Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2010/12/02

Sestaoko EAJ-PNVren udal taldeak Etxebizitza sailari egotzi dio iaz garbitutzat jo zen orubea garbitu beharraren ardura

Sestaoko EAJ-PNVren udal taldeak Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailari  Vega Galingoko hirigintza eragiketan "kea saldu izana" egotzi  dio. Sailaren menpeko den Orubide enpresa publikoak atzokoan iragarri zuen Francisco Deuna orubean kutsadura kentzeko eta garbitzeko lanak egingo direla iragarri zuen atzo, bertan 328 etxebizitza babestu egingo direlako.

BERRIA

2010/12/02

Santurtziko Udalak erraztasunak eskainiko dizkie euskara beren saltokietan sustatu nahi duten merkatariei

Santurtzin duela bi urte martxan jarri zen Euskararen Erabilera sustatzeko Egitasmoaren barruan, zerbitzu berriak jarri dira abian. Iaz, ostalaritzako negozioei eta merkatariei babesa emateko zerbitzua jarri zen eta aurten ekimen berriak egin nahi izan dira kartelak egiteko, bezeroekin komunikatzeko  eta itzulpenak egiteko laguntasuna eskaintzeko xedez.

BERRIA

2010/12/01

Aldundiak Behargintza bulegoak mantentzeko hitzarmena izenpetu du BBK eta Eudelekin

Bizkaiko Foru Aldundiak Gobernu Batzorde bileran adostu du BBK, Gazte Lanbidean eta Eudel erakundeekin 2012ko martxora arte luzatuko den  lankidetza hitzarmena izenpetzea. Hitzarmenaren helburua da Behargintza Enplegu eta Toki Garapenerako Zentroetako kudeatze mantenu eta funtzionamendurako laguntasunak bideratzea.

BERRIA

2010/12/01

Ortuzarrek EAJ-PNVren esperientzia eskaini dio eusko Jaurlaritzari “itxaroterik ez duten legeak” aurrera ateratzeko

Andoni Ortuzar BBBren lehendakariak EAJ-PNVren "esperientzia" eskaini  dio Eusko Jaurlaritzari "itxaroterik ez duten legeak hainbat arinen gauzatu ahal izateko" eta, gaitzetsi duenez, lege egutegiaren atzerapena ez da soilik Patxi Lópezek zuzentzen duen Exekutiboaren "eskarmenturik ezagatik" eman,  bere "ezgaitasun" eta "prepotentziatik" ere eratortzen baita.

BERRIA

2010/11/30

Abantoko Udalak energiaren eraginkortasuna aztertzeko udal diagnosia egingo du

Abantoko Udalak EEE Energiaren Euskal Erakundearekiko ituna izenpetu berri du. Europa mailako egitasmo berean ere badaude Bilbo eta Areatzako Udalak eta Europar 27 estatutako 2000 hirik hartzen dute parte.

BERRIA

2010/11/30

Arrigorriagako HAPNren berrikustean auzolagunen iritziak kontuan hartu dira

Laurehun bat pertsonek egin dute beren ekarpena eta oraindik ere horretarako aukera badute Arrigorriagako HAPNren berrikusteari iritziak eta iradokizunak egin nahi badizkiote. Arrigorriagako bizilagunek biharkoan izango dute aukera beren herria hurrengo urteetan nola geratuko den ezagutzeko.

BERRIA

2010/11/30

BFAren esanetan Lópezen proposamena “ez da berria”, harremanak etengabeak direlako

Bizkaiko Foru Aldundiak baieztatu duenez, Patxi López lehendakariak Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun Sailburuari "opor fiskalak" deritzonengatik eragindako arazoari "arrazoizko" irtenbidea bilatzeko elkarrizketak eskatzean oinarritutako proposamena "ez da ezer berria" erakunde ezberdinen arteko harremanak etengabeak direlako.

BERRIA

2010/11/30

EAJ-PNVk Hirigintza batzordean Sefanitro gatazkan eragindakoek parte hartzea eskatuko du astelehenean

Euzko Alderdi Jeltzaleak asteleheneko lehen orduan eskatuko du Barakaldoko Hirigintza Batzordea deitzea, arduradunek bertan eman dezaten Sefanitroko etxebizitzen eraikuntzaren egoeraren berri. EAJ-PNVk batzordean eragindako pertsonen ordezkariak izatea eskatuko du eta hauen artean etxebizitzen eraikuntzaren atzerapenak kaltetutako auzokideen ordezkariak.

BERRIA

2010/11/30

Sopelanako Udalak Etxebizitza sailarekin babes ofizialeko 143 etxebizitza egiteko tramiteak hasi ditu

Sopelanako Udalak lehen urratsa eman du udalerrian babes ofizialeko 143 etxebizitza egiteko. Osoko bilkuran aurkeztu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailarekin adostu duen hitzarmena, honen bidez egin ahal izango dira etxebizitza hauek, urbanizatu berri diren  Bareño eta Asu  sektoreetan.

BERRIA

2010/11/29

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak Guggenheim Urdaibairako azterketa bizkortzea eskatuko dio Ingurumen ministerioari

Joseba Agirretxea Euzko Abertzaleak taldearen barruan Ingurumen gaietarako bozeramaileak Itsasertz Legearekin bateragarriak diren museo erabilpenen inguruko azterketa bizkortzea eskatuko dio Rosa Agilar Ingurumen Ministro berriari, Bilboko Guggenheim Museoaren zabaltzea Urdaibai eskualdean egiteko egitasmoaren bideragarritasuna  ikuste aldera.

BERRIA

2010/11/29

EAJ-PNVk Loiuko aireportua handitzeko lanen atzerapenaz galdetuko dio Blancori

José Ramón Beloki, Sustapen gaietarako EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaleak, José Blanco ministroari galdetuko dio Loiuko aireportuko bidaiarien terminala zabaltzeko egitasmoaren atzerapen eta gelditzearen inguruan euskal komunikabide batzuek argitaratu duten albistearen egiazkotasunaz.

BERRIA

2010/11/29

Prebentzio Politikei esker, Bizkaiak 20.000 tona hondakin birziklatu ditu

Bizkaiak urte osoan  berrerabili ditu 19.840 tona hondakin. 2010 urte honetako urrira arte ekidin egin da 2.345 tona arropa, tamaina handiko 17.494 tona hondakin eta 15.790 kilo jostailu botatzea. Bizkaiak hondakinen botatzea ekidin egin du Bizkaiko Hiri Hondakinen Prebentziorako 2010-1016 epealdirako II. Planean islatutako politikak garatu egin direlako. Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen sailak oinarrizko hondakinik ez botatzea bilatzen du. Xede horrekin berrerabiltzea eta materialen birziklatzearen aldeko apustua egiten du.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!