Prentsa Aretoa
Berriak
BERRIA
2010/04/26
ERANDIO: Mejora en el saneamiento de Astrabudua
Desde este martes 20 de abril, se llevan a cabo una serie de mejoras en el saneamiento de la calle Consulado de Bilbao de Astrabudua, en el tramo comprendido entre las calles Karl Marx y Etxegorri.
BERRIA
2010/04/23
Getxoko Udalak 173.745 euro eman ditu Gizarte Larrialdietarako Laguntasunetan banatzeko
Getxoko Udalak 173.745 euroko diru partida onartu du GLL kontzepturako. Kopuru honetatik 167.386 euro banatuko dira 110 Gizarte Larrialdietarako Laguntasunetan eta gainerakoa, 6359 euro erabiliko dira Aldikako Bost Laguntasun emateko. Aurtengo lehenak izango dira honakoak.
BERRIA
2010/04/23
Urkullu, Greaves eta Ortuzar igandean izango dira Egunkariari solidariotasuna adierazteko ekitaldian
Iñigo Urkullu, EAJ-PNVren EBBren lehendakaria; Belen Greaves, exekutiba jeltzalearen idazkaria; eta Andoni Ortuzar, BBBren lehendakaria igandean izango dira Bilboko Euskalduna Jauregian Egunkaria egunerokoaren zuzendari eta langile ohiek antolatutako ekitaldian.
BERRIA
2010/04/23
“Sozialistek baieztatu zuten Nerbioi ibaiaren Basauriko zatia karrakatzeko lanak 2009 urtea amaitu baino lehen hasiko zirela”
Basauriko EAJ-PNVren udal taldeak berriz ere salatu behar izan du Nerbioi ibaiak Basauri udalerrian duen zatia karrakatzeko lanak atzeratu egin direla, lan honen ardura Eusko Jaurlaritzarena delarik. Jeltzaleek gogoratu nahi izan dute sozialistek baieztatu egin zutela lanak "2009 urte amaiera baino lehen hasiko zirela".
BERRIA
2010/04/23
Josune Ariztondo Urdaibaiko Guggenheimaren inguruan hitzaldi bat eman zuen atzo Gernika-Lumoko batzokian
Josune Ariztondo, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatuak, Urdaibaiko Guggenheimaren inguruan hitzaldi bat eman zuen atzo Gernika-Lumoko batzokian. Ariztondok proiektua nondik eta noiztik datorren eta gaur egun nola dagoen azaltzeko hurbildu zen herrira. Ariztondoren esanetan, Urdaibaiko ekonomia berpizteko egindako proiektua da beste gauza batzuen artean, lana eta aberastasuna sortuko duelarik. Proiektua desberdina da. "Berria. Artea, kultura eta natura batera agertuko dituena".
BERRIA
2010/04/22
Sestaoko talde jeltzaleak langabeziaren kontrako lan mahaia proposatu du
Sestaoko EAJ-PNVren udal taldeak aurkeztu duen mozioaren bidez enpleguaren inguruko toki mahaia "berehala" eratzea eskatu du, udalerriko lan merkatua biziberritzea ahalbidetuko duena. 2007 urteko amaieratik, langabezi tasak gora egin du eta biztanleri aktiboaren %20tik gora jarri da. Sestaoko EAJ-PNVren aburuz , oraingoa "gizarte larrialdi egoera da".
BERRIA
2010/04/22
Abadiñoko EAJ-PNVren udal taldearen ustetan dirua xahutzea da Jubilatuen Egoitza aldatzea
Abadiñoko EAJ-PNVren udal taldeak salatu duenez, Jubilatuen Egoitza berria dirua xahutzea izan da Talde Independenteak osatutako Gobernu taldearen aldetik.
BERRIA
2010/04/22
Santurtzik 570 etxebizitza eraikiko ditu CHLren orubean
Santurtziko Udalak datorren asteko Osoko Bilkuran onartuko du AOR-402 Plan Partziala, CHLren orubean 570 etxebizitza eraikitzea ahalbidetuko duena. Alde batetik etxebizitza babestuari emango zaio bultzada garrantzitsua (etxebizitzen %75 babestua izango delako) eta bestetik "hirigintza planeamendu egokia" egitea da helburua, Ricardo Ituarte alkateak azpimarratu duenez.
BERRIA
2010/04/22
EAJ-PNVk jakin nahi du Atxondoko alkatea zergatik bizi ote den gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonentzako etxebizitza batean
Bizkaiko Atxondo udalerriko EAJren udal taldeak ANVren alkate den David Cobosen jarduera salatu du. Herriko alkate dela baliatuta, Udalak gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonei aterpea emateko etxebizitza alokatu du. Martxoaren hasieran, etxebizitza hau hutsik geratu zen eta maizter berria sartu berri da: David Cobos udalerriko alkatea hain zuzen.
BERRIA
2010/04/21
Maruri-Jatabeko erabilera anitzerako eraikin berria egiteko garatu duen enpresa saritu dute
Maruri-Jatabeko erabilera anitzerako eraikin berria egiteko eraikitze sistema garatu duen enpresak saria jaso du igaro den astean Barakaldoko BECen ospatu zen Construlan Azokan. Egur-eraikuntzara dedikatzen den EGOIN S.A., enpresak sari bi jaso ditu xaflez osatutako panel trinkoengatik, EGO_CLT eta EGO_CLTMIX izenekoak hain zuzen, hormigoizko ohiko plakak edo adreiluzko hormak ordezkatzeko erabili ohi direnak. Panel hauek egurrez eginda daude eta tailer barruan lehorretan egiten direnez, prozesuak abantailak baino ez ditu eskaintzen. Besteak beste, lanetan gertatzen diren istripu arriskuak gutxiagotzen ditu; kalitatea hobetzen du amaierak ere tailer barruan egiten direlako; aurrekontuak itxita daude eta muntaketa prozesua benetan arina da.
BERRIA
2010/04/21
Durangoko merkataritzak bere eskubideak saltoki handietako eskubideekin berdindu ditu
Durangoko Udalak eta +Dendak merkatarien elkarteak laster sinatuko dute udalerria merkataritza zentro ireki bihurtzeko akordioa. Ekimena Merkataritzako Foroaren azken bileran erabaki da eta aukera emango du Durango lehen herria izan dadin Bizkaian "bere azpiegitura eta merkataritzako zerbitzuak saltoki handienekin berdintzen dituena".
BERRIA
2010/04/20
Barakaldoko EAJk neurri berriak hartuko ditu Rodriguezek CISaren eta eguneko zentroaren kudeaketaren inguruan HKEEk emaniko txostenaren inguruko azalpen guztiak eman ditzan
Barakaldoko EAJ-PNVk iragarri duenez, datozen egunotan ekimen berriak planteatuko dituzte Tontxu Rodríguez alkateak azal dezan Herri Kontuen Euskal Epaimahaiak CIS zentroaren eta La Paz Eguneko Zentroaren gestioaz "ohartzeko" egin duen txostena.


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












