Prentsa Aretoa

Berriak

2008/10/31

Ortuzar: “EAJk mozioak aurkeztuko ditu Udaletan PSOEk Eusko Legebiltzarraren eskumen-eremuaz duen jarreraren berri jakiteko”

Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarraren lehendakari Andoni Ortuzarrek gaur goizean Abanton adierazi duenez, “PSOEk diskurtso bikoitza dauka, bata Euskadin eta bestea Madrilen, baina, benetako orduan, nagusitzen dena, agintzen duena, aurrera ateratzen dena, Madrileko diskurtsoa da. Herri honetan denok dakigu hutsaren parekoa dena euskal sozialisten autonomia-ahalmena. Madriletik esaten diotena egiten dute. Hemen euskal herritarrok entzun nahi dutena esaten saiatzen dira. Madrilen bertan agintzen dien botoa ematen dute. Eta, ia abagune guzti-guztietan, Euskadiren interesen kontrako botoa ematen dute”.

Ezagutzera eman
Hori dela eta, buruzagi jeltzaleak adierazi duenez, PSOEren benetako jarrera ezagutze aldera, Euzko Alderdi Jeltzaleak zenbait mozio aurkeztuko ditu Euskadiko Udaletan, udalerriz udalerri, Eusko Legebiltzarraren eskumen-eremua defendatzeko eta 20.000rik gora euskal hiritarrek bizitza duinagoa izan eta hileko 700 euroko gutxieneko diru-sarrera hori kobratzeko”.

“Bai PSOEk eta bai euskal sozialistek beren argazki gardena atera behar dute, euskal herritarrek haien berri argi eta garbi jakin dezaten. Hemen eta Madrilen, udaletan eta ministerioetan, argi utzi behar dute zein den beren benetako aurpegia, eta leku orotan gauza bera esan”, gaineratu du.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!