Prentsa Aretoa
Berriak
2006/03/08
El Ayuntamiento de Markina considera inaceptables los ataques contra bienes municipales realizados por simpatizantes de Batasuna
Edozein balorazio politiko gorabehera, herriko ondasunak erasotuz ezer defendatu asmo duten edozein mugimenturen perbertsioa azpimarratzea.
Bart gauez, udal brigadako lokalak erasotu dituzte. Joan den zapatean lehengo udaletxea izan zen. Egunokaz hainbat fatxada pintadaz eta orbanez agertu izan dira zikinduta, pribatuak zein publikoak.
Tokiko Gobernu-Batzarra bilduta, eta udaleko talde politikoon (EAJ/PNV eta EA) berariazko adostasunarekin, hauxe adierazi nahi dugu:
1) Gertaerok irmotasunik handienaz gaitzestea.
2) Edozein balorazio politiko gorabehera, herriko ondasunak erasotuz ezer defendatu asmo duten edozein mugimenturen perbertsioa azpimarratzea.
3) Markina-Xemeingo herriari aditzera eman, eragindako kalteak 60.000 bat eurotan kalkulatzen direla, lehenengo balorazio batean, eta horiek kalteok herritar guztion artean ordaindu beharko ditugula, aseguru polizen estalduratik kanpo gelditzen direlako.
4) Gure sostengua erakutsi udal brigadako beharginei, udala honetako organo exekutiboetatik xedatutako jarraibideak zehatz-mehatz bete baino ez dutelako egiten.
MARKINA-XEMEINen, bi mila eta seiko martxoaren zortzian
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












