Prentsa Aretoa
Berriak
BERRIA
2010/10/20
Basauriko EAJ-PNVk gazte plana eta gazteentzako eztabaidagunea sortzea proposatu du eta udal Gobernuaren “interesik eza” salatu du
Basauriko EAJ-PNVren udal taldeak udal Gobernu taldeak gazteekiko mantentzen duen "interesik eza", salatu du eta, zentzu honetan, gazte plana eta gazte eztabaidagunea sortzea proposatu du.
BERRIA
2010/10/20
Larrabetzuk Neinor enpresa parke berriaren lehen harria jarri du
Tomas Ordeñana Larrabetzuko alkateak eta Agustín Fernández Neinorren lehendakariak atzokoan jarri zuten Neinor Larrabetzu enpresa parkea egiteko lehen harria. Sasines auzoan kokatuta, zuzeneko 750 lanpostu sortzea ahalbidetuko du.
BERRIA
2010/10/20
Mundakako alkateak eta ahaldun nagusiak web orri berria aurkeztu dute
Mundakako alkateak eta ahaldun nagusiak web orri berria aurkeztu dute. Web orri berriari esker www.mundaka.org 16 izapide telematiko oso egin daitezke edozein lekutatik, Udaleko bulegoetara joan beharrik gabe.
BERRIA
2010/10/19
Lezamako Udalak Garaioltzako espaloia aldatu, argiak hobetu eta zoladura aldatuko ditu
Garaioltza auzoak eta zehatzago esanda, udaletxe osteko kaleko zatian hainbat hobekuntza izango ditu igaro den astean hasi eta hiruhileko honetan amaituko diren lanei esker. 98.000 euroko aurrekontuarekin Bizkaiko Udalekiko Harreman sailaren diru laguntasuna jaso dute, 66.571 euroko kopuruarekin aurrekontu osoaren %60 laguntzen duelako. Gainerakoa Lezamako udalaren ardurapekoa izango da.
BERRIA
2010/10/19
Trapagarango EAJ-PNVk berriztatu berri den geltokian hobekuntzak egitea eskatu dio Renferi
Trapagarango EAJ-PNVk Renferi eskatu dio berriztatu berria den geltokia hobetzeko behar besteko lanak egin ditzala. Nagusiki, geltokia eta ibiltokia banatzen dituen harresia botatzea, aparkaleku berriak egokitzeko; eta lurrazpiko eremua hobetzea, udalerriko bigarren geltokiari zerbitzua ematen diona.
BERRIA
2010/10/19
Amorebieta-Etxanoko Udaleko Berdintasun arloak indarkeria sexistaren aurkako Beldur Barik Adierazi lehiaketarekin bat egin dau
Amorebieta-Etxanoko Udaleko Berdintasun arloak indarkeria sexistaren aurkako Beldur Barik Adierazi lehiaketarekin bat egin dau. Edozein arte adierazpen mota aurkez daiteke: pintura, musika, zinea, poesia, eskultura, dantza, bideoa, etab. Orijinaltasuna eta sexistak ez diren eta gizonezkoen eta emakumezkoen estereotipo tradizionalak erreproduzitzen ez dabezan hizkuntza eta irudia erabiltzea balioetsiko dira. Lanak aurkezteko epea urriaren 29an amaituko da. Oinarriak Berdintasun Arloan edota Udalaren web orriaren bidez eskura daitekez.
BERRIA
2010/10/19
“Aseguru Sozialaren transferentzia Estatutuaren amaiera arranditsua da eta hori lortzeko jardungo dugu”
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarraren lehendakariak baieztatu duenez, Aseguru Sozialaren transferentzia Estatutuaren "amaiera arranditsua" izango da eta horri ekingo diotela. Gaineratu duenez, "EAJ-PNVri dagokio gobernatzea" eta "horixe da egiten ari dena".
BERRIA
2010/10/19
Bizkaiko atsedenlekuak ISO kalitate sisteman sartu dira
Gorbeia eta Urkiolako parke naturaletako eta Elorritxuetako (El Vivero) atsedenlekuek ISO 14001 eta 9001 ziurtagiriak dituzte jada. Aurten, atsedenlekuak milioi eta erdi pertsonek erabili dituzte, eta 2009. urtean berriz milioi bat pertsonek. Espazio horiek mantendu eta egokitzeko egindako inbertsioa 1,6 milioi eurokoa izan da.
BERRIA
2010/10/19
Muskizeko EAJ-PNVren udal taldeak ikastetxeetan “legearen araberako lanak” egitea eskatu du
Muskizeko EAJ-PNVren udal taldeak ikastetxeetan "legearen araberako lanak" egitea eskatu du eta, salatu duenez, "duela aste bete EA eta PSOE alderdiek Cantarrana ikastetxean eta ikastolan egiteko lanak esleitu zituzten lehiaketa publikorik deitu gabe" eta honek "boterearen gehiegizko erabilera" suposatzen duela baieztatu dute.
BERRIA
2010/10/18
Muskizeko EAJ-PNVren udal taldeak “beharrezko” egitasmoak “biziberritzeko” gobernagarritasun akordioa eskaini dio alkateari
Muskizeko EAJ-PNVren udal taldeak iragarri duenez, gobernua gutxiengo egoeran utzi duten azken gertakarien aurrean, Gonzalo Riancho alkateari gobernagarritasun akordioa eskainiko dio auzokideek planteatutako egitasmoak eta beharrizanak " biziberritzeko".
BERRIA
2010/10/18
Galdakaoko Udalak udalerriko langabeentzako prestakuntza jardunaldiak antolatu ditu
Galdakaoko Udalak Toki Garapenerako eta Enplegu, Behargintza sailaren bidez, urtearen azken hiru hilekoan gauzatuko diren prestakuntza jardunaldietan parte hartzeko izena emateko epea zabaldu du. Jardunaldi hauek Behargintza Galdakaon izena emanda dauden tokiko langabeentzat zuzenduta egongo dira.
BERRIA
2010/10/18
Merkataritza eta Ostalaritza sektoreko Enplegu Azoka, Getxon
Udalak, Getxolan, Ekonomia Sustapenerako eta Enplegu Zerbitzuaren bitartez, Merkataritza eta Ostalaritzako Sektoreko Enplegu-Azoka antolatu du. Azoka hori Getxon erroldatutako langabeentzat izango da eta urriaren 22rako, ostiralerako, programatuta dago Fadurako kiroldegiko ekitaldi aretoan, 09:30etik 15:00etara.


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












