Prentsa Aretoa
Berriak
BERRIA
2010/05/07
Iñaki Azkuna enpresariek espainiar Estatuan eta kanpo aldean saltzearen aldeko agertu da
Bilboko Alkate den, Iñaki Azkuna jeltzaleak, gaur goizean baieztatu duenez, "euskal enpresariei ezin zaie esan beren produktuak non saldu behar dituzten" eta "Espainia barruan eta kanpo aldean" egitearen aldeko apustua adierazi du. Azkunak onartu egin duenez, "Espainia egoera txarrean dago" eta "Zapateroren Gobernuak egoera oso okerrera eraman gaitu", baina gogoratu nahi izan du Euskadirentzako "merkatu naturala" dela.
BERRIA
2010/05/06
Txorierriko Alderdikide Eguna larunbatean ospatuko da Astrabuduan
Txorierriko Alderdikide Eguna maiatzaren 8an ospatuko da Astrabuduako Josu Murueta plazan. Besteak beste, BBBko presidentea dan Andoni Ortuzarren mitina izango da. José Luis Bilbaorena, ere bai.
BERRIA
2010/05/06
EAJ-PNVk salatu duenez, Udalak ez ditu oraindik konpondu Hogar Propio kalean dauden arazoak
Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldeak gaur goizean aurkeztu duen idazkiaren bidez udal Gobernu taldeari berretsi dio Hogar kalean dauden arazoei konponbidea bilatzeko dagoen beharrizana, auzokideak behin eta berriro kexatu direla ikusirik. Bertako bizilagunek salatu egin dute jolastokiaren egoera txarra, txakur kakak edonon daudela eta parking-erako sarbidea oztopatzen duten autoak daudela.
BERRIA
2010/05/06
Galdakaoko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak genero bortxakeria kasuetarako protokoloa izenpetu dute
Galdakaoko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak udalerrian sor daitezkeen genero bortxakeria kasuak kudeatzen lagunduko duen protokoloa izenpetu dute. Honen bidez, polizia bien arteko lankidetza erraztea biltzen da, bortxakeria matxista kasu orotan berehalako erantzuna eman ahal izateko.
BERRIA
2010/05/05
Bizkaiko emakume elkarte guztiak biltzen dira Bilboko Areatzan
Zortzigarren urtez jarraian, Aldundiak Bizkaiko Emakume Elkarteen azoka antolatzen du; elkartzeko, eztabaidatzeko, hausnarketa egiteko eta sentsibilizazioa zabaltzeko gune bat da, gure lurralde historikoko kolektibo garrantzitsuenak elkartzen dituena, kolektibo horien arazoak eta intereseko gaiak ezagutzera emateko eta horiei buruz hitz egiteko.
BERRIA
2010/05/05
Lezamako liburutegia sarean dago
Lezamako udal liburutegiak, zerbitzua hobetzeko eta erabiltzaileekiko harreman zuzenagoa eta zabalagoa proposatzeko xedez, eguneratzeko eta modernizatzeko prozesuari ekin dio eta horretarako blog bat sortu du.
BERRIA
2010/05/05
HAPO berrikuste lanetarako esleipen txostenaren Kontraziorako Mahaia, eratuta
Barrikako Herri Antolakuntzarako Plan Orokorraren (HAPO) berrikuste lanetarako esleipen txostenaren Kontraziorako Mahaikideen izendapena aurreko apirilaren 22ko Osoko bilkuran onartu zuten. Kontrataziorako Mahaiaren ardurapean egongo da Barrikako HAPOren berrikustea behin betiko onartua izan dadin jarraitu beharreko izapide administratiboak burutu, idatzi, kudeatu eta beren jarraipena egingo duen talde idazlea hautatzea.
BERRIA
2010/05/05
Txorierri krisiaren aurrean hobeto dago Euskadiren osotasunak baino
Behargintza Txorierrik 2009 urtearen inguruko azterketa egin du; urte benetan korapilotsua izan da baina eskualde hau onik atera da Bizkaia osoarekin eta Euskadirekin alderatuta. Krisi testuinguru honetan Behargintza Txorierrik jardun berezia egin izan du eta enpresa eta langileei zuzendutako egitasmoak egin ditu enplegua, lehiakortasuna, berrikuntza eta ekimenaren inguruko jardun eta ekintza positiboak bultzatze aldera.
BERRIA
2010/05/05
Muskizko EAJ-PNVren udal taldearen esanetan EA eta PSE arduragabe jokatzen ari dira Meatzari enparantzarekin
Muskizko EAJ-PNVren udal taldeak salatu duenez, udal Gobernuak ez du ezer egin toki aisialdirako pentsatu zen Meatzari enparantzaren mantenimendurako. Jeltzaleek hainbatetan kritikatu dute EA eta PSEren jarduera arduragabea Meatzari enparantzaren mantenimenduari dagokionez, oinezkoentzako tokira autoak sartzea ahalbidetzen delarik.
BERRIA
2010/05/05
Sestaoko EAJ-PNVk Maisuen Etxeetako giltzak “behingoz” eman ditzala eskatu dio Eusko Jaurlaritzari
Sestaoko EAJ-PNVren udal taldeak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Maisuen Etxeen giltzak behingoz eman ditzala eta horrekin amaiera eman diezaiola promozio honen 20 familia onuradunen sufrimenduari. Josu Bergara Sestaoko udal talde jeltzalearen bozeramaileak giltzen ematea gehiago ez atzeratzea eta "behingoz " ematea exijitu du.
BERRIA
2010/05/04
Getxoko Udalak 40.000 euro zuzenduko ditu euskara sustatzen duten eskola-orduz kanpoko jardueretarako dirulaguntzetara
Getxoko Udalak 40.000 euro banatuko ditu udalerriko ikastetxeek, Gurasoen Elkarteek edo hainbat taldek 2010-2011ko ikasturtean eskoletan euskara sustatzeko antolatuko dituzten eskola-orduz kanpoko jardueretarako zuzendutako dirulaguntzatan. Datorren ikasturteari begira, euskararen erabilera aktiboa eta ahozkotasuna sustatzen dituzten jarduerak lehenetsiko ditu Udalak.
BERRIA
2010/05/04
Santurtzik kaleetako trafikoa ordenatu eta aparkaleku berriak jarri ditu metroak Kabiezesen metroak eragindako eragozpenak arintzeko
Santurtziko Udalak trafikoa ordenatu eta 60 aparkaleku gehiago aterako ditu "Kabiezes aldean Metroa ekartzeko lanetatik eratorritako eragozpenak arintzeko". Ricardo Ituarte alkateak azaldu duenez, zoru azpiko trena egiteko lanak bikoiztu egin dira auzo honetan eta ondorioz auzolagunek hainbat eragozpen jasan behar dituzte. Udalak eragozpen hauek arintzen saiatuko da aparkaleku berriak jarrita eta kaleetako trafikoa ordenatuta.


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












