Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2010/04/12

Abanto eta Zierbenak Las Carreras pilotalekuaren itxura eta kirol pistak hobetuko ditu 70.000 euroko aurrekontuarekin

Abanto eta Zierbena Udalak jarduera bat hasiko du Las Carreras auzoko pilotalekuaren itxura hobetzeko eta eguralditik babesteko. Halaber, inguru honetan, pilotalekuaren eta Azkartza Isusi ikastetxe publikoaren ondoan dauden tenis eta futbito zelaiak hobetuko ditu. Jarduera hauek guztiak 70.000 eurotan esleitu dira.

BERRIA

2010/04/12

Sondikako Udalak komunikazio eta autoestimua ikastaroak antolatu ditu

Sondikako Udalak eta Txorierriko Mankomunitateko Drogomenpekotasun Zerbitzuak  apirila eta ekaina hilabeteen bitartean, 10 saiotako "Komunikazio eta Autoestimu" ikastaroa antolatu dute. Bertan, autoestimua altxatzeko teknikak, arazoie aurre emateko jarrera ongi moldatzeko ereduak, etabar. irakatsiko dira.

BERRIA

2010/04/07

Gazteguneko erabiltzaileak Alhondiga Gizarte Zentro berrian

Urduñako udalak Alhondiga Gizarte Zentrorako bisita antolatu  du Gazteguneko erabiltzaileak diren gazteekin. Hiri harremanak sendotzeko topaketa izan da eta zehatzago esanda, Gazteguneko erabiltzaileen arteko harremanak finkatzeko. Horrela ba, beraientzat antolatu den zerbitzu berria aurkeztu izan zaie, barne egokitzapenari ekiteko orduan iradokizunak ematerik izan dezaten.

BERRIA

2010/04/02

DERIO: El Ayuntamiento trabaja para mejorar los Centros Escolares

Ofrece al Departamento de Educación, de manera gratuita, el terreno urbanizado necesario para ejecutar las obras de la futura ampliación del Instituto

BERRIA

2010/04/01

Ortuzar: ´Euskal Aberria askeagoa, bidezkoagoa eta aberatsagoa izan dadin´

“Euskadi eraikitzen” hauxe da Euzko Alderdi Jeltzaleak alderdikide, lagun eta abertzale guztiei aurtengo Aberri Eguna ospatzeko luzatu dien goiburua.

Aberri Eguna hiru baldintzapean ospatuko da:

Krisialdi ekonomikoa, gure keska haundiena eta gure lehentasun nagusiena.

Bigarren, ETA. Gaur egunean ere, euskal gizartearen gehiengoak terrorismoa behin betiko baztertzea eskatzeko egiten dion deiari erantzuten ez dion ETA erakundea.

Eta hirugarren, PP-PSOE arteko hitzarmena. Euskadin Alderdi Sozialista eta Alderdi Popularraren artean gauzatu izan den burdinazko akordioa. Eta ez da euskal hiritarren beharrizanak eta ongizateak lehenesteko egin. Estatu estrategia partekatzen eta eusten duen hitzarmena da.

BERRIA

2010/03/31

“Eusko Jaurlaritzak lantzadera martxan jartzeko iragarpenarekin itxuratu nahi du Metroa Galdakaora heltzea”

Galdakaoko Gobernu taldeak salatu duenez, Eusko Jaurlaritzak herrira Metroaren etorrera itxuratu nahi dute zoru azpiko trenarekin lotuko den lantzadera martxan jarrita. Justo Iraurgi Galdakaoko alkate ordeak gogoratu duenez, "lantzadera bat beti izan da Udalean ondo ikusita, baina guk beti esan dugu azpiegitura honen kostea Udalen gainetik dauden erakundeek bereganatu behar dutela eta beste talde batzuek ezartzen zuten Galdakaoko hiritarrek ere ordaindu beharra zutela".

BERRIA

2010/03/31

Barakaldoko EAJ-PNVk Gizarte Ongizate arloak aurreikuspenak betetzea eta EELZ jasotzeko itxaron zerrendarekin albait arinen amaitzea espero du

Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldeak espero du Udaleko Gizarte Ongizate  arloak bere aurreikuspenak betetzea eta "albait arinen" Etxez Etxeko Laguntasun Zerbitzua jasotzeko itxaron zerrendarekin amaitzea. Jeltzaleek "beste behin ere" beren etsipena erakutsi dute Barakaldoko Udalaren Gizarte Ekintza arloko arduradunak gaur goizean EAJ-PNVren eskariz ospatu izan den batzordean emaniko erantzun eskasen aurrean.

BERRIA

2010/03/31

Ortuzarren esanetan Urdaibaik “paradoreak” baino “garapena” behar du eta ezin da “postal hutsa izatera kondenatu”

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak baieztatu duenez Urdaibaik "garapena behar du eta ez paradoreak". Hitz hauekin erantzun dio Eusko Jaurlaritzak  museo bat jartzearen kontrako alternatiba gisa paradorea egiteko aurkeztu duen planteamenduari. Ortuzarrek eskatu du "ez dezatela Urdaibai postal hutsa izatera kondenatu" eta berretsi egin duenez jeltzaleek Guggenheim Urdaibai egitasmoaren alde egin duten proposamena. "Benetako elementu motorea da eta horren aldeko borrokan jarraituko dugu".

BERRIA

2010/03/31

Mungiak Gizarte Kontseiluaren lehen bilera ospatu du

Martxoan bertan, Mungia herriak Gizarte Kontseiluaren lehen lan bilera egin du. Bertan izan dira oraingo udal korporazioaren hamalau ordezkariak eta udalerriko elkarte eta erakundeetako ordezkariak. Kontseilu honetan ere udalerriko profil, adin eta ezaugarri ezberdinetako hiritarrak daude, bakoitzak bere ikuspuntu propioa eskaintzen duelarik.

BERRIA

2010/03/31

Romoko Txabarri Zuazo, estalpeko jolasgunea eta belar artifizialeko kantxa duen Getxoko lehenengo parkea zabaldu dute herritarrentzat

Romo auzoan Gobernu taldeak bultzatutako modernizazio prozesuak urrats berria egin du gaur inauguratu baitute eta zabaldu baitute herritarrentzat, inolako zalantzarik gabe, Alkate Imanol Landak nabarmendu duenez, Getxoko parkerik onena dena: Txabarri Zuazokoa. Aisialdi eta jolaserako 6.100m2-ko azalera duen tokia da, hain zuzen ere, eta udalerriko umeentzako lehen estalpeko jolasgunea eta belar artifizialeko kantxa duen parkea da. Berau urbanizatzeko proiektuak 1.778.000 euroko aurrekontua izan du, Tokiko Inbertsioko Estatu Funtsaren kontura.

BERRIA

2010/03/30

Santurtziko udal batzak aho batez onartu du Hijas de la Cruz patronatutza administrazioarekiko auzien prozedura bidez errekurritzea

Santurtziko Udalak ezohiko osoko bilkuran onartu berri du Hijas de la Cruz ikastetxearen patronatutza administrazioarekiko auzien prozedura bidez errekurritzea. José Luis Landaburu Hirigintza zinegotziak azaldu duenez, "aurkeztu dugun errekurtsoa isiltasun administratiboz izan da errefusatua".

BERRIA

2010/03/30

Azkuna: “Zer ote dago Zapaterok enpresa handiei blindatzea kentzeko duen gogo horren ostean?”

Iñaki Azkuna Bilboko alkateak bere buruari galdetu dionez "zer ote dago José Luis Rodríguez Zapatero Gobernu buruak enpresa handiei blindajea kentzeko duen gogo horren atzean?".

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!