Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2010/03/23

Ortuzarrek ezarri duenez udal hauteskundeak izango dira EAJren hauteskundeak

Andoni Ortuzar Bizkaiko EAJren BBBren lehendakariak baieztatu duenez udal hauteskundeak izango dira EAJren hauteskundeak eta autonomikoen “bigarren hautespen aldia”. Ortuzarrek baieztatu duenez, udal eta foru hauteskundeak “gure hauteskundeak dira” EAJ udaletan oinarria duen alderdia delako. “Euskal alderdi guztietatik, hautagaiak Euskadiko udalerri guztietan aurkeztuko dituen alderdi politiko bakarra da“ azpimarratu du.

BERRIA

2010/03/23

Alonsotegiko Udalak oinezko eta txirrindularientzako pasabidea eraikitzeko azterketa agindu du

Alonsotegiko Udalak Arbuio auzoan La Robla antzinako trenbide azpiko zutabeen inguruko azterketa enkargatu du, horien gainean Ularki auzoa Arbuiotik Soduperako doan auzoarekin lotzeko bidegorria lotzeko pasabidea eraikitze aldera.

BERRIA

2010/03/22

Amaia del Campo: “Gobernu sozialistak ekin egin behar dio eta Ansiorako iragarri dituen jarduerari amaiera eman”

Amaia del Campo Barakaldoko EAJren bozeramaileak aditzera eman bezala, Gobernu sozialistak "bere ardurak bereganatu behar ditu eta Ansio aldean aurreikusi  eta iragarri dituen hirigintza jarduerak jarduerei amaiera eman".

BERRIA

2010/03/22

Uribe Butroeko Gizarte Zerbitzuetarako Mankomunitateak lapurretei aurre egiteko triptikoa argitaratu du

Uribe Butroe eskualdeko Zerbitzu Mankomunitateak auto-babeserako triptikoa banatu du eskualdeko etxeetan eta bat egin du Maruri-Jatabe Udalak zuzenduta etxebizitzak lapurreten aurrean era sinple baina eraginkorrean babesteko egin zen  kanpainarekin.

BERRIA

2010/03/18

Basauriko EAJk udalari leporatu dio “ekintza burutuen” politika egin izana “auzokideak kontuan hartu gabe”

Basauriko EAJren udal taldeak  PSE-EE alderdiak gobernatzen duen Udalari  "ekintza burutuen politika zapaltzailea" egitea leporatu dio, eta Mikel Deuna auzoko bizilagunen iritziak ez ezik eskubideak ere kontuan hartu gabe.

BERRIA

2010/03/18

EA eta ANVk Labein ezeztatuz Gatika txirotu dute Ezeztapen honen ondorioz herriak diru askoko inbertsio eta lanpostuak galdu ditu

Gatikako udal talde jeltzaleak EA eta ANV taldeek eragindako boikotari egotzi dio Labeinek udalerrian ez kokatzeko hartu duen behin betiko erabakiaren ardura. Egitasmo hau erortzean, Gatikako auzokideek galdu egiten dute nazioarte mailan ezaguna den enpresa udalerrian ezartzeko aukera, eta  ezarpen honek Gatikan ekarriko lituzkeen  laguntasun zuzenak eta zeharkakoak ere.  "Guztiz arduragabea, garai batean egitasmoaren bultzatzailea izan zena, orduko EAren alkatea eta oraingo zinegotzia den Iñaki Aginaga ANVrekin joatea  herriarentzat lanpostuak eta baliabideak ekarriko lituzkeen egitasmoa boikoteatzeko" gaitzetsi du Gatikako udal talde jeltzaleak.

BERRIA

2010/03/17

Aparkaleku mugatu eta doakoa Mungiako hirigunean

Mungiako Udalak martxan jarri du aparkaleku doako eta mugatua udalerriko hirigunean, eta zehatzago esanda Alkartasuna, Bentades  eta  Trobika kalean  Itxaropena kalera arte, Aita Elorriaga kaleko ezkerreko aldetik eta Itxaropenara arte.

BERRIA

2010/03/17

Barakaldoko EAJk Tontxu Rodriguezi eskatu dio “exekutiba sozialistako kide gisa baino, alkate gisa jardun dezala”

Amaia del Campo, Barakaldoko Udalean EAJren bozeramaileak, Tontxu Rodriguez alkateari eskatu dio "Eusko Jaurlaritzak egindako zentzugabekerien kontra ager dadila". Halaber, eskatu egin dio "sozialisten exekutibako kide gisa baino, alkate gisa jardun dezala" .

BERRIA

2010/03/17

Santurtzi emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde, Santurtzi Berdingunea sarea sortu du

Santurtziko Udalak Santurtzi Berdingunea aurkeztu du, emakume eta gizonen berdintasunerako eta bortxakeria matxistaren kontra Santurtziko gizonei zuzendutako toki esku hartzerako  ekimena . "Ekimen berritzaile eta bakarra da Euskadi mailan, bortxakeriaren inguruan sentsibilizatzeko eta komunikatzeko xedez egiten dena" adierazi du Ricardo Ituarte Santurtziko Alkateak. Ekimena, Ander Bergara, Emakundeko kidearekin eta Ritxar Bacete Gizonduz taldeko koordinadorearekin batera aurkeztu du.

BERRIA

2010/03/16

Barakaldoko EAJk azalpenak eskatu ditu Etxez etxeko udal Laguntasun Zerbitzuak daraman atzerapenagatik

Barakaldoko EAJren udal taldeak gaurkoan Gizarte Ongizate Batzordea berehala deitzea eskatu du Etxez etxeko Laguntasun Zerbitzuak daraman atzerapena azal dezaten. Langileen ordezkariek beren kezkak adierazi dute beren lan etorkizuna dela eta, baina Udala beren lanpostua bermatzeko behar besteko erabiltzaileei alta eman gabe dago oraindik. Barakaldoko EAJk iragarri duenez "kezkagarriena da Gobernu taldeak berak aitortu duena, hau da 450 erabiltzailek osatzen duten itxaron zerrenda dagoela".

BERRIA

2010/03/16

Ortuzarren esanetan “arduragabekeria handia da Eusko Jaurlaritzak porrot egin duelako sentsazioa ematea”

Andoni Ortuzar EAJren BBBren lehendakariak baieztatu duenez “arduragabekeria handia da Eusko Jaurlaritza porrot egoeran dagoelako sentsazioa ematea”; adierazi duenez Lopezen Exekutiboari eskatuko dio diruzaintzan zenbat diru dagoen esatea, bestela “zerbait larria gertatu delako seinalea litzateke”.

BERRIA

2010/03/15

Enkarterrialdek udalerrientzako informazio erabilgarria bildu du bioaniztasunaren inguruko Estatuko lehen tailerrean

Enkarterrialde Bizkaiko eskualdeko Landa Garapenerako Elkarteak, eskualdeko 21 Bulegoaren ordezkaritzan, Gernikan "Bioaniztasuna udal politikan integratzeko tresnak" izenburupean ospatu izan den tailerrean parte hartu du. Honakoa, Estatu osoan egin den lehena da eta helburua izan da toki esparruaren gaineko informazio erabilgarria biltzea.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!