Prentsa Aretoa

Berriak

2006/01/19

EAJk Madrilen lortu dauan akordioari esker, Estatuak Trapaga eta Ortuellako trenbide-pasaguneak lurperatuko dauz.

Lan honeek egin ahal izango dira EAJk Madrilen Estatuko Gobernuagaz lortu dauan akordioari esker . Honen bidez onartu ziran 2006 urterako aurrekontu orokorrak.Akordio honen barruan dagoz Bizkairako eta Euskadi osorako beste egitasmo handi batzuk,besteak beste, expalazio bidezko neutroi zentroa eta euskal Y trenbidea, azken honek 4.000 milioi eurokoa baino aurrekontu handiagoa izango dau.

Ezagutzera eman
EAJk Madrilen lortu dauan akordioari esker, Estatuak Trapaga eta Ortuellako trenbide-pasaguneak lurperatuko dauz. Lan honeek egin ahal izango dira EAJk Madrilen Estatuko Gobernuagaz lortu dauan akordioari esker . Honen bidez onartu ziran 2006 urterako aurrekontu orokorrak.Akordio honen barruan dagoz Bizkairako eta Euskadi osorako beste egitasmo handi batzuk,besteak beste, expalazio bidezko neutroi zentroa eta euskal Y trenbidea, azken honek 4.000 milioi eurokoa baino aurrekontu handiagoa izango dau. Momentuz esleitu egin da, lan honeek egiteko egitasmo konplexua eta prest egongo da urtea bete baino lehenago. Gaurkoan esleitutako azterketa eta egitasmoen bidez Trapagaran eta Ortuella udalerrietan dagozan lau trenbide pasabide kentzea ahalbidetuko dau. Trenbide pasagune hauetan lehenengoa 3/017 kilometro puntuan dago, BI-3747 errepideagaz dagoan elkargunean, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskumenekoa dan errepidean eta Trapagaran udalerriaren barruan. Pasabide honen arriskua, Segurtasun Planak ezartzen dauan metodologiaren arabera , lehen mailakoa da,hau da, arrisku handienekoa . Trapagarango herri erdian be , beste trenbide-pasagunea dago 4/300 kilometro puntuan, udalarena dan errepide bategaz dagoan elkargunean eta honek 2.mailako arriskua dau. Ortuella herrian dagoz beste pasaguneak,biak hiri barrukoak.lehenengoa 7/ 047 kilometro puntuan dago eta bigarrena 7/389 kilometro puntuan.Pasagune biek dauke 1.mailako arriskua.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!