Prentsa Aretoa
Berriak
BERRIA
2010/10/27
Andoni Ortuzar: “Guk eraiki egiten dugu. Euskadi zimenduetatik egiten dugu”
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak alkate, erakundeetako ordezkariak eta zerrenda-buruak bildu dituen Bizkaiko ekonomia eta lan arloko aurreikuspenen inguruko lan jardunaldian aditzera eman duenez, "Guk, EAJ-PNV osatzen dugunok eraiki egiten dugu. Guk Euskadi zimenduetatik egiten dugu. Ez ditugu harriak gure teilatuaren kontra botatzen, eta are gutxiago teilatua titanioz eginda badago".
BERRIA
2010/10/26
Andoni Ortuzarren hitzaldia, Sondikako Batzokian
Azaroaren 3an, 19:30ean, Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak hitzaldia eskainiko du Sondikako Batzokian eta bertan Euskadiko egoera politikoaren inguruko azalpena egingo du.
BERRIA
2010/10/26
EAJ-PNV: Euskadin neurri fiskalak hartuko dira 2011 urtean pentsioen izoztea leuntzeko
Bizkaiko Batzar Etxean ospatu izan den osoko bilkuran EAJ-PNVren Batzar Taldeak aditzera eman duenez izaera fiskaleko neurriak proposatuko dituzte Gobernu Zentralak 2011 urterako ezarri den pentsioen izoztea leuntzeko.
BERRIA
2010/10/26
Zierbenako Udalak Kultur Etxean aurkeztuko du bihar udalerriaren etorkizunerako egitasmoa
Zierbenaren oraingo egoeraren inguruko diagnosia eta hausnarketa estrategikoa egin nahi den txostena aurkeztuko zaie bihar bizilagun eta enpresei, Zierbenako Kultur Etxearen areto nagusian eguerdian egingo den bilera publikoan.
BERRIA
2010/10/26
Erandioko Udalak aurten 123 lanpostu sortu ditu Behargintzak bultzatutako hainbat ekimenaren bitartez
Erandioko Udalak aurten 123 lanpostu sortu ditu Behargintzak bultzatutako hainbat ekimenaren bitartez, eta horri gehitu behar zaio beste 121 lagunek jaso duten heziketa hainbat espezialetatetan. Auzolan lan-gizarteratzeko programari esker, 24 lagun kontratatu ahal izan dira sei hilabetez, landa bideak garbitu eta eraikinak mantentzeko egitasmoetan.
BERRIA
2010/10/25
EAJ-PNVk dozena bat udal egitasmo bultzatzearen alde egiten du
EAJ-PNVk berrogeita hamar bat zuzenketa aurkeztu dizkie Estatuko Aurrekontu Orokorren Egitasmoaren artikuluei, hauen bidez "balio erantsi handiko" 27n egitasmo zientifiko teknologikoen aldeko apustua egiten du, besteak beste bederatzi milioiko aurrekontua proposatzen den auto elektrikoaren garapenerako bultzada. Halaber, 11 milioiko aurrekontua aurreikusi du Bilboko Itsasadarreko nasetarako eta 2,5 milioi Nafarroako ikastoletarako. EAJ-PNVk dozena bat udal egitasmo bultzatzearen alde egiten du.
BERRIA
2010/10/25
Amorebieta-Etxanoko Udalak 164 babes ofizialeko etxebizitza zozketatuko dauz datorren martxoan; bostgarren zozketa azkeneko 7 urteetan
Amorebieta-Etxanoko Udalak 164 babes ofizialeko etxebizitza zozketatuko dauz datorren martxoan. Arraibi eta Ixerango auzoetan eraikitzen ari diran etxebizitzak ritmo onean doaz.
BERRIA
2010/10/25
Ana Madariagaren esanetan “zentzugabea“ da “ez betetzeak ospatzea”
Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak Gernikako Estatutua gogoratzeko gaurko ospakizunaren inguruan aditzera eman duenez "ez da zentzuzkoa ez betetzeak ospatzea".
BERRIA
2010/10/23
Ortuzar: “Astelehenean López eta Basagoiti ospatzen egongo diren bitartean, gu lanean egongo gara Madrilen”
"Hitz gutxiago eta ekintza gehiago". "Mugimendua ibiliaz erakusten dela" da gaur goizean Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak Bakion Mungialdeko alkate eta hautagai jeltzaleekin egin den topaketa parte hartzailearen markoan azpimarratu nahi izan duen gakoa. Berrikuntza eta esperientzia, horiek dira Ortuzarrek gaurko famili argazkiaz hitz egiterakoan erabili dituen hitzak. Halaber, jeltzale bizkaitarren buruak egunerokotasun politikoa deskribatzeko alderaketa hau erabili izan du: "Astelehenean López eta Basagoiti Ajuria-Enean ospatzen egongo diren bitartean, gu lanean egongo gara Madrilen".
BERRIA
2010/10/22
Helduak Elkarteak nagusientzako informazio, prestakuntza eta aisia eskaintzen du asteburuan BECen ospatuko den Nagusia XIV. Azokan
José Luis Bilbao Bizkaiko Foru ahaldun nagusia izan da gaur eguerdian BECen izan den Nagusi 2010 azokaren inaugurazio ekitaldian. Azoka honetan nagusiei zuzendutako prestakuntza, informazio eta aisia uztartzen da Barakaldoko Nazioarteko Azokaren 1. pabilioian. EAJ-PNVren Helduak Elkartea ere bertan dago famili, zaintzaile eta hirugarren adinaren sektoreko profesionalei luzatu dien eskaintzarekin. Biharkoan, Iñigo Urkullu EAJ-PNVren EBBren lehendakaria izango da eguerdiko 12:00etan azokako 14.edizioa bisitatuko duena.
BERRIA
2010/10/22
Izurtzako EAJ-PNVren udal taldeak auzokideentzako Babespeko Etxebizitza gehiago eskatu ditu
Izurtzako EAJ-PNVren udal taldeak udalerriaren etxebizitza publikoa eraikitzearen aldeko adierazpena egin du, batez ere auzokideek herrian egin diren parte hartze eztabaida guneetan adierazi dituzten eskariak kontuan hartu dituelarik. Eskari hau gauzatzeko, herrigunearen sendotzea eta etxebizitza gehiago garatzea eskatzen da.
BERRIA
2010/10/22
Santurtziko dendetan erosketak sustatzeko kanpaina berria
Bizkaiko Santurtzi herriak abian jarri du toki merkatalgoa sustatzeko kanpaina; informazioa datorren hilean egongo da ikusgai mila bat erakusleihotan, Bizkaibusen autobus geltokietan eta bestelako gune batzuetan.


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












