Prentsa Aretoa
Berriak
BERRIA
2010/10/06
Bizkaiko Batzar Nagusiek adierazpen instituzionala Eusko Jaurlaritzari Uribe Kosta eta Butroi babesteko
Bizkaiko Batzar Nagusiek adierazpen instituzionala izenpetu dute Eusko Jaurlaritzari Uribe Kosta eta Butroi babestea eskatzeko xedez. Helburua da inguru honetako baloreak, hau da, ingurumena, paisaia, kultura eta historia, garapenetik babestua izan daitezela Biotopo Babestua izeneko figuraren bidez.
BERRIA
2010/10/05
“Penagarria litzateke buruzagitzari buruzko aitzakiengatik Urdaibai eskualdearen gelditzera eramatea”
José Luis Bilbao Bizkaiko foru ahaldun nagusiak baieztatu duenez, "tristea litzateke buruzagitzaren inguruko aitzakiek Urdaibai eskualdearen gelditzera eramatea", baieztatu egin du ez dagoela Guggenheim 2ren inguruan Patxi López lehendakariaren eta beraren arteko aurkaketarik "kontua ez baita dominak jasotzea eta hauteskundeetara joatea". Gaineratu duenez, Eusko jaurlaritzak eskualde honetarako duen bizkortze egitasmoa "lau gauzatxok" baino ez dutela osatzen eta "arrakasta eskasa" izan du.
BERRIA
2010/10/05
Barakaldoko EAJ-PNV udal taldeak salatu duenez diru laguntasuna galdu da Eusko Jaurlaritzak bere egitekoa bete ez duelako
Amaia del Campo Barakaldoko EAJ-PNVren bozeramaileak Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Kirol Batzordea deitzea eskatu du udal ordezkariei Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak "Euskadiko Liburutegi Sare Publikoan integratutako liburutegi fondoak berriztatzeko" ematen duen ditu laguntasuna galdu izanagatiko azalpenak eskatzeko.
BERRIA
2010/10/05
Pasabide berria oinezkoentzat Astrabuduko metroan
Metrotik herrigunera joateko bide berria errealitate izango da hemendik hilabete gutxira, izan ere, lanak hasi dira dagoeneko, dagozkion administrazio- izapideak bete ondoren. Gaur egungo malda ordezkatzeko proiektuaren arabera, igogailuak eta eskailera mekanikoak egingo dira geltokiaren irteeran. Horiek erabat estalita dagoen oinezkoentzako pasaleku berri batekin bat egingo dute, ia maldarik gabe, zoru ez labaingarriarekin eta argiztapen bereziarekin.
BERRIA
2010/10/05
Bakioko Udalak ibiltokia egingo du Karmen inguruan
Uribarriko Bidearen ingurua egokitzeko lanen markoan, Bakioko Udalak oinezkoentzako bidea egingo du Karmen kaperaren inguruan. Lan hauen bidez Bakearen ingurua osatuko dute eta bederatzi urtetan luzatuko dira. 123.000 euroko aurrekontua ezarri da.
BERRIA
2010/10/04
El Ayuntamiento de Galdakao invertirá 635.965 euros en reformar los hogares de jubilados de Tximelarre e Iberluze
El Ayuntamiento de Galdakao invertirá un total de 635.965 euros en las obras de reforma de los hogares de jubilados de Tximelarre, que empezarán en octubre, e Iberluze, donde ya se han puesto en marcha.
BERRIA
2010/10/04
Santurtzik legegintzaldia amaituko du 14 berdegune eginda; 11.arekin ari da orain
Santurtziko Udalak aisialdirako 11 berdegune egokitu ditu azken 3 urteotan eta 14. zenbakira iritsi nahi du legegintzaldia amaitu orduko, Ricardo Ituarte herriko alkate jeltzaleak azaldu bezala. Berak gogoratu duenez, "egunotan Santurtzin umeentzako hiru jolastoki berri eta fitness gune bat inauguratu ondoren, kabiezesek ere izango du berea udaberri aldean".
BERRIA
2010/10/04
Barakaldoko EAJ-PNVk jolastoki egokituak eskatu ditu
Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldeak gaur goizean aurkeztu duen mozioaren bidez Barakaldoko Udalari eskatzen dio behar besteko baliabideak ezar ditzala gaigabetasunak dituzten umeentzako jolastoki egokitu gehiago jartzeko.
BERRIA
2010/10/04
Getxok euskararako diru laguntasunak handitu ditu ikastaroak egiteko eskariak %20an igo direlako
Getxoko Udalak 20.000 eurotan handitu du euskara ikasteko jardueretarako aurrekontua, eskabideak ere hazi egin direla kontuan hartuta. Horrela ba, 2010 urtean 105.000 euro inguru banatuko dira Getxoko hiritarrei zuzendutako diru laguntasunetan.
BERRIA
2010/10/04
Euskadiko lehenengo jaurlaritza sortzearen eta José Antonio Agirrek Gernikako Arbolaren pean egin zuen zinaren antzezpen bat egingo da
Aurten, Agirre lehendakariaren heriotzaren 50. urteurrena gogoratzen delarik, AL50 Batzordeak, harako 1936 hartan Batzar Etxean egin zen Euskadiko lehenengo jaurlaritza sortzearen eta José Antonio Agirrek Gernikako Arbolaren pean egin zuen zinaren antzezpen bat egingo da. Antzezpen-ekitaldia 2010eko urriaren 7an egingo da, ostegunarekin, Gernikako Batzar Etxean, 16.30etan.
BERRIA
2010/10/01
Bildarratzen ustetan Lópezen Gobernuarekin ez da Udal Legea onartuko, ez baitu “erritmorik ez gogorik” ikusten
Jokin Bildarratz Eudel erakundearen lehendakariak adierazi duenez, Patxi Lópezen Gobernuarekin "ez da Udal Legerik lortuko". Baieztatu duenez, berak ez du "erritmorik ez gogorik" antzematen.
BERRIA
2010/10/01
“ETA kontrapisuarena egiten eta ezker abertzalearen beraren iragarpenak kontra-programatzen ari da”
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan adierazi duenez, ETAren komunikatuetan "garrantzizkoena falta da, ez digulako esan behar diguna esan; eta batzuetan komunikatuak eta idazki nahasi horiek irakurtzen ditugunean, egiaztapenak baino zalantzak sortarazten ditu ETAk orain duen jarreraren inguruan".


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












