Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2010/11/26

Basauriko EAJ-PNVk Udalari eskatu dio “behar dena” egin dezala Soloarteko harresia egokitzen hasteko

Basauriko EAJ-PNVren udal taldeak Udalari eskatu dio "behar bestekoa egin dezala"  Soloarteko harresia egokitzeko lanei berehala ekiteko. Talde jeltzaleak gogoratu duenez, "duela hilabete batzuk harresia erori egin zen eta ez da inolako segurtasun neurririk hartu kalterik gerta ez dadin".

BERRIA

2010/11/26

Ortuzar: “Gu ez gara ‘borroka’ edo ‘borrokatxotan’ sartuko; gu geurera, hau da, krisiari aurre egitera”

Andoni Ortuzar EAJren BBBren lehendakariak Bizkaiko udalerrietako etorkizunerako erronken inguruan egin diren jardunaldietan aditzera eman duenez. "Gu ez gara 'borroka' edo 'borrokatxotan' sartuko; gu geurera, hau da, krisiaren kontrako borroka, berreskuratze ekonomikoa eta enplegua sortzea".

BERRIA

2010/11/25

Bilboko Udalak “jarraipen pertsonalizatua” egingo die babes gabeko egoera ezberdinetan dauden 573 adingaberi

Bilboko Udalak Gizarte Ekintza sailaren bidez martxan jarri berri du umeei zuzendutako zerbitzuaren hobekuntza. Honen bidez, "jarraipen pertsonalizatu  eta sarriagoa "egingo die" babes gabe egoera ezberdinetan dauden 573 adingabeei".

BERRIA

2010/11/25

Muskizeko EAJ-PNVren udal taldeak El Pobal eta Pobeña lotu nahi ditu hiriko ibai-loturaren bidez

Muskizeko EAJ-PNVren udal taldeak El Pobal eta Pobeña lotu nahi ditu hiriko ibai-loturaren bidez. Toki garapenerako planteamenduan Barbadun ibaia erreferentziatzat hartzen duen hiri ekimena sartu nahi dute. Borja Liaño Muskizeko alkatetzarako EAJ/PNVren hautagaiak azaldu bezala, "duela aste batzuk parte hartzerako eztabaidaguneak hasi genituen auzokideek hauteskunde egitasmoan parte har dezaten". Honakoa da, egin ziren proposamenen artean azpimarragarrienetakoa dena. 

BERRIA

2010/11/25

SAFk 500etik gora ikasle eta gizarte-sareak Internet eta telefonia mugikorreko aditu zenbaiten arteko elkarraldi bat emago du zuzenean

Izenburu orokortzat "Gizarte-sareak, Internet, sakelakoa..., balia itzazu, zeu baliogabetu barik" ipini diolarik, Sabino Arana Fundazioak jardunaldi bat antolatu du azaro honen 29rako, astelehenez, Bilboko Euskalduna jauregian. Saioak goizez eta arratsaldez izango dira, eta berorien helburua, teknologia berrien eta gizarte-sareen mundua sakonago ezagutzea, halakoak egokiro erabil daitezen sustatzea, eta beraien erabilpen positiboa egiteko trebeziak, erreferentziak eta gakoak zuzkitzea.

BERRIA

2010/11/25

EAJren EBBk emakumearen aurkako indarkeria deuseztatzeko Nazioarteko Egunean egiten duen adierazpena

Emakumearen kontrako indarkeria deuseztatzeko Nazioarteko Eguna den honetan, Euzko Alderdi Jeltzalearen aldetik, emakumeenganako tratu txarrak salatzeko mantentzen dugun konpromiso eraginkorra adierazi nahi dugu, eta egun hau aldarrikatzeko eta aintzat hartzeko eguna izatea nahi dugu.

BERRIA

2010/11/24

Azkunaren esanetan, PSE eta PPk aurrekontuen inguruan mantentzen duten diskurtsoak “hauteskunde kanpainaren” usaina du

Iñaki Azkuna Bilboko alkateak deitoratu egin du PSE eta PP alderdiek aurrekontuen inguruan mantentzen duten jarrera. Bizkaiko hiriburuko alkatea arro dago Bilbo hiria 2011 urterako kontu publikoak onartzen lehenetarikoa delako. Azkunaren esanetan, krisi ekonomiko garaian oposizioaren diskurtsoari "hauteskunde kanpainaren usaina" dario.

BERRIA

2010/11/24

Algortak udalerriko jolas gunerik handiena izango du

Getxo udalerriko jolas gunerik handiena, Algortako Geltoki enparantzan egongo da eta 800 metro koadro inguru izango ditu. Gaur egun, gune hau da auzoko oinezkoentzako gunerik nagusiena eta bertan egiten ari dira hobetzeko eta eguneratzeko egitasmoa. Lanak urte amaieran bukatuko dira.

BERRIA

2010/11/23

Basauriko EAJ udal Gobernu taldeak udalerriko arazoen aurrean mantentzen duen “udal kontzientzia falta” salatu du

Basauriko EAJren udal taldeak oraingo Gobernu taldeak udalerriko arazo eta beharrizanen aurrean erakusten duen "udal kontzientzia falta" salatu du eta deitoratu egin du PP-PSOE alderdiek osatutako Gobernuak "oinarrizko beharrizanei ekiteko  orduan mantentzen duen jarrera".

BERRIA

2010/11/23

Elantxobek “Uraren zikloa Busturialdean” erakusketa hartu du

Elantxobeko kultur etxe berria gaurtik hasita erakutsiko du "Uraren zikloa Busturialdean" izenburupean Busturialdeko Uren Partzuergoak abian jarri duen erakusketa. Honen bidez, partzuergoak eskualdean kalitatezko ura emateko egin duen ahaleginaren berri eman nahi du.

BERRIA

2010/11/23

BFAk gazteentzako prestakuntza eta enplegurako diru laguntasunak onartu ditu

Bizkaiko Foru Aldundiak gaurko Gobernu Batzordean onartu du gazteentzako lanak sortzeko diru laguntasunak ematea. Ekimen hau Deustuko Unibertsitatearen eta Novia Salcedo Fundazioarekin hitzartutako akordioen bidez garatuko da.

BERRIA

2010/11/23

Izaskun Bilbaok Europaren inplikazioa eskatu du Indiako itsasoko piratei aurre egiteko

Izaskun Bilbao EAJren eurolegebiltzarkideak Estrasburgoko Europar Parlamentuan Europar erakundeen eta Atalanta eragiketaren inplikazio handiagoa eskatu du Indiako itsasoan ari diren arrantzaleak babesteko xedez. Gune horretan lanean diharduen euskal ontzidiak hamar bahiketa saiakera jasan ditu eta Atalanta eragiketak batean ere ez du esku hartu. Bilbaoren esanetan ez da betetzen indar militar horiek arrantza-itsasontziak jarduera esparruan sartzeko hartu zen erabakia.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!