Elkarrizketa osoa" />

Prentsa Aretoa

Berriak

2006/05/23

Urkullu. "Zapaterok ez du ezer berririk esan"

Iñigo Urkullu EAJren EBBren bozeramaileak, espainiar Estatuko presidenteak asteburuan egin dituen iragarpenei buruz, hau da, Estatuaren Gobernua aurki ETArekin hitz egiten hasiko dela dioten adierazpenei buruz azaldu du "Zapaterok ez duela ezer berririk esan. Hala ere, ez genuen ezer berririk espero, izan ere, jakin bagenekien lehenik eta behin Kongresura joan beharko litzatekeela baketze prozesu honen egiaztatzea egitera".

Elkarrizketa osoa

Ezagutzera eman
Urkullu.

ARGAZKIA JAITSI

Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan Urkulluk azpimarratu du "baketze prozesua aurrera doala eta zentzu honetan, urratsak eman egin behar direla, hala ere, asteburuko iragarpenean ez genuen entzun prozesu honetan Estatuko Gobernuaren aldetik izan daitezkeen bestelako konpromiso batzuei buruzko adierazpenik".

"Arazo politikoei heltzerakoan legediaren barruan borondatea errespetatuko duela dio Zapaterok baina guk uste dugu legediak berak ere zirrikituak usten dituela eta ez zen, arlo horretan, inolako konpromisorik izan. Beraz, Zapateroren jarrera ulergaitza egiten zaigu. Batetik, politikoki esne-berbekin edo hitz potoloekin betetzen gaitu eta bestetik, inolako konpromisorik hartzen ez duela ikusten dugu" gaineratu du buruzagi jeltzaleak.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!