Prentsa Aretoa
Berriak
Bilbo
2019/06/15
Juan Mari Aburto: “Ahal dudan guztia emango dut eta ez dizuet huts egingo Bilboren interesen defentsan”
Hiribilduaren fundazioaren urteurrena betetzen den egun berean, EAJ-PNVko ordezkariak alkate makila altxatu du eta gainerako alderdi guztiak gonbidatu ditu norberekeriak baztertzera eta gainditzera eta denon interesa balioestera “elkarlana eta kolaborazioa direlako proiektu partekatuak eraikitzen ikastea”, baieztatu du
Bilbo
2019/05/24
Juan Mari Aburtok etorkizuneko bilbo eraikitzeko proiektu garrantzitsuenen aurkezpena osatu du programaren gakoak ezagutzera emanez: lantaldea eta kudeaketa arloko zorroztasuna
Hautagaiak Etorkizuneko Bilbo eraikitzen lagunduko duten proiekturik garrantzitsuenak azaltzeko egin dituen ekitaldiei amaiera emanez, hauteskunde-programaren giltzarrizko osagaiak aurkeztu ditu gaur: Lantaldea, eta Kudeaketa arloko zorroztasuna, Konpromisoa eta Gardentasuna
Bilbo
2019/05/22
Aburtok kalitatezko turismoa, inbertsioak eta nazioarteko ekitaldiak erakartzearen aldeko apustuari eutsi dio bilbon ekonomia berria eta enplegua sortzeko
Inbertsioa eta talentua erakartzea, kalitateko turismoa indartzea eta nazioarteko ekitaldi garrantzitsuak antolatzea dira, Juan Mari Aburtok gaur Bilbon ekonomia berria eta enplegua sortzeko iragarri dituen hiru ardatz nagusiak
Bilbo
2019/05/21
Juan Mari Aburto: “Bilboko kaleetan euskara gehiago entzun eta erabil dadila nahi dut”
Beste hainbat neurriren artean, Bilbon euskararen erabilera gehitzea helburu duten plan eta kanpaina berriak aurreratu ditu. “Ekar dezagun euskararen iraultza kaleetara –aldarrikatu du–, euskaraz hitz eginez, euskara ikasiz, praktikatuz, gure hizkuntza maitatuz”
Bilbo
2019/05/20
Aburtok “Etorkizuneko Bilbo” abiarazi du, gazteei zuzendutako proiektu eta ekintzekin
Juan Mari Aburtok gazteekin, gazteentzat eta gazteen alde lan egingo duela adierazi du, hiria garatzen eta hazten jarraitzeko eta “gazteagoa egiteko” oinarriak finkatuz
Bilbo
2019/05/19
Juan Mari Aburtok barruti guztietara zabaldu nahi du Bilboren hirigintza-iraultza eta igogailu gehiago jarri goiko auzoetan
Hauteskunde-programan jasotako neurri zehatzen bitartez, era guztietako arkitektura-oztopoak apurka-apurka ezabatu eta igogailu gehiago instalatuko dira
Bilbo
2019/05/18
Bilbo kulturaren nazioarteko hiriburu bihurtu nahi du Juan Mari Aburtok
Beste hainbat proiekturen artean, Kultura Plan berria abiarazi, Arte Ederren Museoa eta Euskal Museoa handitu, Arriaga Antzokiaren ekoizpen propioa sustatu, auzoetako kulturgintza areagotu eta Guggenheim Museoarekiko loturak indartuko direla aurreratu du
Bilbo
2019/05/17
Juan Mari Aburto: “Gogor lan egiten jarraituko dugu Bilbo hiri segurua den errealitateari eusteko”
Ondorengo agintaldirako erronka lanean jarraitzea izango da bi helburu handi bermatzeko asmoz: bizikidetza eta segurtasuna auzo guzti-guztietan
Bilbo
2019/05/16
Juan Mari Aburtok Bilboko konektibitatea eta garraioa hobetzea proposatu du, hiri barruan erosoagoa eta irisgarriagoa izan dadin nahiz estatu mailan eta nazioartean
Hiria AHTaren lur azpiko iritsierara prestatzeko asmoa iragarri du, Abandoko geltoki berriarekin, Garellanoko Autobus Geltoki Intermodala abian jarri eta Tranbia Atxuritik Boluetaraino luzatu eta Zorrotzaurreko Uhartearekin lotuko dela adierazi du, besteak beste
Bilbo
2019/05/15
Juan Mari Aburtok Bilboko auzoetan 100 jarduketa baino gehiago abiaraziko direla iragarri du
“Auzoak protagonista bihurtu nahi ditugu etorkizuneko proiektuen laguntzaz etengabe aurrera doan hiri erakargarri honetan, Bilbokoak izatearen harrotasuna parteka dezaten”, adierazi du
Bilbo
2019/05/12
Juan Mari Aburto: “Pertsonak dira niretzat Bilboko proiektu nagusia, euren bizi-kalitatea eta ongizatea”
Horregatik, pertsonen bizi-kalitatearen eta ongizatearen alde lan egiten jarraituko du, Bilbo kohesionatu eta inklusiboaren alde, pertsonarik ahulenek eta behar handienak dituztenek etengabe aurrera doan baina inor atzean uzten ez duen hiri honetako partaideak direla senti dezaten.
Bilbo
2019/05/11
Juan Mari Aburtok Emakume eta Berdintasunaren saila sortuko du Bilbo erreferente bihurtzeko
Pertsonak dira Aburtok datozen lau urteetarako ibilbide-orrian zehaztua duen helburu nagusia. Halaxe adierazi du gaur goizean Errekaldeko plazan, berdintasunaren arloko proposamenak aurkezteko egindako ekitaldian.


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












