Prentsa Aretoa

Berriak

2010/03/16

Barakaldoko EAJk azalpenak eskatu ditu Etxez etxeko udal Laguntasun Zerbitzuak daraman atzerapenagatik

Barakaldoko EAJren udal taldeak gaurkoan Gizarte Ongizate Batzordea berehala deitzea eskatu du Etxez etxeko Laguntasun Zerbitzuak daraman atzerapena azal dezaten. Langileen ordezkariek beren kezkak adierazi dute beren lan etorkizuna dela eta, baina Udala beren lanpostua bermatzeko behar besteko erabiltzaileei alta eman gabe dago oraindik. Barakaldoko EAJk iragarri duenez "kezkagarriena da Gobernu taldeak berak aitortu duena, hau da 450 erabiltzailek osatzen duten itxaron zerrenda dagoela".

Ezagutzera eman
Talde jeltzaleak gogora ekarri duenez, duela egun batzuk Gizarte Ongizate Saileko arduradunak azaldu zuen "2010eko hasieratik 652 kasu kudeatzen hasi zirela eta martxoaren 2tik aurrera 19 gizarte langile izango zirela asteko 152 espediente aztertzeko; beraz, apirila eta maiatza artean eskari guztiak ikusita egongo ziren". Dena dela, martxoaren 11an etxeko laguntzaileak berriz bildu ziren eta harrituta geratu ziren, otsailaren 15etik martxoaren 8ra bitartean, Udalak 14 alta baino ez zituela eman eta 13 baja gertatu zirela ikusi zutenean.

Talde jeltzaleak adierazi duenez  enpresa une oro agertu izan da langile hauek kontratatzeko prest, baina horretarako "Udalak ezin du zerbitzua atzeratu behar" eta "hitzarmeneko pleguak bete behar ditu". Beren aldetik, etxeko laguntzaileek udal taldeei eskatu diete gai honekiko konpromisoa har dezaten. Hori dela eta, Barakaldoko EAJk beharrezko jotzen du Zerbitzuaren arduraduna den zinegotziak Batzordean ematea "azken osoko bilkuran eskatu genituen azalpenak. Bada garaia Gobernu taldeak oposizioko taldeak ez ezik, langileak eta erabiltzaileak  ere errespeta ditzan".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!