetik aurrekaririk gabeko jarduera da, orain arte inoiz ez delako alderdi politikoen presentzia ordezkaritza kontratazio mahaietan debekatu".

BERRIA

2009/10/08

Ortuzarrek salatu duenez PP eta PSE alderdiek Gobernua kontrolatzeko ekimenak behin eta berriz indargabetzea bilatzen dute

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak Aralarrek eta EAk PP eta PSE-EE alderdiei egindako kritikak  berretsi ditu. Ortuzarren esanetan " PP eta PSE-EE alderdiek Gobernua kontrolatzeko ekimenak  indargabetzea bilatzen dute behin eta berriz".

BERRIA

2009/10/04

Ortuzarrek lehendakari lanak egitea agindu dio Lopezi

Andoni Ortuzar EAJren Bizkaia Buru Batzarraren presidenteak, PSE-EEren kongresuari buruz adierazi duenez, "positiboegia izan da, Euskadik dituen benetako arazoetatik ihes egiteko bidea izan da. Gainera, jada erabakita duten itun politika zehazteko, PPrekin aliantzak egitea, baliagarria izan da kongresua".

BERRIA

2009/09/30

Unai Rementeria: “Albait arinen egin behar da Ondarroako portuko kaia handitzeko lana”

Unai Rementeria Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak aditzera eman duenez “2009 urterako aurrekontuetan aurreikusten ziren Ondarroako portuko kaia handitzeko egitasmoa gauzatzea eta arrain saltoki berria eta aparkalekua egiteko egitasmoa idaztea”.

BERRIA

2009/09/29

Ortuzarrek Lopezi exijitu dio “lehen tokian” jar dadila Kontzertua defendatzeko ilaran eta Zapatero eta PP konbentzi ditzala blindajea defendatzeko

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak Patxi Lopezi exijitu dio "lehen tokian" jar dadila Kontzertu Ekonomikoa defendatzeko orduan eta Jose Luis Rodriguez Zapatero eta PP konbentzi ditzala blindajearen alde egon daitezen "Hauxe da Lopez jaunaren autonomia eta buruzagitzarako gaitasuna erakusteko unea" baieztatu du.

BERRIA

2009/09/21

Ortuzarrek PSE eta PP alderdiek boterea hartzeko moduari “aurre egiteko gizarte erantzuna” egituratzeko deia egin du

Andoni Ortuzar EAJren BBBren lehendakariak baieztatu duenez, funtsezkoa da "euskal erantzun soziala egituratzea" PSE eta PP alderdiek boterea eskuratzeko erabili nahi duten asmoari aurre egiteko; halaber, iragarri duenez Kontzertuaren blindajea "sine qua non" baldintza da Estatuko Aurrekontuen gainean hitz egiten hasteko orduan.

BERRIA

2009/09/16

Unai Rementeria: “Eusko Jaurlaritza gobernu espainolak hartutako erabakien aurrean makurtu egin da”

Hiru atun ontzi dira dagoeneko, guztiak bizkaiko Bermeo herrian kokatutako enpresetakoak, nazioarteko uretan piraten mehatxua jasan dutenak, kostalde afrikarraren parean, hain zuzen. Gaurko egunez, euskal atun ontzidiak ez du inolako erantzunik jaso ezta egoki eta zuzenik ere.

BERRIA

2009/09/16

Barrikako EAJk udalerriaren etorkizuna konpontzeko lan egingo du

Barrikako EAJk Epaitegi Gorenak Barrikako Arau Subsidiarioen Aldaketaren inguruko Bizkaiko Foru Aldundiaren 421/01 eta 395/01 Foru Aginduen baliogabetzea berresteko eman duen Ebazpena ezagutu ondoren, ebazpen hori  eta berarekin dakartzan balizko eragin juridikoak aztertuko dituela adierazi du.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!