Prentsa Aretoa
Berriak
BERRIA
2010/02/08
Ortuzarrek Zapateroren kontrako zentsura eta konfiantza mozioak ukatu ditu “izaera elektorala” izango luketelako
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren presidenteak argitu duenez bere alderdiak ez ditu aurkeztuko Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernu buruaren kontrako zentsura edo konfiantza moziorik. Ortuzarren esanetan "elektoralak" izango lirateke eta ez lirateke izango krisiari irtenbidea ateratzeko.
BERRIA
2010/02/08
EAJk López Gobernuari interpelazioa egiten dio Urdaibaiko arroaren saneamendu-obretan egindako atzerapenari buruz
Eusko Jaurlaritzako Aurrekontuek Urdaibaiko arroaren saneamendurako egiteke dauden biltzaile eta eroanbideen obrak finantzatzeko partidarik jasotzen ez dutela egiaztatu ondoren, Unai Rementeria legebiltzarkideak interpelazio bat egin dio Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, gai honetan bere sailak dituen asmoen berri emateko.
BERRIA
2010/02/05
Ortuzar: “Lopezek Zapateroren politika ekonomikoa azpikontratatu du”
Andoni Ortuzar EAJren Bizkaiko Presidenteak baieztatu duenez Patxi Lopezen Gobernuak "Zapateroren politika ekonomikoa azpikontratatu du", hau da, Europa osoan "egoera txarrena duen estatu buruarena". Gaineratu duenez berak uko egingo dio Enplegurako Politika Aktiboen transferentzia Euskadira "egoera txarrean" ekartzeari.
BERRIA
2010/01/28
Basauriko EAJ-PNVren Udal Taldea pozik agertu da Adif erakundeak Pozokoetxen aparkalekua egiteko aurkeztu duen proposamena aztertuko duelako
Euzko Alderdi Jeltzalea pozik agertu da Adif erakundeak Basauriko Pozokoetxe trenbide gunean 200 autorentzako aparkalekua egiteko proposamena aztertzeko erabakia hartu duelako.
BERRIA
2010/01/27
Leioak Gazteleku berria izango du Aldapabarrena kalean
Pinuetako Kultur Etxearen inaugurazioaren ostean, Leioako Udalak udalerriko auzoetan gazteentzako gune berriak hobetzeko ea egokitzeko konpromisoa hartu du, Kultur Leioa erakundeak antolatutako jardunaldien osagarri gisa. Oraingo honetan, txanda Aldapabarrena kaleari egokitu zaio.
BERRIA
2010/01/26
Bilbaok “eznahiko absolutua” ematen dio Eusko Jaurlaritzari Urdaibaiko Guggenheimen gainean duen jarrera dela eta
Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Ahaldunak aditzea eman duenez "osoko eznahikoa" ematen dio Eusko Jaurlaritzari Urdaibai eskualdean Guggenheim museo berria eraikitzeko egitasmoaren aurrean eta San Mames barria egitasmoaren inguruan mantentzen ari den jarreragatik. Bilbaok baieztatu duenez Eusko Jaurlaritza "etengabeko bat -batekotasunean" ari da.
BERRIA
2010/01/22
Maruri-Jatabeko alkateak Aresi bilera eskatu dio udalerriko etxebizitza eta tabernetan izan den lapurreta andanaren aurrean
Joseba Koldo Alzaga Maruri-Jatabeko alkateak Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailburuarekin elkartzea eskatu du, Bizkaiko udalerri honetan eta inguruko eskualdeko etxebizitza eta tabernetan azken aldi honetan eman diren "lapurreta etengabeek" eraginda, udalerrian nagusitu den segurtasun ezagatik duen kezka eta haserrea adierazteko.
BERRIA
2010/01/21
Bizkaiko Batzar Nagusietako EAJ Batzar taldeak lagundu gabeko atzerritar adingabeen “ banaketa orekaturako” kupo sistema eskatu du
Bizkaiko Batzar Nagusietako EAJ Batzar taldeak lagundu gabeko atzerritar adingabeen gaineko ez legezko proposamena aurkeztu du. Honen bidez EAJ taldeak autonomi erkidegoka antolatutako kupo sistema ezartzea eskatu du "dagoen ardura zamaren banaketa orekatua eman dadin eta Bizkaia Herrialdeko toki zehatzetan gertatzen diren saturazioak ekidite aldera" esan du Aizbea Atela bozeramaile jeltzaleak.
BERRIA
2010/01/21
Ortuzarrek azaldu duenez “EAJ barruan ez dago oilotokirik, baina PSE-EE barruan bai dagoela oso fin ez dabilen oilarrik”
Andoni Ortuzar EAJren BBBren lehendakariak aditzera eman duenez EAJren barruan “ez dago inolako oilotokirik”, baina bai dagoela “oso fin ez dabilen oilarrik PSE-EE alderdi barruan”. Adierazi duenez “nahiko sinestezina da“ sozialistek halako deskalifikazioak egitea talde jeltzalearen kontra, Iñigo Urkulluk Patxi Lopezekin urtarrilaren 29an izango duen bilera aurreko egunotan.
BERRIA
2010/01/20
Bilboko Udalak Bolueta auzoa hobetzeko egitasmo berezia egingo du
Bilboko udaleko Herri lan eta zerbitzuetako Arloak Bolueta auzoa hobetzeko lanak egingo ditu. Horretarako diseinatu egin duen egitasmo bereziaren bidez, auzoan antzeman diren aukera esparruetan ekimenak egingo ditu auzoko ordezkariekin diagnosi bateratua egin ondoren. Lan hauetan ia 6 milioi euroko inbertsioa egingo da.
BERRIA
2010/01/18
Rementeria: “Lopezen gobernuak dirutza handiak ematen dizkie udal sozialistei, baina Busturialdea-Urdaibaik ez omen du arretarik merezi”
Unai Rementeria Mundakako alkatea eta EAJ-PNVren legebiltzarkideak aditzera eman duenez " BBK erakundeak Sukarrietan dituen udalekuetan museo bat egiteko aukerak hainbat iruzkin eragin ditu. Ezker Erradikalak Bilboko Metroari, Guggenheim Bilbao museoari, AHTri eta Zornotzako Lantegiari eman zien ezetza bera da gaur egun Eusko Jaurlaritzak adierazten duena"
BERRIA
2010/01/18
Ortuzar: “Gure eskua luzatuko dugu akordio politikoak lortzeko”
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak gaurkoan ezarri duenez "gure eskua luzatu nahi dugu eta hori da egingo duguna, bakea ekarriko diguten akordio politikoak erdiesteko eta euskal hiritargoak bere etorkizuna erabaki dezala ahalbidetzeko". Ortuzar gaur goizean izan da Bilboko Ercilla Hotelean izan den Ekonomia Berria Forumean.


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












