Prentsa Aretoa
Berriak
BERRIA
2010/11/02
Getxok Turismo Mahaia jarriko du martxan azaroaren amaieran
Getxoko Udalak azaroaren amaieran martxan jarriko du Turismo Mahaia. Aitor Soloeta Turismo eta Sustapen Ekonomiko zinegotziak adierazi duenez, Merkataritzaren Mahaiarekin moduan "lehendik ere Getxoko Udalaren eta udalerriko ordezkarien artean zegoen sektore publiko eta pribatuaren lankidetza gauzatzea eta antolatzea da, bultzatzeko eta garatuko diren jarduerak sustatzeko".
BERRIA
2010/11/02
Bilboko Udalak Neguko Eskolarekin aurre egin nahi dio eskola porrotari
Bilboko Kultura eta Hezkuntza arloak azaroaren 3tik aurrera eta 2011ko ekainaren 9ra arte martxan jarriko ditu Neguko Eskola izenburupean egiten diren tailer sozio-hezkuntzazkoak. Ekimen honen bidez, zailtasunak gainditu eta eskola porrotarekin amaitu nahi da ikasteko motibazioak eskainiz.
BERRIA
2010/11/02
Ortuzarrek baieztatu duenez, transferentzia gaietan EAJk bazkaria egiten du eta PSEk “jantokian zerbitzatzea dagokio”
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarraren lehendakariak aditzera eman duenez, transferentziei eta Estatutuaren garapenari dagokienez, EAJ da "bazkaria egiten duena", PSEri "jantokian zerbitzatzea dagokion bitartean". Ortuzarrek aipatu egin du enplegu politika aktiboen transferentzia eta honetaz esan duenez, "Euskadirentzako albiste bikaina da" "lehen mailako transferentzia" datorrelako, baina bereziki "krisialdi ekonomiko garai honetan, bere edukia kontuan hartuta".
BERRIA
2010/10/30
Ortuzarrek Patxi Lópezi “bakeagatik mugitzea” eskatu dio “lehendakaria dela uste badu”
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak Patxi López lehendakariak adierazi dio "bakearen alde mugi dadila, Euskadiko lehendakaria dela uste badu". Halaber, baieztatu egin du gizarteak "ETAren azken adierazpena" behar duela eta ezker abertzaleak bere diskurtsoa "ekimen egiaztagarriz" osatu behar duela.
BERRIA
2010/10/29
Barakaldoko jeltzaleek La Paz eguneko zentroaren atzerapenagatiko azalpenak eskatu dituzte
Amaia del Campo Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldearen bozeramaileak "luze jo gabe" Gizarte Ekintza batzordea deitzea eskatu dio gobernu batzordeari; bertan "azalpenak" eskatuko baitizkiote arloko arduradunari La Paz eguneko zentroaren "azkeneko atzerapenaren inguruan". Horrekin batera, oposizioko alderdiekin eguneko zentroen kudeatzea argitzeko hartu ziren konpromisoen ez betetzeagatiko " erantzuna " ematea eskatu zaio.
BERRIA
2010/10/29
Markina-Xemeingo Udalak hogeita hamar bat aparkaleku jarriko ditu Iderraga auzoan
Iderraga duela 50 urteko urbanizazioa duen Markina-Xemeingo auzoan birmoldatze sakona egingo du Udalak gune horretako gabeziak konpondu gurean. Epe laburrean egingo diren lanen emaitza izango dira auzokideentzat jarri diren aparkaleku berriak.
BERRIA
2010/10/29
José Luis Bilbao: “2011ko aurrekontuekin, Bizkaian, eutsi egingo zaie pertsonen duintasunari eta inbertsio publikoari”
Kudeaketa propioko 1.468 milioiko aurrekontua, 2010ean baino % 6 gehiago.
Gizarte Ekintzak 709 milioi euro izango ditu 2011n, 2010eko ekitaldian baino %8 gehiago.
9,7 milioi euro lankidetza- eta garapen-proiektuetarako, eta Bizkaiko udalek, euren finantzaketarako, 793,8 milioi euro jasoko dituzte (781 Udalkutxakoak eta 13 Gizartekutxakoak).
Aurrekontuan jasotako inbertsiorik garrantzitsuenek, guztira, 448,8 milioi € batzen dute, 2010ean baino %3,7 gehiago.
2011ko ekitaldirako Zerga Neurriei buruzko foru-arau berriaren xedea da familia-ekonomientzat pizgarria izatea eta Zapateroren gobernuak hartutako neurrien eraginak leuntzea pentsiodun eta langabeengan.
PFEZean, sarreren %1 kendu da 20.000€tik beherako zerga-oinarrietarako, langabe eta pentsiodunentzat, %2 deflaktatu da zergaren tarifa eta % 2 handitu dira kenkari pertsonalak.
BERRIA
2010/10/29
Basauriko EAJ-PNVren udal taldeak etxebizitzetan ikuskatzeak eta konponketak egiteko laguntasunak eskatu ditu
Basauriko EAJ-PNVren udal taldeak eraikinetan ikuskatzeak eta konponketak egiteko diru laguntasunak emateko bidea ezartzea eskatu du. Jeltzaleek aditzera eman dutenez, proposatu duten neurri hauen bidez auzokideentzat errazago egingo da antzemango diren kalteen konponketari aurre egitea. Agi denez, hiru urteko epean Basauriko etxebizitza blokeen % 50 baino gehiago izan beharko dira aztertuak.
BERRIA
2010/10/29
Lekeitioko Denbora Bankuak udalerriko bizitza kalitatea hobetzen du
Lekeitioko Denbora Bankua udalerriko bizitza kalitatea hobetzeko lanean ari da. Zerbitzu puntual eta ez profesionalen trukatze sarea da eta igaro den urteko martxoan sortu zen. Ekainean jarri zen martxan honako ezaugarriak dituen esperientziarekin: ordainketa unitatea ordua da; egingo den lana, bakoitzak ondoen egiten duena; gehienezko kreditua 6 ordukoa da eta zerbitzuak eragindako gastuak eskatzaileak bereganatzen ditu.
BERRIA
2010/10/28
Portugaleteko EAJ-PNVk hiritarrei arreta emateko deialdia aldatzea eskatu du
Javier Miranda Portugaleteko Udalean EAJ-PNVren bozeramailea denak Toki Gobernu Batzordeari Hiritargoari Arreta emateko Bulegorako langileak hartzeko oinarriak aldatzea eskatu dio "gero eta elebidunagoa den biztanleriari erantzuna eman aldera".
BERRIA
2010/10/28
Bermeoko alkateak Eusko Jaurlaritza kritikatu du ez duelako Urdaibai biziberritzeko egitasmoen inguruko informazioa eman
Xabier Legarreta Bermeoko alkate jeltzaleak Eusko Jaurlaritza gogor kritikatu izan du Urdaibai biziberritzeko egitasmoen inguruko informazioa eman ez dielako, Gernikarekin batera, eskualdeko udalerririk handiena den arren. Kostako herriko agintari gorenak gogoratu duenez uztailean bertan López Exekutiboari eskatu ziola aurreikusita zegoen egitasmoaren kopia eta oraindik ez du erantzunik jaso.
BERRIA
2010/10/28
Bakiok azaroaren 26n Elexaldeko 32 etxebizitza tasatuak zozketatuko ditu
Bakioko udal kiroldegian azaroaren 26an egingo da Elexaldeko 32 etxebizitza tasatuen zozketa. Zehatzago esanda, bi zozketa egingo dira eta egun berean esleituko dira babes ofizialeko etxebizitzak eta gune horretarako aurreikusi diren etxebizitza tasatuak. Hauxe da herriko gazteek har dezaketen albisterik onena, laburtu du Txomin Renteria, Bakioko alkateak.


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












