Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2010/10/13

Sondikako auzotarrak lehentasuna izango dute BOE bat lortzeko

Sondikako auzotarrak lehentasuna izango dute, urriaren 14an zozketatuko diren, Sagarreta auzoan kokatutako 88 etxebizitzetako bat lortzeko. Zozketatuko diren etxebizitza guztiak ez badira sondikoztarrekin betetzen, gelditzen direnak Txorierriko beste udalerrietako auzokideek eskuratu ahal izango dituzte.

BERRIA

2010/10/08

Leire Corrales: “Riverari gorrotoa dario EAJk gidatutako gobernuen lanarenganako”

Leire Corrales Goti, EAJren legebiltzarkideak, bere harridura azaldu du, Antonio Rivera, Kultura Sailburuordeak, Brasiliako Arkitektura eta Museoei buruzko Nazioarteko Sinposio baten mundu zabaleko adituen artean egin dituen adierazpenen aurrean. "Riverak edonora darama eztabaida eta adierazpenokin Bilboko Guggenheim Museoari egin dion irudi kaltea ez da onargarri, bera Eusko Jaurlaritzako ordezkari izanik. Bada, Lopez Gobernuak ohitura duen arduragabetasun instituzionalaren lekuko da, beste behin".

BERRIA

2010/10/08

Agirre lehendakariaren zin egitea antzeztu da Gernikako Batzar Etxean

Duela 74 urte gertatu zen bezala, Batzar Etxearen eta Gernikako arbolaren inguruak jendez gainezka egon ziren. Eszenatoki bakar batek bi aldi uztartu zituen. Baina, oraingo honetan egin denarekin, euskaldun guztiek historia liburuetan ikusi dituzten sepia koloreko argazkiek egiazko koloreak hartu zituzten. Lehen lehendakariaren heriotzaren 50. urteurrenaren zioz egin den dokumentalaren grabaketak osoko arrakasta lortu zuen. "Lehendakariaren figura omentzea, Exekutibo ausart haren legezkotasun demokratiko eta politikoa aldarrikatzea eta  politikari zintzo haiek askatasun eta autogobernuaren alde egindako lana laburbiltzeko ezarri ziren helburuak" beteta geratu dira.

BERRIA

2010/10/08

Abantok milaka pertsona hartuko ditu asteburuan ospatuko den VI. Burdin Jaian

Abanto udalerriak asteburuan ospatuko duen Burdin Jaiaren VI. Edizioak milaka pertsona hartuko ditu. Burdin Jaiaren helburua da Bizkaiko beta aberatsa ateratzen beren ahalegina eman zuten emakume eta gizonak omentzea eta  ondare hori hurrengo belaunaldiei ematea, era didaktiko eta jostagarrian.

BERRIA

2010/10/08

Lea-Artibaik Berrikuntza Zentroa inauguratuko du Markina-Xemeinen

Itxaropena 2013 egitasmo handia amaitu egin da Markina-Xemeinen Lea Artibai eskualderako inauguratu den Berrikuntza Zentroarekin. Egitasmoan parte hartu duten herri eta udalez gaindiko erakundeek azpimarratu dute "eskualdearen garapenerako motorea" izango dela 3.600 metro koadroko instalazio berri hauetan.

BERRIA

2010/10/08

Basauriko jeltzaleek metroa Arizera epe barruan iristea eskatu dute

Metroa Ariz auzora iristeko datetan eragin diren aldaketek haserre utzi ditu Basauriko auzokideak eta EAJ-PNVren ordezkariak. Azken hauek eskatu dute metroa epe barruan irits dadila Ariz auzora.

BERRIA

2010/10/08

Fiskalak ez du prebarikaziorik antzeman Lezamako berkalifikazioan

Bizkaiko Fiskaltzak ez du prebarikaziorik antzeman Alaitz Etxeandia Lezamako alkatearen familiarena den orubearen berkalifikazioa egiteko eragiketan. Fiskalak ezarri duenez, Gobernu taldearen buruak ez zuela eragiketa honetan parte hartu. Era berean, ez zuen sal erosketan aparte hartu eta orubearen inguruan hartu ziren akordioetan bere botoa ez zen erabakitzailea izan, EAJ-PNVk Udala osatzen duten 11 zinegotzietatik 8 dituelako, eta edozein kasutan onartuko zatekeelako. 

BERRIA

2010/10/07

Bilbao: ´Aldundiak Guggenheim bakarrik bultza dezakeen arren, ez dugu Jaurlaritza konbentzitzea baztertzen´

José Luis Bilbao Bizkaiko Foru ahaldun nagusiaren esanetan Foru Aldundiak gaitasuna badu Urdaibaiko Guggenheim museoaren hedapena bakarrik bultzatzeko, baina ez du baztertzen Eusko Jaurlaritza konbentzitzea "egiten ari den bakarra egingo dena atzeratzea delako".

BERRIA

2010/10/07

Eako Udalak tasatutako hogei bat etxebizitza bultzatu ditu biztanleriaren ihesari aurre egite aldera

Eako Udaleko osoko bilkurak onartu berri dituen hirigintza hitzarmenen bidez,  tasatutako hogeiren bat etxebizitza eraikitzea ahalbidetuko du. Udalak ekimen hau hartu du herrian ematen den biztanleriaren ihesari aurre egiteko xedez.

BERRIA

2010/10/07

Basauriko EAJ-PNVren udal taldeak Erriberako pasealekuetan dagoen arriskua salatu du

Basauriko EAJ-PNVren udal taldeak Udalari Erriberako pasealekuetan jartzen ari diren egurrezko hesiak aldatzea eskatu dio, arriskutsuak izan daitezkeelakoan.

BERRIA

2010/10/06

Ariztondok baieztatu duenez, Bastida eraikinaren babesa “bateragarria” da Guggenheim Urdaibai egitasmoarekin

Josune Ariztondo Bizkaiko Kultura foru ahaldunak baieztatu duenez, Ricardo Bastidak diseinatutako eraikina babestea bateragarria da Urdaibain Guggenheim museoaren hedatzea egitearekin.

BERRIA

2010/10/06

Urduñako Udalak 7.643 euro eman ditu ziklogenesi lehergarriak kaltetutakoentzat

Urduñako Udalak ziklogenesi lehergarriak eragindako kaltetuei emandako hobariek 7.643 euroko kopurua izango dute. Diru laguntasun hauek urte honetan kaltetuek eskatu dituzten lan baimenei eta erreforma baimenei aplikatu zaizkie. Udalak 13 espediente tramitatu ditu.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!