Prentsa Aretoa
Berriak
BERRIA
2011/08/31
Markina-Xemeingo EAJ-PNVk udalerriaren garapena azpimarratzen jarraituko dute oposiziotik
Historian zehar egin bezala, EAJ-PNVk Markina-Xemeinen garapena azpimarratzen jarraituko du. Udaleko bozeramaile jeltzaleak, Iñigo Ansolak, Deia egunkariak gaur bertan jaso duen elkarrizketa batean zera adierazi du: “Markina-Xemeinen alde jardungo dugu, oposiziotik, baina ardura berarekin”.
BERRIA
2011/08/31
Galdakaok zahartze aktiboa sustatuko du
Ekintza bereziak dituen programa bat egingo du irailetik aurrera, Galdakaoko adinekoei arreta emateko asmoz. Udalak zahartze aktiboa sustatuko du programa horren bidez, Adinekoen Jokoen laugarren Olinpiadaren barruan, hain zuzen ere.
BERRIA
2011/08/31
Sestaok hariak mugituko ditu
Sestaoko plazetan, kaleetan eta esparru itxiren batean (Musika Eskolan, adibidez) X. Txotxongilo Eguna egingo da asteburu honetan. Euskadiko txotxongiloen jaialdi hau Unima Euskal Herriak sustatu du eta helburua jendeari ikuskizun honen aberastasuna erakustea da.
BERRIA
2011/08/31
EAJ-PNVk kritikatu egin du ETBk PSOE eta Rubalcaba kutun izatea
EAJ-PNVren legebiltzarkidea den Luke Uribe-Etxebarriak gogor kritikatu du ETBko informazio zerbitzuek PSOEren eta Pérez Rubalcaba hautagai sozialistaren alde erakutsi duten jarrera Espainiako Konstituzioa aldatzeko proposamenari dagokionez.
BERRIA
2011/08/30
EAJ-PNVren jarrera Udal Legearen proiektuaren aurrean
EAJ-PNVk espero du Udal Lege berriaren proiektua –alderdi honek soilik ezagutzen du zenbait bozeramaile sozialistek adierazitakoa-, euskal erakundeen egitura errespetatuz, udal autonomia indartuko duen araua izatea, bai eta, eraginkortasun handiagoa bilatzeko asmoz, eskumenen definizioa ahalbidetu eta udalei finantzazio nahikoa bermatuko diena ere.
BERRIA
2011/08/30
Getxophotok haren bosgarren edizioan hogei bat erakusketa eskainiko ditu
Getxophoto Argazkigintza Jaialdiaren bosgarren edizioa ostegun honetan, Ereagako hondartza getxotarraren lorategietan, hasiko da ekitaldiko zuzendariaren, Jokin Aspurua; Getxoko Udaleko kultura zinegotziaren, Koldo Iturbe; eta Metro Bilbaoko presidentearen, Loly de Juan, agerpenarekin, besteak beste.
BERRIA
2011/08/30
José Luis Bilbaok Konstituzioaren aldaketari dagokionez “euskal erakundeen baterako erantzuna” eskatu dio Lópezi
Bizkaiko Ahaldun Nagusia den José Luis Bilbaok Patxi López lehendakariari eskatu dio euskal erakundeen baterako erantzuna emateko “PSOEk eta PPk Konstituzioan egin nahi duten aldaketari, euskal autogobernuari eraso egingo dio eta". Halaber, Bilbaok eskatu dio "euskal herritarren interesak eta Euskadiren autogobernua sendo defenda ditzala".
BERRIA
2011/08/29
Euskara..., familian
Bilboko Udalak euskararen erabilera familian sustatzeko programari buruzko informazioa azaltzen duten 5.600 triptiko banatuko ditu aste honetan herritarren postontzietan. Iaz 431 gurasok parte hartu zuten programan; eta honen helburua da seme-alabekin hitz egiteko moduko maila lor dezaten.
BERRIA
2011/08/29
Iñaki Azkuna: “Jendeari egia esan behar zaio"
“Herritarrei ahalegina eskatzeko garaia da", eta tasak igo egin beharko dira. Hitz horiekin zuzendu zaie herritarrei Bilboko alkatea, Iñaki Azkuna, Deia egunkariak egin dion elkarrizketan. Elkarrizketa horretan, Bilboko alkateak aurre egiten dio egoerari.
BERRIA
2011/08/29
“Zergak igotzea PPrentzako tranpa-proposamena da, eta ez gaituzte joko horretan harrapatuko”
EAJ-PNVko BBBren presidentea den Andoni Ortuzar-ek salatu du “ardura gutxirekin jokatzen ari dela” zerga-arloan. Bere ustez, errenta handienei zergak igotzea "tranpa-proposamena" da, “PPk ezetz esan dezan, eta, horrela, PSOEk PP dirutza handiekin elkartzen dela esan ahal izateko". “EAJ ez dute joko horretan harrapatuko", ziurtatu du. Aldi berean, adierazi du bere alderdia zerga-arloari buruz "berba egiteko" prest dagoela, “seriotasunez” eta euskal eskumenak errespetatuta.
BERRIA
2011/08/26
Urkullu: “Euskadi, Europako nazioa. Burujabetasunaren bidean. Hauxe da gure konpromiso politikoa”
EAJ-PNVko EBBren lehendakariak, Iñigo Urkulluk, arratsalde honetan Zarautzen egindako ekitaldi politikoan esan du “akordioaren, itunaren eta adostasunaren garaiaren aldeko apustua egin dugu. Garai berria Euskadirentzat. Hori da +Euskadi, Nación Europea. Burujabetasunaren bidean+ agiriaren edukia. Hain zuzen ere, hori Batzar Nagusian aurkeztuko dugu. Hori da gure konpromiso politikoa. Eta, orain, erreforma konstituzionalaren gaia esku artean dugunez, alda dezagun. Gu prest gaude. Ekonomiari buruz hitz egingo dugu, baina EAJ-PNV alderdia garen aldetik, herri eta nazio gisa gure eskubideak onartuko dituen erreforma planteatuko dugu”.
BERRIA
2011/08/25
Zamudio-Tinduf
Tindufen (Aljeria) dagozan saharauiar errefuxiatuentzako elikagaiak batzen gagoz. Izan zaitez zu be solidario eta irailaren 23a baino lehenago, ekarri elikagairen bat honako tokietara: Udala, Eroski edo DÍA. Laguntzailea, Euskal Fondoa.


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












